“Banku jarduera arduratsua, hurbila eta gizartearekin konprometitua da gurea; pertsonak lehenesten dituena eta parte garen gizartearen garapenean laguntzeko asmoa duena. Kutxa Kooperatiboaren proiektuan, beti izango dugu beste pauso bat emateko”.
Beste modu bat aldarrikatzen zuen Laboral Kutxak duela hiru urte Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egin zutenean, eta bai, banku erraldoien jarduerarekin erkatuta, askok ikusiko dituzte beste moduak kreditu kooperatiboaren esparruan eta zehazki bestelako moldeak aldarrikatzen dituen Laboral Kutxan. Baina finantza entitate handien praktika txar eta desegokiak ere badira; izan ziren finantza oparotasunaren sasoian eta badira egun ere.
Miren Peña Antsoaingo (Nafarroa) 43 urteko emakumezkoak bere buruaz beste egin zuen iragan larunbatean prekarietate egoerak estututa. Ez dakigu bi ume utzi zituen emakumearen osasun egoera erabat zehatzaz, baina bai ostiralean etxearen hipoteka berrikusteko eskaeraren ezezkoa jaso zuela Laboral Kutxaren aldetik. Hipotekek eragindako pertsonak biltzen dituen Nafarroako PAH elkartearen esanetan, praktika egokien kodea deritzona ukatu zioten. Horren arabera, Peñak 80 euro ordainduko zituen bost urtetan zehar. Ukapenaren ondoren, hurrengo egunean bere buruaz beste egin zuen. Duela bi urte kaleratu zuten Orkoienen Faureciak duen enpresatik.
Prekarietatearen milaka aurpegietako bat gehiago zen Peña. Ion, Iraitz, Ainhoa, Oihana, Kontxi, Andrei, Mario José, Iker, Olatz, Maite, Pedro, Jesus… eta beste dozenaka aurpegiren testigantzak irakurri ditu irakurleak astez aste orrialde hauetan. Ausartenen bizipenak. Dozenaka milaka dira egoera estuan bizi direnak, eta milaka egoera larrian. Estatistikak hotzak dira, baina aipatu beharrekoak: langabezia tasa %14,9koa da Nafarroan; 48.000 pertsona pobrezia gorrian bizi dira eta ia beste hainbeste prekarietatearen atzaparretan direnak. Suizidioak ez datoz ezustean.
Gorpuak ere hotzak dira, baina heriotzak beroak; eta herritar arrunten kontzientziak astintzen dituzte, min egiten dute eta egoera ez dela justua esatera bultzatzen dute, besterik ez bada etxeko sukaldean. Kontzientziatuenak eta suminduenak protesta egitera aterako dira kalera Iruñerrian aste honetan, hauek ere beste modu bat badela aldarrikatzera, izan behar duela. Publizitatetik harago ere derrigorrezkoa dela beste modu bat izatea.
Horregatik, Laboral Kutxak ere eman beharko luke informazio gehiago, bere esku izan den neurrian Peñarekin nola jokatu duen azaltzeko, bakoitzak dagokion erantzukizun zatia bereganatu behar baitu. Eta gero herritarrak baloratuko du. Eta bezeroak. Beste moldeak badirela sinesteko modu eraginkorrena da.
Krisi basati honek gobernu berriak ekarriko dituela pentsatu da sarri, eta badira horren zantzu batzuk, baina ez dakigu oraindik Grezia paradigma ote den edo kasu isolatu bat. Andaluziakoa ikusita bederen, Espainiak Greziaren biderik ez duela jarraituko garbi xamar dago.
Andaluzian %34ko langabezia dago eta Espainiako datu larrienetakoak biltzen ditu bazterketa sozialari dagokionez. Eta hala ere, PSOEk eta PPk –zartakoak zartako– biltzen dituzte botoen %70. Podemosek di-da batean 15 eserleku lortzea azterketarako fenomeno politikoa dela erakusten du, baina gobernura iristeko oraindik oso urruti daudela erakusten dute datuek. Horrexegatik, aldaketa nahi dutenek hobe lukete hegemoniaren diskurtsotik ihes egitea eta aliantzenari heltzea, Pablo Iglesiasek berak Andaluziako emaitzak baloratzerakoan –“bidea urratsez egiten da”– Twitterren aldarrikatu zuen moduan. Indar politikoen arteko aliantzak eta alderdi politiko eta gizarte mugimenduaren artekoak.
Aliantzak, esaterako, ezinbestekoak izango dira Nafarroako hurrengo Gobernurako. Noticias de Navarrak igandean kaleratu zuen inkesta (Gizaker): 50 eserlekutik UPNk 13, Podemosek 9, Geroa Baik 9, Bilduk 8, PSNk 7 eta Ciutadans eta Ezkerrak bana. Irakurketa ugari egin daitezke, baina emaitza horiekin UPNk jai luke. Aldaketaren gobernua eratzeko bi aukera leudeke: Podemos, Geroa Bai eta Bildu (gehi Ezkerra?) edo Geroa Bai, Podemos, PSN eta Ezkerra. Eztabaida liteke aldaketa hauspotzeko zein litzatekeen eraginkorrena, baina aldaketa nahi duenak bata zein bestea sinatuko luke gaur bertan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
A pantasma da falta de talento é unha das ideas principais que nos últimos tempos quérennos impor desde unha perspectiva capitalista hexemónica da economía e que todos debemos dar por boa. É un problema artificial, e desde un punto de vista moi elitista, queren convertelo... [+]
Facía anos que non se vían. Non se atoparon na rúa. A xulgar pola situación desde o exterior, non parecían máis que dous coñecidos. Detrás están, moi atrás, aqueles anos vividos de comezos da mocidade, onde eran amigos da mesma cuadrilla. Onde o día e sobre todo a... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Na biblioteca do pobo, participo nun espazo aberto dedicado á tecnoloxía. Na anterior ocasión, achegáronse dúas mulleres que querían aprender a utilizar a placa Arduino para crear un proxecto de robótica infantil, unha programadora e outra curiosa como eu. Puxémonos en... [+]
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Tras o inicio das obras de rehabilitación do Centro de Acollida Internacional para a Protección no barrio de Arana de Vitoria-Gasteiz, vimos a necesidade de volver situarnos publicamente como cidadáns ocupados e preocupados, para que Euskal Herria sexa un verdadeiro pobo de... [+]
O presidente da Unión Europea, Ursula von der Leyen, xa informou hai unhas semanas da necesidade dun gasto militar de oitocentos mil millóns de euros. Este gasto está destinado a facer fronte a unha ameaza militar que sofre Europa, e coincidiron na necesidade de responder de... [+]
Tocoume facer a limpeza en dous sitios diferentes á vez. Non unha simple limpeza, senón unha necesidade que nos obriga a rebuscar as paisaxes que nos rodean no día a día, o que nos move a propia estrutura, xunto a obxectos físicos externos.
Tocoume en dous lugares... [+]