Atenas, K.a. 384. Demostenes jaio zen, Atenasko politikari garrantzitsua eta historiako hizlari nabarmenetakoa. Bere karrera distiratsuan, ordea, itzalak ere izan zituen, Aulo Gelio idazleari jaramon eginez gero behintzat. K.o. II. mendeko erromatar idazleak, Noctes Atticae (Gau atikarrak) lanean, Cristolao greziar filosofoari egozten zaion kontakizun bat jaso zuen, Miletoko enbaxadoreen eta Demostenes hizlariaren historia izenburupean. Kontakizunak dio behin Mileto hiritik diplomazialari talde bat Demostenesgana joan zela, laguntza eske eta estatu kontu bat azaltzera.
Miletoarren alde hitz egiteko kontratatu zituzten abokatuen azalpenak entzun ondoren, Demostenesen erantzuna gogorra izan zen; Miletoko herritarrek ez zuten merezi inolako laguntzarik. Bileraren norakoa ikusirik, elkarrizketari berriro biharamunean heltzea erabaki zuten.
Hurrengo bileraren zain egon gabe, gau hartan bertan, Miletoko ordezkariak Demostenesen etxera joan ziren, politikariari biharamunean miletoarrei buruz gaizki esaka jarraitu ez zezan eskatzeko. Bisitarien nahia betetzeko baldintza ekonomikoa jarri zuen Demostenesek; enbaxadoreen eskatutakoa ordaindu zioten atenastarrari, hark ezer txarrik esango ez zuela hitzeman ondoren.
Eta hitza bete zuen, modu bitxian izan bazen ere: lepoko luze bat lepoan bilduta azaldu zen bilerara –beste iturri batzuek diote burua kapa batez estalita zeramala– eta eskuaz ahoa estali zuen, anginen erruz hitz egiteko gai ez zela adierazteko. Bertaratutako guztiek ez zuten aitzakia faltsua sinetsi eta baten batek aurpegiratu zion anginak ez zirela benetan hitz egiten uzten ez ziotenak, isilik egoteagatik jasotako zilarrak estutu ziola eztarria.
Kontakizuna ez da hor amaitzen. Beste egun batez Desmostenesek Atenasko Aeistodemo aktorearekin egin zuen topo. Politikariak emanaldi jakin batengatik zenbat diru jaso zuen galdetu zion eta tragedietako aktore ezagunak “talentu bat” erantzun zion. “Bada nik, askoz gehiago jaso nuen isilik egoteagatik”, erantzun omen zion Demostenesek.
Horrenbestez, zuzentasunagatik nabarmendu zen politikaria historiako lehenengo ustelkeria kasuetako baten protagonista izan zen.
Egia esan, Aulo Geliok berak Noctes Atticae lanean bertan jasotzen duenez, Kaio Senpronio Grakok oso antzeko historia –historio berbera ez bada– kontatu zuen beste politikari atenastar bati buruz, Demadesi buruz. Demadesek ez zuen Demostenesen osperik, politikari traidorea eta eskrupulurik gabea zen garaikideen begietan. Orduan, posible al da izenak nahastea eta Demostenes ustez garbiari Demades ustelaren bekatua egotzi izana? Esperientziaren arabera, posibleagoa da biak ustelak izatea.
Demostenesena idatziz jasotako ustelkeria kasurik zaharrenetakoa da, baina horrek ez du esan nahi lehenago jaso gabekorik izan ez zenik. Ziurrenik Demostenes ez zen lehena izan. Eta, esan beharrik ez dago, azkena ere ez.
O val do Indo, fai uns 5.000 anos. A cidade de Mohenjo-Daro, cunha poboación aproximada de 35.000 habitantes, contaba, segundo recentemente publicado na revista PNAS, cun coeficiente moi baixo de Gini de 0,22, que mide a desigualdade económica das sociedades a través do grao... [+]
Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]
Ultimamente gocei dun libro. En moi pouco tempo lina dúas veces, a primeira por pura alegría e a segunda por un lapis. O traballo do arqueólogo español Rodrigo Villalobos, Fouces de pedra, martelos de bronce, ten como obxectivo indagar na sociedade prehistórica para... [+]
Na provincia chinesa de Shanxi, nunha tumba da dinastía Tang, atopáronse pinturas que representan escenas da vida cotiá dos falecidos. Nunha desas escenas aparece un home louro. Os arqueólogos que estudaron a tumba, pola cor do pelo e a cara, aseguran que non é probable que... [+]
Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]
O lingüista surafricano Rudolf Botha acaba de lanzar unha hipótese sobre o Homo erectus: a especie desenvolveu algún modo de comunicación oral fai máis dun millón de anos. O Homo sapiens é, como se sabe, a única especie capaz de falar e, por tanto, de aí despréndese... [+]
Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]