Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ander Deuna Ikastola, autogestiotik kooperatibara

  • Aurki 50 urte beteko dituen Sopelako Ander Deuna Ikastolak badu zer irakatsia borondatezko elkarlanari dagokionean. 60ko hamarkadan herrian sortutako Alkartasuna kultura taldeak eta zenbait gurasok atera zuten aurrera ezerezetik; eta gaur egun oraindik, seme-alaben heziketaren zati bat ikastolak behar dituen lanak eginez ordaindu ditzakete gurasoek.

Ander Deunak kooperatiba integral gisa funtzionatzen du: erabaki guztien %50a bertako langileen esku dago (irakasleak, administraziokoak...) eta beste %50a gurasoen esku.
Ander Deunak kooperatiba integral gisa funtzionatzen du: erabaki guztien %50a bertako langileen esku dago (irakasleak, administraziokoak...) eta beste %50a gurasoen esku.

Gaur egun 880 bat ikasle biltzen dituen Sopelako zentroak ikastola askoren sorrera berbera eduki zuen, 1968. urtean: elizpean hasi ziren eta, ikasle kopurua handitu ahala, zenbait lekualdaketa izan ditu, gaur egun arte. Ikastola askok, normalean, maileguak edota diru-laguntzak eskatu ohi zituzten aurrera ateratzeko. Ander Deunakoek, horrez gain, autogestioaren bidea aukeratu zuten.“Hasieratik, ikastolaren sortzaileek argi zuten familien berdintasunean oinarritutako proiektua egin nahi zutela”, dio Xabier Ugaldek, ikastolako zuzendariak, “beraz, estatutuetan jada zehaztu zuten, haurren heziketaren zati bat ordaintzeko modua ikastolak behar zituen lanak gurasoek egitea izango zela”.
  

Bakoitzak bere esperientziatik zekiena eskaintzen zuen: haurren zaintza, garbiketa, eraikuntza…  Gurasoen arteko elkarlan horren adibiderik garbiena, ikastolaren azkeneko egoitzaren eraikitze prozesua dugu: “70eko hamarkadaren amaieran erosi zuten orubea, baina bertan ez zegoen eraikuntzarik –kontatu du Ugaldek–. Gurasoek beraiek eraiki zuten egoitza osoa auzolanean, bai eraikina, baita kirol-guneak, parkeak edota igerilekua ere”.

Kooperatiba integrala

Duela 15 urte, ikastolak aldaketa garrantzitsua izan zuen antolakuntzan: lanak egitea derrigorrezkoa izatetik, aukerakoa izatera igaro zen. “Guraso ugarik jada ez zuen denborarik ikastolaren bizitzan horren inplikatuta egoteko, euren lanengatik batik bat. Horregatik hartu zen erabaki hori”, dio Ugaldek. Gaur egungo datuen arabera, gurasoen %35ek lanak egiten dituzte (matrikula ordaintzeaz gain), eta %65ek dirua ordaintzen dute lan egitearen ordez. “Egoera zaila da, baina partaide guztiek ikastolaren filosofia oso itsatsia dute, eta ez dut uste datu horiek behera egingo dutenik”.
  

Ander Deunak kooperatiba integral gisa funtzionatzen du: erabaki guztien %50a bertako langileen esku dago (irakasleak, administraziokoak...) eta beste %50a gurasoen esku. “Bi artezkaritza kontseilu nagusi daude, bata alde kooperatibistaz arduratzen da eta bestea alde pedagogikoaz, eta denetan daude gurasoak ordezkatuta –azaldu digu Ugaldek–. Bestalde, gela bakoitzak guraso bat du ordezkari, eta horiek gurasoen batzordea osatzen dute, batez ere aholkularitzan aritzen dena”. Gaur egun ikastolaz kanpoko lanek gero eta denbora gehiago hartzen dutela ikusita, oporraldiak edota asteburuak aprobetxatzen dituzte guraso askok, ikastolara etorri eta egin beharreko konponketak egiteko.
  

Ander Deunako zuzendariak onura handiak ikusten dizkio ikastolaren kudeaketan auzolanean aritzeari. “Batetik, ekonomikoa: bai gurasoek seme-alaben heziketa ordaintzeko, baita ikastolak berak behar dituen gastuak ordaintzeko ere. Bestetik, proiektu oro gero eta jende gehiagoren artean aurrera ateratzea aberasgarriagoa da beti. Baina batez ere, gurasoek haurren heziketan zuzeneko eragina dutela sentitzea da onurarik handiena”. 1993. urtean ikastolak 25 urte egin zituela-eta ateratako liburuxkan, ez zuten kasualitatez Jesse Jackson aktibista estatubatuarraren esaldia berreskuratu: “Zimendu lez gurasorik ez duen heziketa sistema hondorik gabeko upela da”.


Interésache pola canle: Auzolan esperientziak
Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
A través das cestas, Errigora fará a maior achega á cultura vasca de Navarra: 230.000 euros
Na última campaña Puzka vendéronse máis de 16.000 cestas, e o beneficio obtido destinarase ás asociacións que traballan a favor do eúscaro.

2024-10-24 | Leire Ibar
Xa está en marcha a campaña “Euskarari puzka” de Errigora
O obxectivo da iniciativa é dotar economicamente aos axentes que traballan na potenciación do eúscaro. Para facer a achega poderanse comprar cestas de produtos locais desde o 24 de outubro até o 14 de novembro.

Arrinca a campaña de primavera da Raíña baixo a lema 'Resiste o noso'
En Errigora pódense realizar solicitudes de lotes de produtos de apoio aos agricultores da zona centro e ribeira de Navarra e á industria vasca. A través da web eus. Onte e até o 13 de marzo púxose en marcha a campaña 'Resiste o noso', unha das cestas pódese completar e... [+]

Errigorri vendeu máis de 14.000 cestas e destinará 185.000 euros á industria vasca
Hai dez anos que comezaron coas cestas e recadaron dous millóns de euros.  

Errigora, dez anos ao eúscaro
Na campaña de conmemoración do aniversario queren sacar unha cesta única e "redonda" de 50 euros e unha foto xigante que unirá á comunidade. A solicitude de cestas poderase realizar até o 9 de novembro.

2023-10-11 | Leire Artola Arin
Mulleres campesiñas, fundamentais e esquecidas
Si tivésemos que imaxinar a un granxeiro gobernando animais ou guiando ao tractor, seguramente nos imaxinariamos a un home adulto. Con todo, os baserritarras entrevistados para esta reportaxe demostráronnos que detrás deste imaxinario folclórico hai infinidade de formas de... [+]

Ludotecas euskaldunes no centro e sur de Navarra para que os nenos poidan practicar euskera tamén no seu tempo libre
En Navarra media e sur moitos nenos e nenas aprenden euskera pero teñen poucas posibilidades de utilizalo. As ludotecas vascas Jolasteka naceron co obxectivo de gozar do tempo libre en eúscaro nestes pobos. Durante este curso, o proxecto abarcará un mínimo de 16 pobos, 22... [+]

Auzolan e colaboración na loita contra incendios
O pasado verán os incendios deixaron un panorama escuro en Navarra, queimando o 95% das terras de San Martín de Unx da foto. Falouse moito nos medios de comunicación dos danos producidos polos incendios, pero como se enfrontou ao contexto no que cada vez se poden producir... [+]

Sete produtores de Errigora servirán a partir de setembro en 20 comedores
Sete dos produtores que forman parte da Rúbrica participan con adaptacións no formato e oferta de comedores. Preparan os produtos presentes nas hortas da zona de Ager. A organización sinala que a introdución destes produtos nos comedores xera "relacións permanentes e... [+]

2023-04-05 | Ahotsa.info
Errigorri repartirá 120.000 litros de aceite en 9.000 solicitudes
En total, 9.000 solicitudes foron recibidas pola iniciativa para a soberanía alimentaria e o eúscaro na campaña de primavera "Da man en man". Proximamente chegarán a todos os recunchos de Euskal Herria.

Crearon unha errigora identificativa a partir de catro valores
O eúscaro, a soberanía alimentaria e o fomento do traballo veciñal son os obxectivos máis importantes da Raíña. Comezaron en 2013 con cinco produtores, pero na actualidade son xa 23, polo que se sentiron obrigados a dar un paso máis: o identificativo Errigora.

2022-12-22 | ARGIA
Errigorri recadou 85.000 euros na campaña contra os incendios de verán
En xuño Navarra sufriu danos inéditos por incendios. A iniciativa Errigora puxo en marcha en xullo unha recadación para canalizar as conclusións e promover "modelos respectuosos coa terra".Recadaron 85.000 euros grazas ás achegas de asociacións, concellos e particulares de... [+]

Eguneraketa berriak daude