Ia inork ez du zalantzan jartzen gure energi ereduan aldaketa sakonak egin beharko ditugula, luzeegi itxaron gabe. Gaur egun, energia gehiena erregai fosiletatik ateratzen dugu, eta haiekiko menpekotasuna erabatekoa da garraioaren sektorean: energiaren %95 petrolioaren eratorrietatik dator arlo horretan. Erregai fosilak agortuz doaz ordea, baina hala ez balitz ere saihestu ezinezko beste arrazoi bat edukiko genuke alternatiba bilatzeko: klima aldaketari aurre egin beharra.
Arazoa ez da ordezkapen hutsezkoa, haatik. Iturri fosilen ezaugarri behinenetako bat dentsitate energetiko altua da –gutxituz doana, bide batez esateko; gaur egungo petrolio upel batek energia gutxiago ematen digu duela 50 urteko batek baino–; historiaren tarte labur batean energia kopuru handia eduki dugu eskura. Oparotasun horretan eraiki du mendebaldeko jendarteak gaur egungo bizimodua, eta antolakuntza soziala bera. Bide horretatik joan nahi dute garapen azkarra nozitzen ari diren herrialdeek ere. Baina ez da posible izango. Eredu energetiko berriak, bestelako iturrietara jotzea ez ezik, kontsumoa jaistea eskatuko digu, iturri horietatik ezin izango baita eskuratu petrolioak, ikatzak eta abarrek ematen duten intentsitate energetiko izugarria. Kontua ez da efizientzia hobetzeko neurriak hartzea bakarrik –hori ere bai, noski–; jabetzen hasi behar dugu askoz energia gutxiagorekin bizi beharko dugula.
Algo inesperado... neste inicio de ano Iberdrola obtivo máis de dous mil millóns de euros de beneficios, pero non está en condicións de tirar aos ceos foguetes, tesouros, celeiros... ou o que sexa, porque o ano pasado ha gañado un 27% menos que no mesmo período. Algún... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]