Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

  • Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2 okupatuko lituzkete eta Arabako lurraldeko energia-kontsumoa hirukoiztu. Energia berriztagarrien enpresek ere interes handia dute horien energia-hornikuntzan.


2025eko martxoaren 19an - 08:55
Azken eguneraketa: 12:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Datuen industriaren parte diren Merlin Propertierse eta Edget Energy enpresak Ribabellosan, Arabako hego-mendebaldean, Data Center Bilbao-Arasur izeneko datuak prozesatzeko zentroa sustatzen ari dira. Datu instalazio honek 300 MW-ko potentziarekin urtean 2.628 GWh-ko energia kontsumituko duela aurreikusten da. Eraikuntza plangintzari dagokionez, hiru fase zehaztu dira: lehena jadanik gauzatuta dago eta bigarrena gaur egun martxan dago. Bi fase hauek bukatzean 118 MW-ko potentziadun hiru eraikin egongo dira. Era berean, azken faseak beste 180 MW-ko potentzia duten beste hiru eraikin berri suposatzen ditu, eta modu honetan Estatuko eta Europako datu zentro handiena bihurtuko litzateke eta tentsio altuko linea berriak eraiki beharko lirateke. Bestalde, instalazioaren eskala handi honek lurraldearen, uraren eta energiaren erabilera jasangaitz eta onartezina izateaz gain, gure bizitzako datu pertsonalen kontrolaren galera ekarriko luke. Halaber, instalazio hauek egun osoan ikuskaritza gabe funtzionatzen duten sistemak direla aintzat hartu behar da.

"Ustez energia berriztagarrien sustatzailea den Solaria enpresak eta Bilbao Arasur Datu Zentruak ezarriz gero, Arabako elektrizitate kontsumoa hirukoiztu egingo litzateke"

Aurretik aipatutako elektrizitate kontsumoa Araba osokoaren bezainbestekoa denez, lurralde historikoaren kontsumoa bikoiztuko litzateke. Hala ere, eragina ez litzateke hemen bukatuko, aintzat hartuta ustez energia berriztagarrien sustatzailea den Solaria enpresak (CO2 isuriak murrizteko argudioarekin) beste datu instalazio erraldoi bat proiektatuta daukala. Aurreikuspenen arabera, zentro berri horrek Bilbao-Arasur DZ-aren kontsumo energetiko berdina izango luke eta ondorioz, Araban ezarriz gero, bertako kontsumoa hirukoiztu egingo litzateke. Hau ikusita edonor aise konturatzen da bide-orri honek zuzenean amildegira garamatzala, guztiz jasangaitza eta kaltegarria delako.

Datu Zentro erraldoi horiek, energia-gose aseezina izateaz gain, edateko uraren eta lur arraroen kantitate izugarriaren kontsumoa, zarata etengabea eta jasanezina nahiz nekazal lurren okupazioa dakartzate. Ribabellosako datu zentroaren jabeak, Merlin Properties-ek, bere hozketarako urik erabiliko ez duela iragarri duen arren, gure aburuz adierazpen hau ez da soilik guztiz sineskaitza, baizik eta zalantza eta galdera asko sortzen ditu. Hain zuzen zentro hauen erabateko gardentasun falta dela medio, Uruguaiko Gobernuak "bildutako uraren eskubidearen" legea baliatuz Konstituzionalera jo behar izan du enpresen ur-kontsumoen buruzko datuak lortu ahal izateko.

Adierazgarria da ere Bilbao-Arasur DZ honen instalazioa Ribabellosan eraiki dutela jakin badakitelako bertako populazio baxuak proiektuaren hedapenari oso erresistentzia maila txikia edo hutsala aurkeztuko diola. Era berean, datu zentro honen hornidura elektrikoa bermatzeko Solariak lekuan bertan nahiz Araban barrena proiektatuta dituen zentral fotovoltaikoak eskaini ditu. Eta nola ez, zentral hauek bere datu zentroak elikatzeko ere erabiltzeko asmoa dauka. Eta larriena da honek agerian uzten duela balio agroekologiko handiko nekazal lurrak, mendiak eta bestelako lur eremuen okupazioa ez dela interes komunera bideratuko, eta horrenbestez Urkullu eta Pradales lehendakariek eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun nagusiak, EH Bilduren laguntzarekin, defendatuko argudio hau ezbaian jartzen da.

Datu zentro industrial hauek gure lurraldean finkatzen dira boterean daudenek elektrizitate eta ondasun komunalen kostu baxuak eskaintzen dizkietelako. Gainera, gure lurraldeko milaka hektarea okupatzeko oztoporik ezak eta negozio hau arautuko duen legeak izateko borondate politikorik ezak instalazio hauen gardentasun falta areagotzen du. Hain zuzen ere, aurretik instalazio handi hauek Herbehereetan eta Irlandan ezarri nahi izan zituzten, baina bertatik ezetz borobila jaso zuten. Kontua da sustatzaileek herrialde hauetan hedapen mugagabean dauden tamaina txikiagoko zentroak badituztenez, konturatu direla elektrizitate nahiz ur kontsumo itzela daukatela eta CO2 isuri asko eragiten dituztela. 2019an bi herrialdeek luzamendu bana sinatu zuten DZ proiektu berriei lizentziarik ez emateko eta erraldoiak diren instalazioak debekatzeko. Hala ere, 2028rako elektrizitate-eskaria %27 handituko dela aurreikusi dute. Erokeria hutsa benetan. Herrialde batzuetan luzamendu hauek dauden bitartean, Euskal Herrian eta zehazki Araban instalazio mota hauek ateak zabal-zabalik dituzte kokatzeko.

Ezinbestekoa zaigu Bilbao-Arasurren DZ hau urteko 365 egunetako 24 orduetan hornitzeko plana zein den galdetzea. Beldur gara kontsumo hori ez ote diren zentral eoliko, Solariako zentral fotovoltaiko eta proiektatuta nahiz onartzeke dauden beste zentralekin estaltzen saiatuko. Hala ere, argi dago kasurik onenean ere ez liratekeela nahikoak izango aintzat hartuta eskaintzen duten energia ez dela jarraia eta bere biltegiratzea ez dela errentagarria. Zentzu honetan AEBetan, Amazonek eta Microsoftek energia nuklearreko plantak ireki dituzte berriro beren datu-zentralekin batera. Ondorioak laster ikusiko ditugu elektrizitate mozketekin hasita. Honek energiaren prezioaren eta prezioen inflazioa ekarriko du, zeinek etxeetako nahiz industrietako argiaren fakturan eragin zuzena izango duten. Gainera, argi mozketa hauek guztioi tokatuko zaizkigu pairatzea. Horrenbestez, gentrifikazio energetiko horrek eta sektore industrial honetako enpresa handienek energia bereganatzeak zuzenean zaintza teknokapitalistara garamatzate.

Lehendakari jauna eta Arabako diputatua, horregatik guztiagatik eta askoz gehiagogatik, Araba Bizirik-etik ezetz esaten dizuegu. Makroproiektu horiei ezetz borobila, ondoko instalazioei eta gaizki deitutako energia berriztagarriei, zeinak Araban eraiki nahi dituzten datu zentro hauek hornitzeko asmoarekin. Ezetz esaten dizuegu, DZ erraldoi horiek kontrol energetikoa lortuko luketelako, gure subiranotasun energetikoa eta ur sarbidea guri lapurtuz. Gainera, krisialdi klimatikoa eta biodibertsitatearen krisia larriagotuko lukete. Izan ere, industria opakuak dira, legedi faltaz gu irenstera etorri direnak. Ez dira fidatzekoak eta gezurretan ari dira beti. Adibide bezala Zaragozako Amazonen kasua: sartu ziren, agindu zuten, ez zuten bete eta hedatu egin ziren. Lanpostuak sortzearen truke, zergarik ez ordaintzeko lege-plangintza berezi bat eskatu zuten (1.300 enplegu izan ziren 2021ean, eta bi urte geroago 50-75 artean geratu ziren). Konpentsatzen ez diren lanpostuen kopurua agerian geratu zen. Gainera, “zure hodeiak nire ibaia lehortzen du” plataformatik salatu dutenez, ingurumen-inpaktuari buruzko azterketarik eta uraren pilaketaren gainbegiraketarik egin gabe egin du aurrera proiektuak eta ondorioz, inongo kontrolik gabe beraien putzuak egiteko aukera izan dute.

Araba Bizirik-ek Bilbao-Arasur DZaren hirugarren fasearen hedapena geldiaraztea eta Solaria edo beste batzuk instalatzeko baimenak ukatzea eskatzen dugu. Ez dugu DZ erraldoirik nahi, ezta txikirik ere. Eta hori egin daiteke. Orain da unea egoerak okerrera egin aurretik. Herbehereetako Senatuan DZ makroproiektu hauek debekatu zituzten eta ahalmen txikiagoko beste proiektu batzuen sorkuntza geldiarazi zuten.

Lehendakari jauna, diputatu jauna, ez zarete ari egoerak eskatzen duen mailan jokatzen. Guztiz noraezean zabiltzate gu gobernatzen. Homizidioa eta negazionismo klimatikoaren antzerako zerbait egiten ari zarete. Burujabetza energetikoa ziurtatzeko politikak egiten aritu beharko zinatekete, eta hori maila lokalean egin behar da. Lurraren defentsan eta babesten guztiz murgilduta egon beharko zinatekete, elikadura-subiranotasuna lortzeko eta enpresa handiei, inbertsio-funtsei eta munduko beste potentzia batzuei berau ez saltzeko. Gainera, ura oinarrizko ondasun naturala ziurtatzeko politikak garatu beharko zenituzkete. Guztion onerako gobernatzen egon beharko zenukete, eta espekulazio merkatuetatik etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta abar atera beharko zenituzkete. Datu zentroen kolonizazioaren alternatibak eta baliabide digitalen kudeaketa egoki bat bultzatu beharko zenukete. Araba Bizirik-ek gobernatzen ari zaretenoi eta oposizioan zaudetenoi borondate politikoa, kontzientzia hartzea eta baimen horien aurkako ekintza zorrotzak eskatzen dizkizuegu, zeren gaur egun ankerkeria hori ahalbidetzen ari zarete.

Gaur atzo baino argiago dago: energia elektrikoan oinarritutako makroproiektu hauek ez daude pentsatuta fosila ordezkatzeko, baizik eta gehitu egingo zaizkie. Hain zuzen ere proiektu ugari eta desberdinak bultzatzen ari zarete, bideraezinak eta denboran guztiz jasanezinak direnak, baina horiekin hainbatek beren zorroa diruz beteko dutenak. Hau guztia gainera eskrupulurik gabe egiteko asmoa dago, jakinda bai Arabako eta bai Euskal Herriko lurraldearen eta biztanleen pobretze kulturala, ekosoziala eta energetikoa egoteko arrisku itzela dagoela.

Ikusten duzuenez, erabat haserre egoteko mila arrazoi ditugu. Arabarrengandik erresistentziarik ez duzuela izango pentsatzen baduzue, guztiz oker zaudete. Hori dela eta, datorren martxoaren 22an Gasteizko kaleetan 18:00etan egingo den manifestazioan entzungo gaituzue, Euskal Herria Bizirik-ekin gizarte mugimenduetako, plataformetako, administrazio batzarretako, landa eremuko, hirietako eta Euskal Herriko txoko guztietako jendearekin batera.

Ozen oihukatu nahi dugu: Ez dugu lurralde kolonialismorik nahi. Eta ezta kolonialismo energetikorik ere. Ez ditugu finean datu zentro hauek inondik inora onartzen. Izan ere, bizi dugun egoerari aurre egiteko beste irtenbide batzuk ere badaude beti ere maila lokaletik abiatuta eta biodibertsitatea errespetatuta.

Euskal Herria ez dago salgai!

 

Ion Etxabe eta Itziar Mtz de Luna, Araba Bizirik-eko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Eguneraketa berriak daude