Itsasoan, itsasontziak; zeruan… Trenean entzunda, urtarril berri honetan –azterketatik bueltan, lau neskatila, logikaren ariketa elkarri komentatzen–. Segitu dute neskatilek: “Erantzuna asmatzeko, deduzitu beharra dago”. Deduzitu, zer baina? “Aurrekariak ikusita, esaldia norantz doan...”.
ETB, arrakasta hautsi baten lorratza. Kontu jakina da hogeita hamar urte egin berri dituela Euskal Telebistak. Gutako batzuentzat, Olentzerok ekarritako opari eta eskola izan zen: egundokoa bere unean. Beste batzuentzat, ordea, betidanik dago hor: ez da ezelako opari ezta eskola ere.
Hogeita hamar urteotan, zuria bezala, arrasto beltza ere utzi du Euskal Telebistak bere atzean. Horretan, ETBk ezer lortu baldin badu, hori izan da euskararen lehen diaspora telebisiboa sortzea eta urtez urte hura handitzen joatea. Nekatu eta nardatu egin du euskararen komunitatea, erabat.
Olentzerok ekarri zigunean, begiei eutsi ezinik ikusi genuen pantaila euskaraz mintzo zitzaigula. Baina, polboroiak ahoan beste iraun zigun pozak bihotzean: telebista publikoak ezarritako politika-eredu itxiak eta itsuak medio. Eta erdara, erdara indartsua ekarri zigun ETBk, eta erdara horrek berak ahuldu du komunikazio-enpresa publikoaren euskarazko eskaintza.
ETBn agindu duenak agindu du pentsatuz gobernatzen ari zela bere jostailua –propioa–. Eta ez. Zuk eta denok –euskaldunok barne– erosi eta ordaindutako tresna komunikatiboa zen (da).
Bada garaiak kontuak bideratzen hasteko. Ziklo politikoaren aldaketa datorrela diote batzuek. Krisi ekonomikoaren atzaparkada odoltsua dastatu behar omen dugula, beste batzuek… Etorkizuna, ikuskizun.
Testuinguru konplexu eta, era berean, ireki horretan gaudela, inork pentsatu al du badela euskarazko komunikazio-esparru bat atoi-ontzi bila dagoena?
Inork pentsatu al du badela sinergia potentzial interesgarri bat euskarazko komunikazio-esparruaren baitan –agian, handiago bezeroen eta langileen artean, enpresen artean baino–?
Inork pentsatu al du telebista publikoak duen erakargarritasun handiena dela den denontzat irekia izatea? Halako moldez irekia, non gobernuarena baino oposizioarena dela ematen duen.
Inork pentsatu al du hurkoari harrika baino, jolasgarriagoa dela harekin soka-saltoan aritzea?
“Deduzitu”, esan zezakeen treneko neskatiletakoren batek… Edo, “hauts zaharretatik ikasi”.
Unha carta chega á revista Oberih de Ucraína: “Estimada redacción, escríbovos por algo que vos poida interesar”. É un funcionario que escribe, Antsyxkin I. Escribe a V., coa alegría e o nerviosismo de quen fixo un gran descubrimento. Na actualidade, si o nome da... [+]
Non son moi partidario da conspiración. E moito menos son partidario das conspiracións. Pero hai un que, aínda que ao principio me sorprendese incrédulo, non tardará en convencerme. Vístelo dando voltas pola vosa rede social favorita: Conspiración Mercadona.
Segundo esta... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]