“Ezin tristeago kaleko mutil bat literatura klasean baino”. Tristeak bai, baina hitzak oso onak dira. Zorionak!
Asier: Norberak idazten du bere buruari gauzak azaltzeko, desahogatzeko eta besteekin nolabaiteko konexioa lortzeko. Seguruenik horregatik ez dugu gauza alaiez idazten.
Aspalditik pentsatzen dut musika estilo ezohikoak jorratu eta horiek abesteko ingelesa beharrean, euskara edo gaztelania aukeratzen duzuenok txalo handiagoa merezi duzuela…
Asier: Erizo sortu genuenean nik Exhalen ingelesez abesten nuen. Niretzat oso naturala zen hizkuntza hori menderatzen dudalako eta entzuten nuen musika gehiena hala zelako; gainera, ahalegin handia jartzen nuen hitzetan. Baina gaztelaniaz abesten hasi nintzenetik (euskara bigarren hizkuntza dut), mozorro bat kentzen ari naizen sentsazio gero eta handiagoa dut, eta gaur egun ezingo nuke ingelesez abestu.
“Harra zure barruan hazten dabil, baina ez duzu ikusten”. Atera egiten duzue edo berarekin batera bizitzeko hautua egin?
Asier: Harra tximeleta bihurtuko da, nahiz eta askotan hori ahazten dugun. Onartu eta mimatu behar dugu, esperantza galdu gabe. Ez da ikusteko atsegina, baina ederra izango da eta 24 ordu biziko bada ere, ordu horiek itzelak izango dira.
Zuena power-hirukotearen adibide aproposa da. Laugarren kide bat soberan litzateke?
Asier: Hirukote formatua oso gustuko dugu. Behartzen zaitu zehatzagoa izatera, hobeto jotzera eta abesti bakoitzak ekar ditzakeen arazoak irudimen handiagoarekin saihestera.
Zuen kanta gehienek bere baitan giro eta erritmo asko batzen dituzte. Ase ezinak zarete konposatzerakoan?
Aritz: Kantaren onurako lan egiten dugu. Batzuetan azkar lortzen dugu, beste batzuetan denbora gehiago ematen du eta beste batzuetan azkenean eskuetatik joaten zaizkigu. Baina horiekin guztiarekin gozatzen dugu, kanta bihurtu ala ez.
BRN + Montaña de Barrio e Sain + Odei + Monsieur le crepe e Muxker
Que: Festa da colleita.
Cando: 2 de maio.
Onde: Sala Bilborock.
---------------------------------------------------------
As sementes sementadas necesitan auga, luz e tempo para a fecundación. A natureza ten... [+]