Musikak bezainbeste arrisku azaleratzen dute hitzek

  • ERIZO::No mientes la bicha

    autoekoizpena

    iraupena ::39´33´´

    prezioa ::10€

Erizo - no mientes la bicha
Erizo - no mientes la bicha
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Laudioko lagun batek hirukote gasteiztar honen berri eman zidan eta onartu beharra daukat zur eta lur utzi nautela. Izena oso deigarria ez da eta izenburuak tentazioetatik urrun egotera bultzatzen bazaitu ere, talde honi arreta eskaini behar zaio. Beraiek punk-rocka egiten dutela diote, baina nik hurbilago ikusten ditut 90eko hamarkadako noise-tik eta pasarte batzuetan El Inquilino Comunista ere gogora ekartzen didate. Baina ez pentsa indie mobidarekin asetzekoak direnik, rockeroagoak dira eta nahi dutenean askoz gitarra zikinagoak erabiltzen dituzte, erritmo askoz pisutsuagoak. Baita El Desvän del Machoren tankerako giro deserosoak edo 713avo Amor taldearen pareko literatura eta emozio husteak ere. Gaztelaniaz abesten dute eta hitzak asko landutakoak dira, sinbologia eta metafora oso indartsukoak.
Asier eta Aritz - Erizo
"Hirukote izateak behartzen zaitu zehatzagoa izatera eta hobeto jotzera"

“Ezin tristeago kaleko mutil bat literatura klasean baino”. Tristeak bai, baina hitzak oso onak dira. Zorionak!
Asier: Norberak idazten du bere buruari gauzak azaltzeko, desahogatzeko eta besteekin nolabaiteko konexioa lortzeko. Seguruenik horregatik ez dugu gauza alaiez idazten.

Aspalditik pentsatzen dut musika estilo ezohikoak jorratu eta horiek abesteko ingelesa beharrean, euskara edo gaztelania aukeratzen duzuenok txalo handiagoa merezi duzuela…
Asier: Erizo sortu genuenean nik Exhalen ingelesez abesten nuen. Niretzat oso naturala zen hizkuntza hori menderatzen dudalako eta entzuten nuen musika gehiena hala zelako; gainera, ahalegin handia jartzen nuen hitzetan. Baina gaztelaniaz abesten hasi nintzenetik (euskara bigarren hizkuntza dut), mozorro bat kentzen ari naizen sentsazio gero eta handiagoa dut, eta gaur egun ezingo nuke ingelesez abestu.

“Harra zure barruan hazten dabil, baina ez duzu ikusten”. Atera egiten duzue edo berarekin batera bizitzeko hautua egin?
Asier: Harra tximeleta bihurtuko da, nahiz eta askotan hori ahazten dugun. Onartu eta mimatu behar dugu, esperantza galdu gabe. Ez da ikusteko atsegina, baina ederra izango da eta 24 ordu biziko bada ere, ordu horiek itzelak izango dira.

Zuena power-hirukotearen adibide aproposa da. Laugarren kide bat soberan litzateke?
Asier: Hirukote formatua oso gustuko dugu. Behartzen zaitu zehatzagoa izatera, hobeto jotzera eta abesti bakoitzak ekar ditzakeen arazoak irudimen handiagoarekin saihestera.

Zuen kanta gehienek bere baitan giro eta erritmo asko batzen dituzte. Ase ezinak zarete konposatzerakoan?
Aritz: Kantaren onurako lan egiten dugu. Batzuetan azkar lortzen dugu, beste batzuetan denbora gehiago ematen du eta beste batzuetan azkenean eskuetatik joaten zaizkigu. Baina horiekin guztiarekin gozatzen dugu, kanta bihurtu ala ez.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude