Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Hitzik gabeko unibertso ikusezin hori da agian musikari nomadaren aberria"

  • Hemen aukerarik ez eta atzerriratu behar izan duen talentu horietako bat da Maite Larburu. Sortzez hernaniarra, Amsterdamen bizi da egun. Antzinako musika eta biolina ditu ogibidea. Josh Cheathamekin batera Neighbor taldea osatu eta Ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak) ondu berri du, bere espezializazioarekin zerikusirik nekez duen diskoa. Harkaitz Cano eta Asier Altuna izan zituen aita ponteko, aurkezpenean.

Garbine Ubeda Goikoetxea

Azal iezaguzu zure ibilbide profesionala. Nola heldu zinen Amsterdamera?

Donostian biolin ikasketak amaituta abiatu nintzen Amsterdamera. Musikari askok egin ohi dute atzerriratze hori. Nire kasuan, musika klasikoaren tradizioa indartsu den herrialderen batera joateko beharrean sentitzen nintzen. Hasiera batean AEBetara joatea zen nire plana, baina ez ziren gauzak nahi bezala irten, eta azkenean, Amsterdameko Kontserbatorioan sartzeko audizioak egin nituen eta onartu egin ninduten. Bertan pare bat urtez biolin tradizionala ikasten aritu ondoren, antzinako musikan espezializatu nintzen.

Zergatik hautatu zenuen biolina eta zergatik antzinako musika?

Egia esan, ez dakit zergatik aukeratu nuen biolina. Haurra nintzela, etxean bazen Vivaldi-ren Lau urtaroak kasete zahar bat... Ez genuen musika klasikoaren ezagutza handiegirik, hartaz gain. Kasete hura izan ote zen biolina jotzeko gogoa piztu zidana? Akaso bai. Musika, oso maitea nuen zerbait bazen behintzat, gurasoak sarri aritzen ziren kantuan, nik ere askotan eskatzen nien kantatzeko; neba-ahizpak ere musika zaleak ziren, eta haiek entzuten zutena entzuten nuen neronek ere.
Biolina ikasten hasi eta gutxira, irakasleak talentua nuela esan zion amari, eta ordutik aurrera biolin-jotzaile izateko ametsa forma hartzen hasi zen.

Antzinako musikaren hautua maiteminaren ondorio izan zen. Biolin barrokoaren hotsarekin maitemindu nintzen, Amsterdamen pare bat kontzertu ikusi ondoren. Eta nire biolin tradizionaleko irakasleak bere biolin barrokoa utzi zidan, Gustav Leonhardt klabezin jotzaileak zuzendutako proiektu batean parte har nezan. Proiektu hark harriturik utzi ninduen, jakin-minez; Leonhardt oso gizon berezia zen, ez dakit, eta kutsatu egin zizkidan bere antzinako musikarekiko errespetua eta maitasuna. Rameau eta Mozarten lanak jo genituen, eta oraindik gogoan dut, ordura arte ulertezinak iruditzen zitzaizkidan pare bat gauzak, bat-batean, biolin barrokoa eta arku barrokoa eskuetan, zentzua hartu zutela musika hartan.

Momentu hartantxe erabaki nuen, artean Herbehereetan izanik, antzinako musikan espezializatzeko aukera aprobetxatu beharrean nintzela. Antzinako musikaren soinu ideala ere asko gustatzen zait; sinpletasuna, hauskortasuna, araztasuna.

Zeintzuk dira zure lan baldintzak, gutxi gorabehera?

Zenbait orkestra eta ganbara talderekin kolaboratzen dut. Talde batzuekin sarriago besteekin baino. Herbehereak, Alemania, Belgika eta Frantziakoak dira, batik bat. Horietan proiektuka kontratatzen naute, eta kontzertuak askotan hainbat lurraldetan izaten direnez, bidaian ibiltzen gara lekuan lekuko kontzertuak emanez. Inoiz ezin jakin hemendik bi urtera zenbat lan izango dudan, pittinka joaten da betetzen agenda... eta askotan, baita gehiegi bete ere! Interesatzen zaizkidan proiektuek elkarrekin talka egiten dutenean bata ala bestea aukeratu beharrean izaten naiz. Zaila egiten zait hori!

Musika duzu ogibide eta afizio. Nola bereizten dituzu bata eta bestea, alegia afizioa eta ofizioa, zein egoeratan, zein momentutan?

Galdera ona, baita zaila ere. Proiektu batzuek norberari atsegin zaizkion alde bokazionalak lantzeko aukera ematen dute, eta orduan, ogibidea eta afizioa gauza bakarrean elkartzen dira. Beste batzuetan ordea, afizioak ez du leku handiegirik izaten, ogibidearen baitan den “beharraren” zentzu horrek afizio idealaren askatasunarekin talka egiten baitu. Baina jolas bat da: orain asko gustatzen zaidan zerbait egin, orain gutxixeago atsegin zaidan beste zerbait...

Norberaren mugak non dauden jakin ezinik, gustatzen zaizunaren eta gustatzen ez zaizunaren arteko marra hori ere ikusezina izaki, sorpresa asko hartzen da.

Hala ere, pribilejiatua naizela iruditzen zait, nire afizioak bizitzeko adina ematen baitit... luxuzko bizimodua dut, nolabait. Ez materialki, baina bai idealki.

Zer da musika zuretzat?

Adierazteko modu bat da niretzat, edo adierazteko beste modu bat, hitzen beharrik ez duena. Musikak zerbait eraldatzen du gorputzean: odolaren isuria lurrundu edo erreko balu bezala; zainetan barrena odolaren ordez batzuetan lainoa eta beste batzuetan tximista ibiliko balitzaizu bezala.

Zer entzuten duzu etxean? Zerk inspiratzen zaitu?

Denetarik pittin bat entzuten dut etxean; XVI eta XVII. mendeetako “viola da gamba consort”-ak asko gustatzen zaizkit, Holborne, Scheidt, baita Gesualdoren Madrigalak ere, The Beatles, lagunek ateratako diskoak, Ruper Ordorika, Janis Joplin, Teitur, Joni Mitchell, Billie Holiday... Ezin denak aipatu. Baina musikarik gabe isiltasunean egotea ere izugarri maite dut. Gehienetan musikarik gabe egoten naiz etxean.

Aipatu dizkizudan horiek denek, eta gehiagok ere, asko inspiratu naute urteetan.

Azal iezaguzu nola elkartu zineten Cheatham eta biok Neighbor osatzeko.

Antzinako musikaren inguruko zenbait orkestratan egin genuen topo elkarrekin. Ganbara talde ttiki bat ere sortu genuen ondoren, Pantomime, biolina, viola da gamba eta klabezinarekin. Hobeto ezagutu dugu elkar apurka, bidaia dezente ere egin ditugu gure taldearekin. Josh-ek viola da gamba eta kontrabaxuaz gain, gitarra eta beste hainbat instrumentu ere jotzen ditu, eta niri kantuan aritzea gustatzen zitzaidala eta, nire kantu pare bat erakutsi nizkion, maiz, banda bat egin eta beste musika mota bat jotzearen ideiarekin txantxetan aritzen baiginen. Joshi kantuak asko gustatu zitzaizkion eta errealizazio instrumentalak sortzen hasi zen... Prozesu hau hainbat aldiz errepikatu da, diskoa osatu dugun arte.

Josh eta biok bizilagunak gara, Amsterdameko auzo berean bizi gara; horregatik aukeratu genuen Neighbor [bizilaguna, ingelesez] taldeari izena ematerako garaian.

Ura patrikan izenburua ipini diozue diskoari. Zer adierazi nahi duzue?

“Ura patrikan” hitzak Ezin kantuaren parte dira. Izenburu horrek diska ongi deskriba zezakeela iruditu zitzaigun, bat-bateko sentsazio bat sortzen duelako, irudimena segituan martxan jartzen duelako... Eta ura patrikan eramatea ezinezkoa izan arren, irudimena suspertzeko duen modu horrexek berak, ezin den hori posible egiten du. Azken batean, ezinezkoa eta posible dena zehazki zer den jakitea gaitza delako. Horrek inspiratu gaitu.

Desterrua gazi-gozoa da zure hitzetan, noiz gazi eta noiz gozo? Hala bizi du Cheathamek ere? Nostalgiari ere egiten diozue keinu, eta herri-minari… Nolakoa da zure/ zuen aberria?

Gazia, adibidez, kontzertu polit bat eman eta publiko artean eseririk etxeko inor ez dagoela ohartzean; edota nire burua euskaraz adierazi nahi eta ezin dudanean. Edota Holandako lautadari begira jarri eta mendirik ikusten ez dudanean.

Gozoa, behar dudan guztia maleta barruan dudala sumatzen dudanean, beste lurraldeetako paisaia eta jende zoragarria ezagutzen ditudanean, beste hizkuntzetan beste pertsona bat izateko aukera dudala iruditzen zaidanean.

Josh-ek bizitza osoa pasa du alde batetik bestera. Bere familiarekin ere maiz mugitu izan da haurra zenetik. Ez dut uste nik bezainbesteko loturarik duenik aberriarekin. Baina Josh ere oso nostalgikoa da, uste dut musikari asko garela nostalgikoak... Jotzeko garaian musikak sortzen duen hitzik gabeko mundu ikusezin hori da askotan faltan nabari duguna, horren bila gabiltza... unibertso hori da agian, musikari nomadaren aberria.

Umetan amestu zenuenaren antzik ba al du zure gaurko bizimoduak? Ezer falta izatekotan, zer falta du?

Ttikia nintzela, ahizpak galdetu omen zidan behin: “Handia zarenean zer egingo duzu?”. Hala erantzun omen nion: “Etxe txiki batean biziko naiz Parisen, beste bikote batekin”. “Eta nondik aterako duzu dirua?”, ahizpak. “Bankutik!”, esan nion.

Ez da zehazki hala gertatu, baina tira, bankuarena egia da, Amsterdamen bizi naiz, ez beste bikote batekin baina bai nire bikotekidearekin eta beste sei lagunekin, etxe handi batean. Biolin jotzailea naiz, amets hori bai, hori bete da.

Falta zaidana, zera da: nagoen lekuan nagoela, ezeren faltarik ez sentitzea.

Ura Patrikan (Harkaitz Cano)

Esaten dute kantu on bat zure aurrean jartzen den paisaje bat dela, bizitzen jarraitzea merezi duela esaten dizuna. Eta horixe sentitzen dugu Neighbor-en kantuak entzutean.

Kantuak –edozein kantu, kantu guztiak– bitan sailka daitezke, agian: etxera eta paisaje ezagunetara eramaten zaituztenak batetik, eta etxetik paisaje ezezagunetara aldatzen zaituztenak, bestetik. Ura patrikan diskoan biak aurkituko dituzue. Etxean zaudelarik urrun sentiarazteko gaitasuna duten kantuak eta atzerrian zaudelarik etxera eramaten zaituztenak. Etxe eta atzerri, elkarrengandik bereizten zailak diren ore batean nahasi arte. Desterrua gazia eta gozoa izan daitekeelako. Hala dio Maitek Harria, papera, guraizeak kantu gogoangarrian. Izan ere, Maiteri e-mail bat idaztea mundumapara itsu-itsuan dardo bat jaurtitzea bezala da, inoiz ez dakizu Hegoafrikatik ala Japoniatik erantzungo ote dizun. Eta kantuetan ere nabari da mugimendu hori, bere garuneko belkroan itsasten joan diren bizi-esperientziak, hor daude.

Popa, jazza, bluesa, folk ukituko doinuak, musika indiarra... Askotariko kantuak aurkituko ditu bertan entzule liluratuak. Kantu atmosferikoak, poetikoak, umoretsuak, naif-ak, klasikoak, eguneroko mirari ttipiak kontatzen dituztenak.... Zenbait kantuk bitxilore bati hostoak kentzen dizkiozun bitartean entzutekoak diruditen bezala, –alegrantziaz eta arintasunez, pentsamendua zuri-zuri utziz, alegia–, beste batzuk instrospekziorako eta katarsirako dira egokiago.

Entzute hutsa aski da ohartzeko kantariak arropa nola aldatzen duen. Sasoi betean dagoen jazzaren dama baten soinekoa janzten du orain –Madeleine Peyroux-ek Billie Holiday-ri maileguan hartutakoa (Bird, White Music, Little River)–, eta etxeko zapatilekin doa geroxeago, edo hankautsik baserrira doan bidean gora, edo aireportuko nekea erantzi ezinik, egunerokotasunari gurpilean ziri bat sartu nahian.

Kantu guztiak dira elkarren nahiko ezberdinak, baina denak ala denak elementu gutxi eta xumeekin eginak. Hitzak ederrak, guztiak Maitek idatziak. Eta bera oso pertsona ordenatua denez, ordenatuak dira bere kantuak ere. Objektuen eta pentsamenduen zerrendak egiten ditu, ideien asoziazio aske, erritmiko eta erakargarriak (maiteminaren sintomen zerrendak, demagun, edo herrimina sentitzeko motiboen zerrendak...). Surrealismo ukitu batek zipriztintzen ditu hitzak tarteka. Baina abusatu gabe. Oso sotil. Eta zertarako erabiltzen ditu hitzak musikarena beste laguntzarik gabe den-dena esaten dakienak? Erantzuten ez dakien galderak egiteko, bere buruarekin hitz egin eta kontraesanak azalaratzeko. Galderen erantzuna kantua bera delako.

“Non daude Neighbor-en aurreko sei diskoak?”, galdetzen du entzule harrituak. Kantari baten zazpigarren diskoa dirudielako Cheatham eta Larbururen honek. Baina talde bezala argitaratzen duten lehena da. Zaila sinesten. Bizipoza eta freskotasuna baditu lehen diskoarenak, baina hortik aurrera, lehen diskoek ohi duten urduritasunaren eta dena erakutsi nahiaren izpirik ez. Ez dirudi lehen diskoa, ez. Eta ez dirudien gauza gehiago ere bada disko hau: ez dirudi euskal kantari baten diskoa, diskoko kantuen erdiak euskaraz abestuta egonagatik. Ingelesa hautatu du beste kantu gehienetarako. Ingelesa eta nederlandera direlako haren etxeko sukaldean gehien entzuten diren hizkuntzak. Hautu naturala.

Dena baita izan naturala Maite Larbururen kantaeran. Naturala bere gaztelania jostaria gaztelaniazko kantu bakarrean. Naturala jada klasiko kutsuarekin jaiotzen diren kantuetan darabilen ingelesa (“Ambitious man blues ikaragarria, Mississippiko zein txokotan lapurtu ote dute? Ezin du haiena izan!”). Eta naturala, nola ez, euskaraz abesteko hautatzen duen gipuzkera. Izan ere, aspaldion badirudi oso cool bihurtu dela bizkaieraz abestea, baina inor gutxi ausartzen da euskara batua bistatik galdu gabe kanturako hizkuntz erregistroa gipuzkeraz goxatzen. Ttiki esaten eta ez txiki. Nuntzare? eta ez non zaude?

Hizketan dakitenek eta hitzaren indarraz nahi dutena lortzen dutenek hitz egiten duten naturaltasun berberarekin kantatzen du Maite Larburuk. Sofistikazio eta sentiberatasun samur batekin ertz guztiak harrapatuz. Erritmoa behar duenean kantua erritmoz eta baikortasunez gainezka jarriz. Nahi duen lekura eta ñabarduretara eramaten gaitu. Naif-etik traszendentziara. Nostalgiatik umorera. Nostalgiari umorez aurre eginez. Noiz xuxurlari –isiltasunari baimena eskatuz– noiz ahotsari ia puskatu arte gora libre joaten utziz, sordinarik ipini gabe. Kantaerak eta kantatzen denak bat egiten dute, harrigarriro. Bizi puskak kantu eginak. Poza eta sosegua ematen duten kantuak.

Aurtengo udazken-neguan ez da jendearen patrikatan txanponaren txin-txin hotsik sobera entzungo. Horren ordez, ez daukat honetaz dudarik, Ura patrikan nola daramagun entzungo da.


You are interested in the channel: Musika
2025-05-29 | Xalba Ramirez
Xak: the door to a universe of its own

XAK
Xak
Mukuru, 2025

---------------------------------------------------------------

If you’ve listened and you haven’t been sober, I’d tell you: listen again. The Bajoran Paxkal Irigoyen just made what will be my favorite album of the year, this time under the... [+]



Without the words

THE AZETangana! and Mark Duti
Where: Festival IV, in the Korda space and Youth Centre of Vitoria-Gasteiz.
When: May 10th.

-----------------------------------------------------------
 
Today we have the fourth edition of the Tira festival for housing and food structures in... [+]


Gorputz hotsak
“Musika da mina kudeatzeko eta kanalizatzeko modu bat”

Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]


2025-05-22
The Queer Classic

By Samuel Mariño + Gabta Consort

Director and violin soloist: Assisted by Stefano Barneschi.
What is it about? Works by Purcell, Händel, Geminiani, Vivaldi and Graun.
When: May 9th.
In which: At the Baluarte Palace in Pamplona.

... [+]




2025-05-15 | ARGIA
The Fair Period
Maddi Sarasua’s book “In the Truths of the Bihar” kari, poetry recital in Berttoli de Urruña on Friday
The Fair, which started on the occasion of the Ciboure Fair, continues in the Basque Country North and this Friday you can enjoy a musical recital of poems at the Berttoli Cultural Association of the Basque Urruña at 19:00: The program is based on the wings of the Bihar written... [+]

2025-05-15 | Gedar
A fund for the State of Israel takes over most of the music festivals in the Spanish state
KKR acquired in January the promoter Superstruct, which among others promotes festivals such as Sónar, Viña Rock or Resurrection Fest. The fund has been marked by its participation in real estate activities linked to the colonization of Palestine and in the Israeli... [+]

2025-05-14 | Iker Barandiaran
Jolasean? Hauek serio dabiltza!

It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025

------------------------------------------------------

Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]


2025-05-13 | Xalba Ramirez
Pop of the losing side

Esperoan
Hiuzz
Self-production (collective slow days), 2024

---------------------------------------------------------

The group of groups that pass unnoticed is getting bigger, or at least bigger than ever. Although Hiuzz’s Esperoan is a few months old, I didn’t make... [+]



2025-05-13 | ARGIA
The Ciboure Fair pays tribute to Aurelia Arkotxa this year
On June 7th, the Basque Book and Disco Fair of Ciboure, organized jointly by the association Baltsan and ARINA, will take place. In this sixth edition, Aurelia Arkotxa will be honored and a prolific program has been unveiled at the press conference. To liven up the Ciboure Fair,... [+]

A well-sown harvest

BRN + Neighborhood and Sain Mountain + Odei + Monsieur le crepe and Muxker
What: The harvest party.
When: May 2nd.
In which: In the Bilborock Room.

---------------------------------------------------------

The seeds sown need water, light and time to germinate. Nature has... [+]




Dozens of artists demand Israel’s exclusion from Eurovision
The artists’ document of 6 May is addressed to the European Broadcasting Union. The 72 artists who have participated in Eurovision warn that Eurovision "cannot serve to cover up crimes against humanity".

EHZ and Hatortxu Rock announce a joint bonus
The voucher to attend both festivals costs 150 euros and can be purchased from 6 to 19 May. The EHZ festival will be held from June 27th to 29th in Enrichment and the last Hatortxu will take place at Rocka Lake, from July 24th to 27th.

Nagusitasun absolutua

Amartuvshin Enkhbat baritonoa

Pianoan: Stefano Salvatori.
Antolatzailea: OLBE.
Zer: Verdi, Mascagni, Leoncavallo eta Giordanoren operen ariak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: martxoaren 29an.

[+]


Eguneraketa berriak daude