Werten egitasmoak kutsu ideologikoa dauka. Espainiako Gobernuak ezarri dituen murrizketekin bat egiteaz gain, inboluzioa dakar, eskolaren birzentralizatzea eta uniformatzea. Atzerapauso handia da, euskal herritarron hezkuntzaren eta hizkuntzaren aurkako erasoa. Euskal Herriak burujabetza osoa behar du hezkuntza arloan, euskal jendartearen araberako berezko erabakiak hartu ahal izateko. LOMCE Wert-en “ordenu eta agindu” delakoaren araberako egitasmoa da. Wertek ez duela sekula negoziatuko dio, legea “bai ala bai” onartuko dela. Beraz, ez du kontsentsurik nahi, hezkuntza komunitatearekin ez du ere hitz egin; PPren ideologiaren araberako legea izango da. Espainia gehiago planteatzen du, espainiar curriculumari begirako planteamendua da: EAEk %55aren eskumena dauka orain, aurrerantzean aldiz, Espainiako Gobernuak %60an finkatuko luke zeregina. Azterketak berak egingo ditu, curriculumaren ehuneko ehuna finkatuko du. Geure curriculuma finkatzeko aukerarik ez dugu izango. Ondorioz, euskal curriculumik ez eta euskara are murritzagoa. Euskara ez bigarren mailakoa, baizik eta hirugarren mailakoa izango da. Erlijioa ere gehiago. Euskal Hezkuntza Sistema gutxiagotu nahi du. Aginduak Madrilek eman eta Jaurlaritza delegazio bat izatea nahi du. Euskal Herria gutxiago izatea planteatzen du funtsean.
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]
Historically, a court of the Spanish Monarchy passed the following resolution: "The officers in charge of the custody of Iratxe Sorzabal applied electrodes to force him to testify, which constitutes a flagrant violation of his fundamental human rights." In other words, after the... [+]