Espainiako Kongresuan Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu berri da. Lege proiektuaren helburuetako bat gasaren ustiapena etetea izanik, ez luke zentzurik izango Armentia II-ko gas ustiaketarekin hasteak, EAJren esanetan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ohar batean jakinarazi du, Subilla Gasteizko Armentia II putzuan gasa ustiatzeari uko egin diola. Espainiako Kongresuan ostegunean onartu zen Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua EAJ eta PSOEren botoekin.
Berria egunkariak informatu duenez, hasieran Eusko Jaurlaritzak Armentia II putzuan gasa ustiatzearen aldeko jarrera erakutsi zuen, baina lege proiektuaren onarpenaren ondoren ez duela zentzurik aitortu dute. Lege berriaren ondoren hidrokarburoak ustiatzeko ez da baimen gehiagorik emango. Gasa ustiatzeko proiektua 2011n sortu zela gogorarazi du Jaurlaritzak eta proiektuaren aldeko ingurumen baimena badagoela. Lege berriak esplorazioa baimentzen du, baina ez gasaren ustiaketa, ondorioz, hau baztertzea erabaki dute.
EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek albistea “pozgarria” dela esan dute. Mikel Otero EH Bilduko bozeramaileak denbora askoan itxarondako erabakia izan dela aitortu du: “Azkenean onartu dute aspaldian esaten geniona. Hau da, ez duela zentzurik gas putzurik egiteak, esplotaziorik egitea ezinezkoa izango bada”. Zigor Olabarriak ARGIAn Mikel Oterori egindako elkarrizketa aproposa da egoraren inguruko xehetasunak ezagutzeko.
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.
Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Hilabeteak dira jada fiskaltza, defentsa eta akusazio partikularra –Palacio de Arozteguia SM– epaiketa ez egiteko negoziatzen ari direla. Bazegoen oinarrizko akordio bat, baina Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsa ohar bidez iragarri du bertan behera gelditu dela.
Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko dira.
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Ekopol ikerketa-taldeko Jon Iñaki Sasia Santos, Gorka Bueno Mendieta eta Iker Etxano Gandariasbeitia kideek Amalur EIS ingurumen-informazioko sistema aurkeztu dute. Egileek azaldu dutenez, sistema horrek ingurumen-inpaktuak kalkulatzen ditu, Kutsatzaileen Isuri eta... [+]