Aurtengo Irakurketa


1976ko urtarrilaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Arrasateko "Ire" liburudendako liburusaltzaileari elkarrizketa.

Aurtengo Irakurketa
Gaurko honetan aukeratzen dugun gaia irakurketa da. Arrasaten saldu diren liburuen bitartez ahalegindu gara gai hau aztertzen. Aurtengoa zernolako mugimendua izan den jakiteko, IRE 1iburudendaraino Iritsi gara. Izan dugun elkarrizketa hemen doakizue:
- Liburu produkzioari dagokionez, nolakoa izan da 1075eko urtea?
- Galdera honi erantzun egokia ematea oso zaila zaigu. Urtean zehar, gure eskuetara liburu asko Iristen delako, kalitatearen neurketa egiea ez da gauza erreza. Hala ere, puntu bat garbi dagoela, ziurtasun osoaz esan dezakegu: aurten saldu dugun liburuen zenbakia inoiz baino handiagoa izan da, erdaraz nahiz euskaraz. Kalitatea? Ugaritasunak kalitatea dakar, noski; beraz, kalitatea ere apur bat gehiago igo dela esanen dugu, apur bat hori ondo azpimarkaturik. Erdal produkzioa alde batean utziz gero, euskal liburugintzan, gure ustez, bi titulu aipa daitezke: Jesus Altunaren «Lehen Euekal Herria eta Oteizaren "Quosque Tandem" liburuaren argitaldi edo edizko berria. Umeendako ateratakoa ere aipagarri da, asko argitaratu baita.
- Zer liburu mota saltzen duzue?
- Gehien saltzen den gaia saiakera da, besteekin duen desberdintasuna handia Izanik, nahiz eta azken honetan elaberri edo nobelak bultzada gogorra izan. Egin daitekeen zerrendan honela Jarriko genituzke gaiak: Lehendabizikoa saikera, bigarrena elaberria, hirugarrena olerkia edo poesia, laugarrena antzerkia edo teatroa, eta gero gainontzekoak.
- Nolakoa da Irakurleen erdiko maia? Ba ahal daki zer erosten duen, ala aitzitik, berrehun pezetako liburu bat eramaten du?
- Ez, normalki badaki zer erosten duen. Geienak "liburu hori" erostera datoz. Hala ere, badago zer eramanen duen ez dakiena, baina hau, batez ere, kasu batean bakarrik gertatzen da: liburua, elaberri generalki, donario bat egiteko saltzen bada, gerta daiteke, erosleak ez dezala zer eramaten Jakin; orduan guk ituntzen dugu.
- Zein dira gehien saldu dituzuen aurtengo liburuak?-
Une honetan ezin dezakegu zenbaki bat ere esan, gogoz hitzegiten ari baikara. Edozein modutan, gutti gora behera, hauk izanen lirateke, klasifikaziorik egin gabe:
- Viven.
- La revolucion dietetika del doctor Atkins.
- EI otoño del patriarca. Garcia Márquez.
- Un proyecto de democracia para España. Tamames.
- Historia del Pais Vasko. M. Ugalde.
- Erderismos Sebero Altube.
- Euskara batua zertan den. Larresoro.
- Estudios Vascos (Brujeria Vasca). Caro Baroja.
- Historia España slglo XX. T. de Lara.
- El varon domado. E. Villar.
- Aipatutako liburuekin zerrenda bat eginen bagenu, zein Izanen zen Larresororenak edukiko lukeen lekua? Eta euskal gai bat ukitzen duen lehenengoak?
- "Euskara batua zertan den" liburuaren bigarren edizioa ondo saltzen ari da. zerrenda honetan zortzigarrena Jarriko genuke. Bestalde, "Erderismos" nahiz «Brujeria Vasca» hirugarrena Izan daitezke.
- Zer irakurle mota da euskaraz lrakurtzen duena?
- Erantzun garbia: gazteria.
- Zer irakurtzen du gazteria honek?
- Lehendabizi, linguistikarekin zerikusirik duena, Larresoaren liburua lekuko; poesia eta elaberria dira geroxeago agertzen dilrenak.
- Emanen ahal dizkiguzue zuek, memento honetan, erosiko zenituzten bost libururen izenak?
- Bakoitzak bere gusto berezia duenez gero, ez dut uste guk esandakoak, guztiak, beste bail ondo etorriko zaizkionik. Beraz, ez gara eginkizun honetan ausartzen.

Besterik ez. Hau Izan da Izan dugun elkarrizketa laburra. Noski, ez dugu dato hauekin beste munduko gauzarik esaten. Liburusaltzaile bati galdetu beharrean herriko guztiei(?) eginen bagenie, berri zehatzagorik Izanen litzateke. Eta Irakurleei galdetuz gero are hobeagoa. Baina, kasu hauekin Estadistikaren mundu bihurrian sartzen gara, eta ez dugu astirik galdu nahi.
20


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaKulturgintz

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude