"Tontorra-Altzola Saria"


1975eko azaroaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Tontorra-Alzola Saria"ri buruz Nikolas Alzola Gerediagarekin
"Tontorra-Altzola Saria"
Nikolas Alzolarekin Solasean
Durangoko liburu eta disko azokan gara. Gerediaga Elkarteari eta Durangoko herriari eta azokari loturik da Nikolas Alzola Gerediaga, anaia Berriotxoa.
Besteak beste «Tontorra-Alzola Saria» sortu du aurten bere kabuz eta lanez.
Gauza interesgarri eta zentzuzko asko esan digu anaia Berriotxoak. Baina inori mingarri gerta dakiokeen ezer argitaratzerik ez du nahi. "Hori zuri esaten dizut, baina ez argitara mesedez», esan digu behin eta berriz gure solasaldian.
Ea, bada, gure Nikolas onaren agindua betetzen dugun!
–Gerediaga duzu higarren deitura. Gerediaga jatorriaz bai ahal duzu zerikusirik?
–Hala suertatu da, baina ez dut zerikusirik. Bizkaia Gernikan bildu ohi zen. Durango ez zen izan Bizkaia garai hartan. Gero batu zen Bizkaiarekin. Durangok eta Durangoko eskualdeak baste arbola bat zuen. Hor biltzen ziren hemengo bizilagunak. Baserria besterik ez zen hauzo hartan da GEREDIAGA-ETXEBERRIA. Etxe horretakoak ziren nere amaren aurrekoak, baina horrek ez du GEREDIAGA-rekin zerikusirik. Hori hai, Gerediaga Elkartekoa nauzu. GEREDIAGA Gernikakoaren antzara etxe bat eta arbola bat duzu.
–Gerediaga Elkartekoa eta Azokan eman ohi diren sarietarako epai-mahaiko zaitugu.
–Epai-mahaikoa, zoritxarrez. Honelako erantzukizunik ez dut nahi izaten neure gain. Beste inongo sariketan ez naiz epaimahaiko izaten. Denei ezezkoa ematen diet. Durangokoan bakarrik iharduten naiz egiteko astun horretan. Jose Luis Lizundiari ezezkoa ematea zail da, hain irripartsu eta gozo etortzen zaizu!
–«Tontorra-Altzola Saria» sortu duzu, jakin dugunez.
–Bi asmo izan ditut gogoan sari hau sortzerakoan. Euskal bizitza, euskal kultura, euskal gizabidea, euskera bera aurrera daramatenei "zorion" eta "esker ona" agertzeko sortzen da Gerediagakoen "Tontorra-Altzola Saria" batetik. Bestalde, guk baina diru gehiago dutenentzat eredu gerta dadin.
–Eskerra eta deia, beraz.
-Bai, gaurko bide estuetan ito eta hil ez gaitezen. Lan asko egin behar da eta diru asko behar da horretarako. Gerediaga Sari guztiak bezalaxe "Tontorra-Altzola Saria" ere apala da. Oso apala. Baina bihotz zabal eta asmo zintzoz sortua da. Diruz beteta da gaur Euskal Herria. Nora doa hainbeste diru? Zenbat euskal kulturari laguntzeko? Dirudunek eman biezaie erantzuna. Nere eskaintza apal honek galdera horixe sortarazi nahi luke eman dezaketenen artean. Euskal kulturarentzat diru gutxi eman ohi dute dirudunek, diruetxeek eta Aurrezki Kutxek.
–Sari hau irabazi nahi duenak ze baldintza bete behar ditu?
–Muga esturik ez dut ipini nahi izan. Zabal jokatu nahi nuke. Humanismo jator katean eginik den edozein lan sarizta daiteke. Sustrai zaharretatik bide berrietara daraman edozein lan. Katemaila berriak sortu, kaina katea bera eten eta apurtu gabe. Aurrera egin behar dugu, noski, ezpairik gabe. Mundua aurrera doa, gu ezin gintezke atzean gera. Aurrera jo behar dugu, baina geure nortasuna ukatu eta galdu gabe. Mundu zuzen eta berriaz elkarturik, baina geure buruak eta balioak inori ezergatik saldu gabe. Muga eta baldintza hoiek ditu sari honek.
–Sari apala dela esan diguzu; zer sari da?
–Hara, nik pintatzeko ikaragarrizko zaletasuna izan dut. Zorionez ala zaritxarrez ez dut horretarako era haundirik izan. Baina lantxo batzuk baditut eginik. Diru asko irabazi eta sari haundiak lortu eta munduko museorik famatuenetan beren lanak ezagutuak izan daitezela da askoren ametsa. Pintatzaile honen nahia beste bat da: Euskal Herriaren kulturari lagundu berak ahal duen neurri apalean. Euskal kulturgintzan ari direnentzat poz eta sari bilaka daitezela neure ertilanak nahiko nuke. Neure kuadro butzuk emango ditut, beraz, "Tontorra-Altzola Sari" honetan. Nik ez dut dirua irabazteko pintatzen euskal kulturan dihardutenei laguntzeko baizik.
-Behar bada ez da galdera egokia, baina atrebentziaz baimena eskatutakoan edozer galdetzeko eskubidea dugu euskaldunok. Zure artetaz zer iritzi duzu?
-Neure arteaz? Oraindik ez dut pentsamendu garbi bat. Baina gaurko Euskal Herriak dituen arazoak nahiko nituzke agertu. Hori litzateke nere gogoa. Gaurregun, ordea, paisajeak bakarrik egiten ditut. Sari moduan eskaintzen dituzten kuadroak ere herriko paisaje batzuk dira. Euskal kulturan lanean ari direne urpegiak egin beharko nituzkeela, esan zidan Arestik behinola. Nik ez nuen aurpegirik egiten ikasi. "Bellas Artes" etxea ondoan dut eta saiatu behar dut aurpegiak egiten ikasten. Izan ere gazte gaztetandik artea ikasteko asmotan banintzen ere beste bide bat hartu behar izan nuen nik. Irakaskuntzan sartu behar izan nuen. 25 urte igaro ditut pintatu gabe. Ez. dut damurik, euskal kulturan sartzeko aukera izan dut honela. Bestela beste bide batzutan ibiliko nintzen gaur. Orain, berriz, kultura eta pintura munduak elkarri lotzeko era dut. Gaztetako nere zaletasun hura berpiztu da, baina euskal kulturari eskaintzeko.
–Atrebentziaz egin dizudan galderari iheska zabiltzala dirudi
–Neure arteaz zer pentsatzen dudan nahi zenuke jakin. Ezin dut ezer esan oraindik. Euskaldunen pintura oso suabea zen. Arteta eta eskola horretakoak ziren. Indar haundiko pintura egiten dut eta egin nahi dut. Iturrin izan zen margotan indar handia sartzen zuena. Baina besteak oso romantikoak ziren. Madriden ikasten zutenek akademia haren bidetik ihardun zuten. Hemengoak, ordea, Parisa joaten ziren eta inpresionismoaz kutxatu ziren. Iturrinok bakarrik ekarri zuen pintatzeko era gogor eta indarreko hori. Neri ere bide eta era hori zait atsegin. Zubiaurrerekin harreman haundia izan nuen gaztetan. Suabeago egiteko esatrn zidan, baina nik beti gogorrerako joera izan dut. Su handia em,annahi izaten diot neure pinturari.
-–Zure dohai horren berri inork gutxik zekien Euskal Herrian, idazle bezala ezagutu zaitugu euskaldunok. Zer diozu zeure belaunaldiaz?
-"Kontinuitateko generazioa" deitu dio Ibon Sarasolak geure belaunaldiari. «Katakunbetako belaunaldia» deitzen diot nik. Guk isilean eta izkutuan ihardun behar izan dugu.
–Zu izen-ordekoez baliatu zara
–Nork bere jatorrizko deituraz lanak agertzeko ohiturarik ez da izan Lasalletarren artean. Talde-izena erabili izan da. Batek egin ala besteak egin "Bruño" izenaz argitaratzen ziren Espainian liburuak. Berdin Frantzian ere. Kanadakoak hasi ziren bakoitza bere izen-deiturak ezarriaz lanak argitaratzen. Horretaz gainera, badut nik neure izenaz lanak ez argitaratzeko arrazoirik. Nere lanek ez dute baliorik. Euskeraz idazten ere ez naiz egokia. Oso motela naiz hizkuntzetarako. Lotsa piska bat ematen dit lan kaskar hoiek neure izen-deituraz agertzeak. Ez dut segurantzirik. Baina izen-ordeen gaitz edo ohitura handia da euskaldunen artean. Zergatik erabiltzen dute euskaldunek horrenbeste izenordeko? galdeu nion behin baten Laffiteri. "Segurantza handirik ez duen herri bat garelako" erantzun zidan. Neri behintzat honelako zerbait gertatzen zait.
Nikolas Alzolak ez dio inori minik eman nahi izan. Iritzi interesgarri asko kolkoan gorde beharko ditugu, beraz. Anaia Berriotxoaren jokabidea euskaldunontzat zuzpergarri eta eredu gerta bedi. Euskal kulturak dirubideak behar ditu. Bide hoiek sor eta ugal ditzakeenik bada gure artean.
Gogoan gera bitez Berriotxoaren esker ona eta deia.
ERRIALDE
12

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazALZOLA1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Eguneraketa berriak daude