Gaztedi Klub


1969ko abuztuaren 24an
Lekeitioko Gaztedi Klub'eko lehendakariari, Jesus Mª Barainkari elkarrizketa

Lekeitio
Gaztedi Klub
Jesus Mª Barainka da Gaztedi Klub'ko lendakaria; gabeko amarretan gizarte etxeko gela txiki baten aurkitu dot kontu ta paperez beteta mai ganea. Erriko jaIak urreratuaz lana geituten da, ze jai asko dira Gazteri Klub'rek antolatuta. Beren borondate guztiagaz erantzuten dau gure itaunari agertu nairik bere erriko gaztediari.
–Esan Jesus Mª noiztik dago Lekeitio'n Gaztedi Klub?
–Abenduan egin ziran lenengo batzarrak eta eskabideak, baña uda berrira arte ez zan ezer egin, uda berritik onakua da egin dan guztia.
–Zertako egin da Gaztedi Klub?
–Jakintza, Kirol eta Jolasketan egiteko gaztediaren alde.
–Da ordutik ona zer egin da?
–Ba lenengo ta merkien urtengo zala ta egin zan ostiko joko txapelketa bat, astero astero igandetan goiz ta arratsaldean ondarrean eta aldi baterako eukaun Larrotegi'ko zelaIan, txapelketa onen azkena izen da Kepa deunaren jai aurrean.
–Ta arrezkero zer egin da?
–Kepa deunaren Jaietan egin genduzan jai batzuk danentzako egokiak.
–Ta oraiñ erriko jai nagusiak etorrikeran zer egiteko asmoan zagoze?
–Badaukaguz esku artean gauza batzuk, marmitako ta dantza solteko sariketak, ariñeketan ta igeri neska ta mutillen laisterketa, neskatillen ostiko jokoak, txistularien ibillialdiak, euskal jai aldi bat frontoian gazteen txokolatada bat goizaldian, bertsolariak eta abar.
–Gauza onek egiteko nundik ataraten dozue diru ori?
–Udaletxeak lagunduten gaitzu ta denda ta lantegiak be bai.
–Esan dozu frontoi berrian jalaldi bat; esan badaukazue frontoi ortan ze ikusirik?
–Frontoi ori erriena dalako eukiko dau batzorde bat eta batzorde ortan izango gera, baña frontoi orretan doiaz indarketa leku eder bat eta itxasgañean xapalda, balonzesto ta tenis'ko lekuagaz, uste degu gure alkartasunaren ardurapean ipiñiko dabela.
–Oraiñ ez daukazue orretarako lekurik?
–Bai ta ez, Portalian daukaguz tenis eta balonzesto lekua baña udan berebillen itxilekuak dira, ta ostiko joko zelaian asi dira ikastetxe bat egiten (instituto de enseñanza media).
–Orduan orain ez daukazue zelairik?
-Ez baña ez jako ardurarik ze bearrezkoago da instituoa.
–Zeintzuk dira zuen egin naiak geroko?
-Jaiak amaitutakoan egingo dagu batzar nagusi bat, eta an erakutsiko da egin dan guztia ta artuko dira erabagiak, egingo dira talde batzuk kiroletarako ta jakintzarako, gure oitura zarrak zainduteko ta gaztediaren batasunerako, onartuko doguz antzerki, dantza, abesti ta beste talde batzuk baña astiro, astiro ze ezin geinke danak batera egin, erosi degu 6 motxilla ta 2 Kamping gure gazteentzat; ganera daukagu leku egoki baten beharra; oraingo gela txikiaren ordez bear degu leku aundi bat danon jolasketarako.
Orretarako bidean zagoze Jesus Mª ta laquntzalleak eta danen laguntzagaz lortuko dozue bide ori ez itzi gorengo mallara eldu arte.– ZORIONAK.
J.L. DE LA TORRE
11

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazBARAINKA1
EgileezDE LA TORR1Kirola

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude