Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur itzulpengintza, koleopteroen ezaugarriak eta haien garrantzia… UEUko udako ikastaroen egitaraua dirudi, baina aurtengo C2ko ikasleen egitasmoetako batzuk dira.
Esker hitzak baino ez dauzkat ikasleentzat. Horrelako gaiak eta antzekoak dakartzate klasera, eta horiei buruzko hainbat argibide, kontakizun, aholku eta argudio partekatzen dituzte, ahoz zein idatziz. Gogotsu ari dira, eta igarri egiten da.
Esan gabe doa ni ez naizela gai horietan guztietan aditua. Neurri handi batean arlo bakoitzari lotutako testuak eta tresnak eskaini eta zalantzak argitzeko bideak iradokitzen dizkiet. Ezberdina litzateke guztiak tipologia antzekoko ikasleak balira; ni neu ere, gai askori buruzko zertzeladak jaso beharrean, esparru jakin batean espezializatuko nintzateke.
Batzuetan, titulua lanpostu baterako giltza da, baina beste batzuetan, euskaldun sentitu eta euskaraz lan egin ahal izateko gainditu beharreko langa. Eta C2koa oso altu dago, altuegi!
Guztiek ere lan munduan aritzeko bilatzen dute goi mailako titulua. Batzuk jada euskaraz aritzen dira lanean, eta zenbait zalantza eta segurtasun falta izanik ere, arazorik gabe burutzen dute lana. Besteek erraz irudikatzen dituzte lanean egin beharko dituzten zereginak, eta horiek euskaraz egingo dituztela aurreikusten dute. Hori dute buruan, tituluaz gain, noski.
Orain arte ez dugu azterketa oso presente izan programazioan, baina jada bi hilabete baino ez zaizkigu geratzen BECerako, eta horretara bideratuko ditugu datozen 7-8 asteak, tartean Aste Santua. Beraz, idazlanak, laburpenek eta bitartekotza ariketak presentzia handia izango dute haien egunerokoan, eta nirean.
Ikasleetako askok gutxieneko maila izango dute azterketa heltzerako. Lau aste barru neuk esango diet nortzuk dauden gainditzeko moduan, eta “pasea” eman azterketa ofiziala egiteko. Horiek guztiak gai dira (edo izango dira lan munduratzean) euren lana euskaraz burutzeko. Hala ere, jakina, lanean jarraituko dute gaitasuna eskuratzen, beste guztiok bezala.
Baina, estatistiken arabera, %16k baino ez dute egiaztagiria lortuko. Izan ere, gauza bat da maila izatea, eta beste bat azterketaren galbahea pasatzea. Berriro ere, txarto sentituko naiz ikasle horiengatik.
Ikasle horiek lanean euskaraz behar ditugu, eta, batzuetan, titulua lanpostu baterako giltza da, baina beste batzuetan, euskaldun sentitu eta euskaraz lan egin ahal izateko gainditu beharreko langa. Eta C2koa oso altu dago, altuegi!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]