Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan asteartean, baina aurreko deialdietan baino are herritar gutxiago bertaratu ziren.
Aurreko asteetan hainbat mobilizazio bertan behera utzi eta gero, larunbatekoa mantendu zuen azkenik Lo que no te cuentan de Donosti (LQNCD) taldeak. 30 pertsona inguru besterik ez ziren batu Hiri seguruago bat lortzearren lelodun kontzentraziora. Aldiz, ordu eta leku berean deitutako kontramanifestazio antifaxistak 300 herritar inguru biltzea lortu zuen.
Ertzaintzak Easo plaza zintaz itxi eta bi mobilizazioak banatu zituen, Inaxio Esnaola kazetariak Irutxuloko Hitzan jaso duenez, baina LQNCDren mobilizazioa bere gunetik irten eta kontramanifestazioarekin aurrez aurre jarri zen. Tentsioak gora egin zuen, eta Ertzaintzak manifestari antifaxisten aurka egin zuen hainbat zauritu eraginda. Ondoren LQNCDren mobilizazioa plazatik atera zuen Poliziak.
Mobilizazio arrazistaren porrota antolatzaileek onartu zuten larunbatean bertan Telegram eta Instagram kanaletan zabaldutako mezuan: “Oso atsekabetuta gaude jendearen erantzunarekin. Beldurragatik dela ulertzen dugu. Dena dela, haserreago gaude Ertzaintzaren jokabidearekin. Gure asmoen berri informatzen jarraituko dugu. Egunetik egunera argiago dugu zeintzuk diren benetako faxistak”. Antolatzaileena ez ezik Telegram kanaleko partaideen artean ere atsekabea nabaria zen, eta baita haserrea ere, besteak beste bertaratu zirenetako batzuk agertu ez izana leporatu baitzieten gainontzeko taldekideei (kontuak gaur egun 2.700 partaide ditu).
Hemen Irutxuloko Hitzaren bideoa:
Gasteizen ere porrot
Gasteizko Errota auzoan urriaren 8tik asteartero egin izan dituzte mobilizazio arrazistak Delinkuentziarik gabeko auzo seguru baten alde lelopean. Iragan astean, ordea, jauzia ematen saiatu ziren antolatzaileak, auzo mailako mobilizaziotik hiri mailakora. “Gasteizko hiritar guztiak deitzen ditugu gure kaleei eta auzoei eragiten dien delinkuentziaren olatuaren aurkako manifestaziora”, zioen kartelak. Erdigunean jarri zuten hitzordua, Bilbo plazan, zehaztuz manifestazioa Bakea eta Frantzia kaleetatik igaroko zela: hiriko kale zabalenetarikoak, manifestazio jendetsuenen ohiko ibilbidea.
Asteartean, ordea, gehienez ere 100 izan ziren Bilbo plazara hurbildu ziren pertsonak. Manifestazioa egin zuten, baina ibilbideko kaleak oso handi geratu zitzaizkien. Jauzia eman nahi, baina Errota auzoan egindako azken manifestazioetan baino jende kopuru txikiagoa mobilizatzea izan zen antolatzaileek lortu zutena.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon.
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.