Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu du horrek, batzuentzat kutsu erlijiosoa duten ospakizunek ez luketelako gurea bezalako antolakunde laiko batean lekurik izan behar.
Erlijioarena gai zinez interesgarria da eta kontraesan ugari azaleratzen ditu gurean. Aurten ramadan gosaria ospatu dugu, gure kide musulmanekiko lotura indartzeko, baita hori bezalako tradizio baten atzean interesgarriak iruditzen zaizkigun balioak daudelako ere: komunitatearen sendotzea, kidetasunaren indartzea… Zentzu horretan, nik argi daukat erlijio guztiek eduki dominatzaile eta zapaltzaileak dituztela, baina, aldi berean, askapen borroka bultzatu dezaketen balioak gordetzen dituztela beraien barruan. Ikus Askapenaren Teologia, langile mugimendua eta apaiz gorrien arteko lotura, ENAMen kristautasunak izandako garrantzia, deskolonizazio prozesuetan zenbait erlijiok izan duten garrantzia… Edozelan ere, horrelakoetan tentuz ibili behar gara, elkartasun eta ahizpatasun ariketa dena erlijio jakin baten apologia bilakatu ez dadin.
Erraza da islamarekin izaera erlijiosoa duten elementuak seinalatzea. Baina euskaldun “natiboak” kulturalki erabat kristauak gara
Bestalde, geure burua laikotzat dugunontzat erraza da islamarekin izaera erlijiosoa duten elementuak seinalatzea, kulturalki erabat arrotzak egiten zaizkigulako. Baina betaurreko etnozentriko-kolonialak kentzen baditugu konturatuko gara euskaldun “natiboak”, laikotasunak laikotasun, kulturalki erabat kristauak garela. Eta modu inkontzientean erreproduzitzen ditugula izaera kristaua duten jokabideak. Urrunegi joan gabe, Aste Santuan ez da egin sindikatuko batzarrik, gure jai guztiek santu kristauen izenak daramatzate…
Onar dezagun: orain arteko euskaldunok, oro har, erro kristauak ditugu eta gaur egun oraindik kulturalki kristau-katolikoak gara erabat. Aberri Eguna bera Pazko egunean ospatzen da, atera kontuak. Gakoa hemen ez da erro horiek erabat ukatzea eta zakarrontzira botatzea: islamarekin eta gainontzeko erlijioekin bezala, oskol kontserbadoretik harago gure tradizio kristauetan badaude potentzial eraldatzailea duten balioak eta ohiturak.
Ukaezina da euskalduntasuna gero eta izaera multikulturalagoa eta multierlijiosoagoa hartzen ari dela. Eta hala bedi! Bestela, euskalduntasuna agortua egongo da hamarkada gutxitan. Horrek esan nahi du erlijiotasunak euskalduntasunaren berreraikitze prozesuan pisu handia izango duela eta komeni zaigula gai irristakor honen inguruan hausnartzen hastea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]