Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

  • Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.

Beskoitzeko herriko kontseiluaren gehiengoak lurrak alokatzen jarraitzearen alde bozkatu du eta auzapezak dimisioa aurkeztu. / Argazkia: Euskal Irratiak.

2024ko martxoaren 19an - 10:49

Kolokan zegoen Lapurdiko Beskoitzeko ikastolak datorren ikasturtea non egingo zuen, abenduaren 18an Fabienne Aiensa auzapezak jakinarazi baitzien lurrak utzi beharko zituztela uztailaren 6an, herriko kontseiluak hala ebatzita. Astelehenean, ordea, alokatzeko baimena urtebetez luzatzea erabaki du herriko kontseiluaren gehiengoak.

Hamabi hautetsi hitzarmen berri bat egitearen alde agertu dira, lau kontra eta bat abstenitu egin da. Beraz, 2025eko uztailera arte lurrak alokatzen jarraitzeko proposamen baten zain daude Beskoitzeko ikastolako gurasoak. Azken asteetan hainbat hautetsirekin izandako bilkuren ondorioa izan da asteleheneko erabakia, jakinarazi dutenez. Ikusteke dago zein diren hitzarmenaren baldintzak eta 2025etik aurrera zer gertatuko den ikasleekin.

Beskoitzeko ikastolarekin akordioa egitea ebatzi dutela jakinarazi ostean, Fabienne Aiensa auzapezak iragarri du dimisioa aurkeztuko diola Pirinio Atlantikoetako prefetari. Beskoitzeko ikastolaren gatazkari lotuta herrian piztutako giro ezatsegina azpimarratu du, eta azaldu du azken asteetan “irainak eta mehatxuak” jasan dituela eta, besteak beste, osasun arazoen eraginez dimititzea erabaki duela. Hemezortzi urte zeramatzan auzapez izaten.

Orain, prefeturak hauteskundeak egiteko data finkatu beharko du, auzapez berria aukeratzeko. Beskoitzeko ikastolarekin herriko etxeak izandako gatazkaren ondorioz beste hiru hautetsik ere dimititu dute azken hilabeteetan, Berriak gogorarazi duenez.

Eraikin berri bat altxatzeko proiektua

Beskoitzeko ikastolak 2013an eraikin sendo bat izateko proiektua aurkeztu zion Seaskak herriko etxeari; prefabrikatuetan daude gaur egun, herriko etxeari alokatutako lurretan. Seaskak egindako eskaera guztiei ezetz esan zieten, eta prefabrikatuak kendu eta eraikin berria jasotzea ezinezko bihurtu zuten. Seaskako eragileek eskatu dute herrian dauden gela hutsak baliatzea, herriko kantinan bazkaltzea, aparkaleku publikoan autoa uztea edota jabe pribatu baten lursaila alokatzea. Denari ezezkoa eman dio herriko etxeak, eta lursail horietatik joateko agindua jaso zuten. Hainbat gorabehera, protesta eta bilkuraren ostean, prefabrikatuetan segitzeko baimena jaso dute beste urtebetez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Beskoitze
Zortzi ikastolari aitortza egin diete euskal kultura muga inguruetan bultzatzeko egindako lanarengatik

Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.


Ofizialki jakinarazi diote Beskoitzeko ikastolari uztailaren 6rako lurrak uzteko agindua

Ikastolako gurasoek protesta egin dute agiantzen ekitaldian, heldu den ikasturterako aterabiderik gabe jarraitzen baitute oraindik ere ikastolako haurrek.


2023-12-29 | Euskal Irratiak
"Asto bat 13 ardi gibeletik": Beskoitzeko ikastolako burasoen mezua

Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.


Beskoitzeko gurasoek hautetsien jarrera salatu dute ikastola ixteko erabakiaren aurrean

Olentzerok ikatza banatu die herriko hautetsiei. Gurasoek salatu dute Beskoitzeko Herri Etxeak ikastolarekin zuen hitzarmena hautsi duela, eta irtenbiderik eman ez dietela. Hala ere, ziurtatu dute ikastolaren biziraupenaren alde “kosta ahala kosta” borrokatuko... [+]


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


Eguneraketa berriak daude