Ke Lepo
Izpi
Forbidden Colours, 2023
-------------------------------------------------------------
Inteligence Dance Music deitzen zaion estiloan mugitu da Ke Lepo. Musika estilo batentzako izen ponposoagorik okurritzen inori? Technoaren eta ambientaren garapen mota bat da IDMa; apur bat sofistikatuagoa izateaz gain, dantzalekurako pentsatuta ez dagoena. Apala eta zaratatsua, melodikoa eta disonantea, erritmikoa eta lasaia.
Esperimentazioan oinarritutako musika horrek artistaren ibilbidea jartzen du erdigunean, barrutik kanpora arituko balitz bezala, eta ez kanpotik barrura. Mark Fisherrek Burialen inguruko post-ravean topatu zituen garaiko Londres irakurtzeko gakoak. No Future berri bat, aldarrikapenik gabea, T.S. Ellioten eran: “Honela amaitzen da mundua, ez leherketa batekin, asperen batekin baizik”.
Kontrasteen diskoa da Izpi. Arreta jartzen ez badiozu, kantu bakarra izan daiteke, bidaia bat, batetik bestera mugitzen zaituena. Barru paxira-n sartzen da lasaitasuna, eta horren ondo neurtutako sintetizagailu zaharrekin egindako koltxoia. Bai, Alejo Orbegozo musikari zestoarrak bere sintetizagailu eta katxarro zahar guztiak jarri ditu martxan. Vintageak baduelako soinu berezia, egungo preseten diktaduratik aldendu, eta arima pixka bat esleitzen diona konposizioari.
Makinengan konfiantza jartzen dugu. Gehiago harrituko gaitu sintetizagailu modular batek egiten duen ausazko polirritmiak, gure pop talde ezagunenaren estribilloak baino. Nahigabe ari da gertatzen musika, akaso ez dakigulako nora goazen. Zer egin? berri bat behar dugu, artea ekintzarekin lotuko duena.
Artearen funtzioetako bat da, hain zuzen, ekintza sortzea. Espazioa irabazi dute, azken urteotan, promotoreek eta enpresen markek antolatutako espazio, erabat zaporegabeek. Ke Lepo entzuteko afterrak asmatu behar ditugu Euskal Herri osoan zehar. Edo gaztetxeak, noski. Diruak aginduko ez duen edozein gune, musikak musika baino askoz gehiago eskaintzeko aukera izan dezan. Burialek Londres irakurri zuen eran, irakur dezagun gure herria, eta noski: ehortzi.
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025
-------------------------------------------------------------
Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]
Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025
--------------------------------------------------------------
Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]
C.R.I.N.G.E
Azuleja
Le Royale, 2024
--------------------------------------------------------------------
Bai, ia beti euskal taldeak dira lerro hauetan intereseko. Guretzat, eta zuentzat. Baina pixka bat epifania moduan, Amabirjina ikusi duenak nola, hala daukat... [+]
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025
--------------------------------------------------------------
Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]
Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025
--------------------------------------------------------
Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]
XAK
Xak
Mukuru, 2025
---------------------------------------------------------------
Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]
It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025
------------------------------------------------------
Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]
Esperoan
Hiuzz
Autoekoizpena (egun motelak kolektiboa), 2024
Ohartu gabe igarotzen diren taldeen multzoa gero eta handiagoa da, edo inoiz baino handiagoa, behintzat. Hiuzz taldearen Esperoan lanak hilabete batzuk... [+]
Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024
---------------------------------------------------
Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]