Gehiago entzuten da orain maitasun erromantikoaren auziaz hitz egiten, eta gainera eta zorionez, modu kritikoan. Azkenean, harreman sexu-afektiboen gaia bere sakonean hasi gara aztertzen, zein handiak diren bikote harreman batek izan eta eman behar duenari buruz egiten ditugun espektatibak, zein okerra den maitasun onak izan behar duenari buruz eraiki dugun kontzeptua.
Maitasun erromantikoaren mitoak kalte handia eragiten du. Hasteko, behin ere ez delako irudikatu dugun bezalakoa izaten, edo filmetan agertzen den modukoa, eta noski, horrek zapuztu egiten gaituelako, horrekin batera datorren porrot sentsazioarekin, geure buruaren balioaz egiten dugun interpretazio okerraren albo kalteekin, eta abar. Egia da gauzak aldatzen ari direla, edo horren sentsazioa dugula, baina nerabeekin lan egiten dugunok ongi frogatu dezakegunez, ez nahi izango genukeen azkartasunez. Gauzak aldatu dira, bai, baina ez hainbeste.
Kontua, dena den, harago doa. Arazoa ez da bikote harremanak ez direla inoiz izaten kontatu diguten bezalakoak –edo behintzat ez hori bakarrik– baizik eta hala izan ahal balute ere, ez direla osasungarriak. Erran nahi baita, bikote instituzioaren zentralitatea bera dela auzitan jarri beharrekoa, eta ez bakarrik bikotean egoteko dagoen modu toxiko samar hori. Bai, beharrezkoa da bikotekide(ar)ekin erlazionatzeko modua aldatzea, baina baita bikotea beti harreman sozial eta instituzional guztien oinarria izatea ere. Bestela, azaletik baizik ez gatzaizkio gaiari heltzen ari.
Nola liteke amaren heriotzagatik hiru edo lau eguneko baimena izatea lanera joan behar ez izateko, eta ezkontzeagatik bi asteko oporraldia izatea?
Ez dakit inoiz ohartu zareten, baina lotsa-emangarriak dira bikote instituzioak gure gizartean daukan balio, prestigio, pribilegio mordoa, eta nagusitasuna. Nola liteke, adibidez, ama zaindu beharragatik edo amaren heriotzagatik hiru edo lau eguneko baimena izatea lanera joan behar ez izateko, eta ezkontzeagatik bi asteko oporraldia izatea? Eremu administratiboko askoz adibide gehiago eman litezke, baina hori bereziki adierazgarria dela uste dut, ongi ilustratzen du azpian daukan esanahi eta ideologia. Niretzat, zer nahi duzue esatea, eskandalu bat da.
Eta maila pertsonalean ere, antzera. Bikote formatuaren gainean eraikitzen da bizitza sozial nagusia, bikotean aurkeztu ohi gara eremu sozialera, bikotea da gehien zaintzen dugun harremana, ez dugunean gehien desio duguna. Bikotea da gure bizitzaren erdigunea, gorentasunaren etiketa eman diogun lotura, eta hori, noski, beste harreman batzuen kaltetan.
Izan ere, laguntasunarenak beharko luke, ene irudiko, instituzionalki nola sozialki, gehien zaindu beharko genukeen lotura, lagunen sarea baita gehienetan sostengua bermatzen diguna, denboran iraun egiten duena. Harreman sexu-afektibo onen oinarrian ere egoten dena, adiskide on izatearen baldintza.
Urrun gaude, ordea, horretatik. Lagun on batek ez du errekonozimendurik, ez dugu bera zaintzeko baimen lanegunik, ezin diogu herentzia utzi, ez bederen bikote bati utziko bagenio edukiko lituzkeen baldintza beretan, adibidez. Eta pertsonalki, zenbatetan ez ote d(it)ugun laguna(k) bigarren maila batera jaitsi, nobio edo nobia bat topatu dugunean, sare afektiboa pertsona bakar baten truke ahaztuta.
Brigitte Vasallok polimaitasunari ematen dion adierarekin bukatu nahi nituzke hitzok. Polimaitaleak dira lotura bakar bati lehentasuna ematen ez dioten horiek. Sare (sexu-)afektiboa maila bertsuan zaintzen duten horiek. Nik, hor, sekulako iraultza ikusten dut.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]