Titi feria

Orain arte pantaila txikiko izarlokek zuten ariketa horretara laprast egiten. Bularrak erakustea zeregin heroikoa dela frogatu digu hainbat emakume mediatikok, hondar hamarkada hauetan. Batzuek horrexegatik aski eta nahiko ordaindu ere omen dute. Ekintza artistikoa ere izan da frankotan, gure gizarte pornografikoen ahalke edo lotsa faltsua salatzeko. Ez dut izenik emango, izenak ematea itsusia delako.

Euskaldunok ez gabiltza gibelkoi. Mendeetan, bereziki emazteen gorputzak, ahalkez tapaturik atxiki ditugu, baina gaur egun halako askatasun haize batek bulkatzen gaitu gure intimitateaz hitz eta bertso egitera, hilekoak, aluen hezetasun zirraragarriak edo larrua jo ondoko isuri misteriotsuak aipatzera, hots, ahoan bilo kizkurrik gabe. Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako agurren orduan, bata eta bestea ausartu ziren, gutxiago ezin egin, beren titi-bularren bat erakustera, jendetza zoratuaren txaloen erdian...

Nire arima jansenista ari zait belarri zulora galdezka: bertsozaleak neurri horretarainoko biluzteak eskatzen al ditu? Noraino, neskak?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2023ko abenduaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude