Urteroko opari fisikoa


2023ko abenduaren 24an

Entzun bilduma 2023
Askoren artean
Eragin

------------------------------------------------

Bitxia da Entzun aldizkaria. 1990eko hamarkadan sortua, euskarazko musika aldizkari aitzindaria da eta bakarra –Izu Giroa hardcore-punk fanzinea salbu–. Desagertzear egon bazen ere, bizirik jarraitzen du, nahiz eta azken hamarkadatan urtean behin bakarrik ikusten duen argia, urtekari gisa eta modu fisikoan: liburuan. Hala deitu arren, ez da espresuki urtekari bat, ez baitu urtean jasotako guztia batzeko asmorik. Hala, urteak musikagintzan Euskal Herrian eman duenaren lagin interesgarria eta mamitsua ekartzen du beti dozenaka egileren erreportaje, elkarrizketa, argazki zein iruzkinen bitartez. Eta ia beti kantu bilduma bat ere jasotzen du.

2023koan ere hala izan da, eta are eta fisikoagoa gainera: biniloan kaleratu dute bilduma lehenengoz, eta batu dituzte argitaratu gabeak edo euskarri fisikoan orain arte plazaratuta ez diren hamaika kantu.

Euskal Herriko synth-elektro-punkaren aitzindari Munlet-ek zabaltzen du diskoa Devo-ri gorazarre eginez. Atzetik dator Otoi intriga eta sentimenduz jositako post eta pop-rocka lantzen. Mice-k ariketa berezia eskaini digu, gaztetako Patti Smith-en energia eta kadentzia duen perla basatia, Zaballako espetxean grabatua. Arima Soul, DJ Farrapo-ren laguntzarekin, are eta dantzagarriagoa bilakatu da soul, doinu latino, electroswing eta elektronikarekin. Niña Coyote eta Chica Tornado-k Txile-n estudio batean inprobisatutako pieza pisutsu garbi eta distiratua oparitu digu.

B aldea, bestalde, swing eta gipsy musikaren hastapenetan arakatzen duen Erromintxelak talde arrasatearrak zabaldu du. Gailu-k azkenean argitara eman du zuzenean gozarazten digun Sleaford Mods taldearen Atzeak musukatzen bertsioa. Petti handiak iraungitze datarik gabeko Egun bat gehiago hit!-aren lehen tomari, Berako Aduanan jasoa, hautsa kendu eta distiratsu plazaratu du. Irungo Bobbi Relac multi-instrumentistak giro eta bidaia desberdinetan (exotikoa, psikodelia…) murgilduarazi gaitu. Uger-ek tanta psikodelikoak batzen dituen kantu baikorra erregistratu du. Eta, azkenik, Muare bikoteak goxotasuna eta esperimentazioa batu ditu sehaskan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


2024-03-03 | Iker Barandiaran
Eguzkierripako 'outlaw'-ak

Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023

--------------------------------------------------

Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]


2024-02-25 | Xalba Ramirez
Esan gabe doa: entzun Pelax

Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024

-----------------------------------------------------

Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]


2024-02-11 | Iker Barandiaran
Hainbat azal

Betazalak
Xabi San Sebastian
Belarri, 2023

-----------------------------------------------------

Beti pentsatu izan dut Donostiako musikari eta sortzaile honek ez duela inoiz erdietsi merezi duen lekua edo arreta. Baina, hala ez bada ere, bere kantuak geldituko zaizkigu,... [+]


Eguneraketa berriak daude