BTN 2.0: bideopodcast erdi serio bat-edo

  • Edalontzia bezalaxe da, ea erdi hutsik ala erdi beterik ikusten duzun. Umoretik izango du pixka bat, jakina, hiru aurkezle horiekin ezin baita inoiz irtenaldirik baztertu. Baina puntu serioago bat ere eduki nahi du BTN 2.0k. Egosi ahala hornituko da hornitu behar duena. ARGIAren jarraitzaileek bi astelehenean behin izango dute hitzordua argia.eus-en.


2023ko abenduaren 01ean - 12:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bat, bat-bi, hiru-lau, probatzen, probatzen... Badoa? Bai? Bai. Ea alboko mikro hori. Bat, bat-bi, hiru-lau. Hitz egin gehixeago. Beno, hementxe gaude, euria ari du kanpoan, baina ARGIAren egoitzan gaude gu, goiko pisuan, probak egiten, bat-bi... Ze ederki entzuten den, ez? Jakina, produktuaren tamainakoak izan behar dute baliabideek. Hau 2.0 da. Atzeko panel puska hauek, joño, zeinen eleganteak. “Txikitik eragiten” esango dugu gero. Badakizu, jende inportante hau etortzen denean programa egitera, maila eman behar. Ez dute asko behar izan gurera itzultzeko. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aitzakian etorri ziren lehenbizi, Señora Txapelketa izan zen gero... Zer dute oraingoan? Antzerako zeozer? Bertsotik “berez” gutxi. Lehen gonbidatua bertsolaria da, edo zen, ez dakit bertsolariek noiz uzten dioten bertsolari izateari... Bertsolaritza aparkatzeko konpromisoa hartu dute, horrela esango dugu. Asmoa da euskal kultur esferako jendea gonbidatu eta aktualitatea jorratzea, horrela, orokorrean esanda, aktualitatea. Urte osorako proiektu bat izango da. Bertsolaritza... Tirria handirik ez diet bertsolariei, baina entzun zaituztet lehen, jakin dut nor izango den lehen gonbidatua... Klausula hori bigarren saiotik aurrera sartzen da indarrean, ala? Hori ere ikusteko dago. Oraintxe heltzekoa da gonbidatua.

Txirrinak eten du bi lankideren arteko solasa, eta azkar batean joan dira atea irekitzera. Kirioak dantzan daude arratsalde euritsuan. Ohikoak izan ohi dira halako urduritasunak, ezohikotik asko duelako ARGIAren plato berrituan egosiko denak, baina aldi berean ohiko jarduna bihurtuko da behin klaketei ematen zaienean. Bi astean behineko ohiko jarduna. Astelehenetan argia.eus-en. Ordubeteren bueltako iraupena izango duten saio dinamikoak. Soilik platoa izango da egonkorra, eta hiru aurkezleak ere bai, jakina, baina beraien artean txandakatuko dituzte zereginak. Laugarren eserlekua gonbidatuak beteko du. Eta bosgarrena, berriz, kolaboratzaile zirtolariak. Azken horiek ere hiru dira, eta txandaz txanda ariko dira egunerokotasuneko gaiak planteatzen, grazia puntua eta pipermina aldean.

Lehen saioko gonbidatua zelakoan ireki dute erredakzioko atea, baina ez, kolaboratzailea da. Bonboi-kutxa bat dakar besapean. Gabonak izateko aste batzuk falta direla gogorazi diote, baina lehenbiziko saiorako elementu gisa ekarri du. Irekitzeko tentazio handirik ez da sortu ordea, Errezilgo gozogile baten pastekin eta kafe egin berriarekin ondo ase baitira aurkezleak grabaketa aurreko minutuetan. Gidoiak errepasatu dituzte meriendarekin batera, eta prest dira saioari ekiteko.

Bigarrenez jo du txirrinak. Orain bai: gonbidatua da. Garaiz dator, irribarretsu eta gogoz sumatzen zaio. Agurtu ditu aurkezleak, ezagutzen ziren aurrez, besarkada batzuk eman ditu han eta hemen, eta azkar batean azaldu dizkiote programaren nondik norakoak. Ez dago bereziki urduri. Ohitu samar dago kameren aurrean jartzera, nahiz azken boladan dezente aritu den kameren atzean. Bere mikrofonoa zein izango den adierazi diote, eta eserlekua hartu dute guztiek. Eroso jarri, kaskoak jantzi eta teknikaz arduratuko diren lankideek buruarekin baietz egin diote Haizeari. Klaketari eman, eta sarrerako testutxoari ekin dio. Hastera doa lehen saioa. Hastera doa BTN 2.0 bideopodcasta. Gauzak ondo bidean, gurekin izango ditugu datorren urte osoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2025-09-26 | Beranduegi
6x02: Gutako bi ez gaude haurdun
MULTIMEDIA - Beranduegi

Gu ez gara Zinemaldira joan, Zinemaldia etorri da gugana. Alfonbra gorriko aktore bat dugu gure artean, eta primizian eman digu bere pelikularen berri. Baina aktoreak soilik ez, Beranduegiren aniztasunaren isla, haurdunak eta aitatxo ernegatuak ere baditugu gure mikrofonoetan... [+]


2025-09-12 | Beranduegi
6x01: Arnaldokosobarrak
MULTIMEDIA - Beranduegi

Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta... [+]


2025-07-15 | ARGIA
3x38 Makrodiskoteken jatorria
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Azken irlara iritsi gara eta oraingoan ez dugu itzultzeko asmorik. Ez, behintzat, irailera arte. Ur urdin, lur gorri eta pinu usaina duen Balearretako irla diskoteka eta festengatik da ezaguna, baina jakin, hau ez dela gaur egungo kontua, badu bere historia.

Honako abestiak... [+]


2025-07-11 | Beranduegi
5x21: Serbiako giripollasa
MULTIMEDIA - Beranduegi

Ez genuen uste inoiz egingo genuenik, baina Beranduegin turismoaren apologia egiten hasi gara. Baina ez edozein turismorena, guk Kevin eredua defendatzen dugu: hartzak, nudistak eta lapurrak, Serbian. Hori da guk defendatzen dugun turismoa. Hartu apunteak zuen uda antolatzen... [+]


2025-07-08 | ARGIA
Alfer edition 3x37: Berdelandia
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Eguzki berotan ibili gara azken bi asteetan, eta apur bat freskatzeko beharra ere badugunez, hurrengo geldialdia Groenlandian egingo dugu: Trump, Inuitak, Danimarka, klima larrialdia... ertz asko, geroz eta izotz gutxiago duen irla erraldoain. 

Honako abestiak erabili... [+]


2025-07-01 | ARGIA
Alfer edition 3x36: Txarren artean, onena
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Uda hontako gure bidaian ozeano barean egingo dugu hurrengo geldialdia, Hawaiira goaz. Eta guk ez dugunez espazialki soilik bidaiatzen, denboran ere atzera egingo dugu: 1875ean hasten da gure gaurko istorio laburra.

Honako abestiak erabili ditugu:

Beach Boys -... [+]


2025-06-24 | ARGIA
Alfer Edition 3x35: ‘Kapritxo’ txiki bat
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Guri ere iritsi zaigu ahalik eta lanik gutxien egin nahi dugun garaia, eta noski, alferkeriaren aldeko apologia egingo dugu. Horregatik, udako Oroimen Histerikoaren bertsio labur eta udatiarra irlaz irla pasako dugu. Lehenengo geldialdia: Capri. 

Honako abesti hauek... [+]


2025-06-20 | Beranduegi
5x20: Ez ahaztu espainolak garela
MULTIMEDIA - Beranduegi

Alferrikako kontu askotaz hitz egin dugu gaur ere: Fermin Muguruzaren kontzertua, Subflubialaren aurkako kanpaldia, kulturaren merkantilizazioa eta Pello Reparaz... Baina irakaspen garrantzitsuena, beste behin, twitterrek eman digu: ez dezagun ahaztu, inoiz, espainolak garela;... [+]


2025-06-10 | ARGIA
3x34: Historiaurreko feministak
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Historiaurrera goaz berriro aste honetan, baina oraingoan garai hartako feministez Zenbait historialariren arabera historiaurreko genero rolak egungo ikuspegitik baldintzatu eta oker interpretatu dira, eta gaur horiekin haustea da asmoa.

Honako abesti hauek erabili ditugu... [+]


2025-06-06 | Beranduegi
5x19: Kevin Auschwitzen
MULTIMEDIA - Beranduegi

Gai bat eta bakarra gailendu da aste honetako saioan, ze gezurra badirudi ere, Kevinek egia topatu du Aste Santuan Katalunian. Bere hitzetan “kontzentrazio esparru moduko batean” egon da, “lana barrurantz egiten”, hau da, egunean hamar orduz meditatzen... [+]


2025-06-03 | ARGIA
3x33: Historiaurreko komunistak
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Datozen bi saiotan historiaurrera joango gara. Gaur egun garena, pentsatzen duguna, sinesten duguna, nonbaitetik datoz, ez ditugu hutsetik asmatu. Komunismoaz hitz egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak, eta Txinako herrixka batean topatu ditu honen zenbait... [+]


Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


1x08: Isiltasuna
MULTIMEDIA - Galdera Basatiak

“Esan ezin denaz, hobe da isiltzea” esan zuen Wittgensteinek Tractatus liburuaren azken esaldi famatu hartan. Eta esan ezin horretan zeuden, haren ustez, munduan erreferente zehatzik ez daukaten gaiak: etika, estetika eta erlijioa. Horrela, isiltasun mistiko batean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
3x32: Txapela buruan eta erraketa eskuan
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Txandarraren aldeko aldarria askotan zabaldu dugun saioan, kirolaz ere hitz egin behar noizean behin, eta gaur, tenisa aukeratu dugu. Hasi da aurtengo Roland Garros txapelketa, maiatzaren 25ean hasi zen eta gizonezkoen finala ekainaren 8an jokatuko da. Egin ohi dugun bezala,... [+]


Heldutasuna mito bat da

Irene Lafuente lagun hartuta, heldu izatearen inguruan gogoetatu dute Iñigo Martinezek eta biek Galdera Basatiak podcastaren zazpigarren atalean. Pista bat: "Helduok badugu barnean Peter Pan-en sindromea; nahi dugu dena, nahi bezala, nahi dugunean". Hain helduak al... [+]


Eguneraketa berriak daude