Hirietako edozein tokitan egoten dira. Tente, etzanda, jarrita... ontzitxoa aldamenean edo eskua luzatzen. Musika egiten, jendeari zerbait esaten edo isilik. Emakumezkoak, gizonezkoak, gazteak, zaharrak, kolore eta hizkuntza denetarikoak… Garai batean elizen atarietan bezala, egun merkatuen sarrera-irteeretan… Eskaleak dira. Gehienak, etorkinak.
Garai bateko nekazarien eta herri txikietako ohituretan bazekiten nola jokatu eskaleekin. Maiz ezagunak zituzten urtean hainbat aldiz etxeko atarira hurreratzen zirelako. Lantxo bat agintzen zieten, egurrak moztea edo, eta trukean mandioko txoko batean lo egiten uzten zieten eta egun horietako mantenua ematen.
Egun, askok nahi dute erakundeek artatzea. Batzuk nahiago haiekin aritzen diren elkarteei dirulaguntzak ematea. Beste batzuk diote borroka soziala behar dela eskalerik izan ez dadin. Ongi dago. Baina eskaleei begiradatxoa eskaintzea eta tarteka txanpontxo bat ematea ere ez da kalte.
Gure aitona Isidrok kontatzen ohi zuen bere ume garaian Hernanitik Goizuetarainoko bazterretan Belarrimotxa esaten zioten eskalea ibiltzen zela. Txilibitu txiki bat jotzen abila, baserrietan eta Hernaniko kaleetan denak dantzan eta giro pozgarrian jartzen zituen. Jotzen zuen doinu polit bat Isidrok jaso eta harmonizatu egin zuen: Belarrimotxarena jarri zion izenburu.
Batzuk diote borroka soziala behar dela eskalerik izan ez dadin. Ongi dago. Baina eskaleei begiradatxoa eskaintzea eta tarteka txanpontxo bat ematea ere ez da kalte
Behin zital batek txilibitua ostu zion eta Belarrimotxaren tristura txoko guztietara zabaldu zen. Parrokiako apaiz organistak merkatuan beste bat erosi zion arren, ez zuen lehengo hots ederra lortu. Handik gutxira Hernanitik desagertu eta hilabete batzuk geroago kamino bazter batean hilda azaldu zen.
Igandeko mezaren lehen irakurgaia Irteera liburutik (20, 20-26) hartuta zegoen. Honela mintzo da Jauna: Ez gaizki erabili, ez zanpatu etorkina, zuek ere etorkin izan baitzarete Egipton. Denok izan gara etorkin eta izango. Bizitzako alderdi guztietan. Juduak mendeetan ibili ziren etorkin eta orain latinoak, ukrainarrak, ekialdekoak, marokoarrak edo senegaldarrak gehiago.
Antonina Kuhot Ukrainatik etorri zen bizimodu hobearen bila. Gure etxean gertatu zen, zahar guztiak zaintzen primerako laguntzailea: izebak, ama eta aita. Etxeko bihurtua, azkenean herrira itzuli zen, dirutxo batzuk eginda, erretiroa lasai bizitzeko asmoz. Larunbatetan deitzen diot telefonoz eta kontatzen dit gauero bere herri txikiaren gainetik droneak eta misilak nola pasatzen diren. Astero berdin amaitzen du elkarrizketa: Berriro deitu hurrengo astean, ea oraindik hemen naizen.
Nago laster droneak eta misilak gure gainetik pasako ote diren.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]