Zetak: Joan aurretik itzultzen

Argazkia: Ibai Mielgo

2023ko urriaren 20an - 09:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zetak

Noiz: Urriaren 7an.

Non: Bilboko Kafe Antzokian.

-----------------------------------------------------

Sarrerak agortuta. Lerroburu argia zeukan Zetak-en bira amaierako kontzertuak. Gainera, baten tokian hiru kontzertu eman zituzten Bilboko Kafe Antzokian. "Azkenetan azkenak" izan ziren hirurak, atsedenaldiaren aurreko itxiera hirukoitza. Denetan lerroburu bera: sold out.

Goizetik hasi zen abentura. Zetak-en Instagram kontuan irakurri nuen aurretik ere susmatzen nuena (Iruñean gauza bera egin zuten egun batzuk lehenago). Kontzerturako sarrerak genituenontzako proposamena zen: “Inork baino lehenago entzun ahal izango duzu proiektu musikal berriaren unibertso sonoroa”.  Estu nenbilen kontzertura garaiz heltzeko, eta ezin izan nuen aurre emanaldira joan. Nire kontzertukideen ahotan izan nuen gertatutakoaren berri. Bada, kasko pare bana eman zieten sarreran, eta nor bere zentzumenetan murgilduta ZETAK-en hurrengo diskoaren aurrerapena entzun zuten. Azkar laburbildu zidaten bizitakoa: “Reparazen eta Basajaunen arteko elkarrizketa batean tartekatuta entzun ditugu hiru kantuak”. Kuriosoa iruditu zitzaidan aurrerapena, taldea joan aurretik itzultzen ariko balitz bezala.

Aurre emanaldiaren ondoren, 21:30ean hasi zen kontzertua. Kafe Antzokiaren goiko pisutik ikustea erabaki nuen. Ez da izerditan blai bukatu nahi duten zale sutsuentzat tokirik onena, baina lasai ikusteko eta entzuteko aukera ematen du. Pello Reparaz, Leire Colmo, Iban Larreburu eta Gorka Pastor goitik behera gorriz jantzita agertu ziren oholtzan. Hiruna kantu ezagun jo zituzten kontzertua hasi eta berehala, jarraian, eta publikoak jakinminez begiratzen zien taldekideei, noiz zer gertatuko.  Berehala hasi ziren gauzak gertatzen. Kantatzeaz gain, sintetizadore, tronboi eta perkusio artean ere ibili zen Reparaz. Ez aspertzeko moduko emanaldia eskaini zuen taldeak, bereziki kontzertuaren bigarren erdialdean. Hala iragarri zuen ere look aldaketak, eta zuriz jantzita azaldu zen Reparaz oholtzara. Katalanez eta ingelesez aritu zen, eta doinu elektronikoen hariak markatu zuen ikuskizuna.

Ordulariak kontzertua bukatzear zela iragarri zigun, baina bagenekien leherketa heldu gabe zegoela oraindik. Bira amaiera ixteko, ohiko duen ariketaren erakustaldia egin zuen Reparazek: laugarren horma apurtzea, publiko artean murgiltzea. Tronboia eskuan hartuta eta blafeak gordetzeko erabiltzen den kutxa horietako baten igota Akelarre bat sortu zuen zuzenean Zetak-ek. Publikoaren erantzuna izugarria izan zen. "Gero arte" tankerako agurra egin zuen taldeak: kontzertuan bertan jakinarazi zuten maiatzean bueltatuko zirela oholtzara, baita sarrerak salgai jarri ere. Itzulera kantuarekin agurtu zuten publikoa, eta itzuleraren zain izango dituzte entzuleak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude