Azken urteotan turismo jasangarriaz hitz egiten ari zaizkigu turismoa sustatzen eta turismoaren hazkundea ospatzen ohitutako erakunde publikoak eta hedabideak. Baina bultzatu nahi duten turismo hori, benetan hain jasangarria al da?
Turismoa norbera bizi den tokitik kanpo denbora igarotzea bada, batetik bestera nola mugitzen garen hartu behar dugu kontuan, lehenik. Hegazkinak datozkigu gehienoi turismoari lotutako garraiobideak aipatzean. Donostiatik 100 kilometroko erradioan bost aireportu dauzkagu; eta turismo jasangarria sustatzen omen dutenek, ospatu egiten dute munduko karbono dioxido isurien sortzaile nagusi diren hegaldiak ugaritzea. Gainera, azken urteetan Hondarribiko aireportuan luxuzko jetak biderkatu dira; aberatsenei gehiago eta gehiegi kutsatzeko eskubidea errotik ukatu beharko geniekeenean, debekatu egin beharko liratekeenean. Bestetik kruzeroak ditugu. Airea, itsasoa eta bere zabor produkzio demasarekin kutsatzeaz gain, turismo eredu estraktiboena dakartenak. Ongi dakite Venezian, Bartzelonan, Marseillan eta Lisboan, besteak beste, horrelakoen aurka borrokatzen duten lagunek. Hemen, ordea, Pasaia eta Donostiara gurutzaontziak erakarri nahian dabiltza ustezko turismo jasangarriaren defendatzaileak.
Turismo jasangarria sustatzen omen dutenek, ospatu egiten dute munduko karbono dioxido isurien sortzaile nagusi diren hegaldiak ugaritzea
Baina ez da mugikortasuna soilik. Azken egunetan Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Parte zaharra, parte zaborra izenburuko bideoa zabaldu du. Auzo horretan ohiko bilakatu den zabor pilaketa bezala, kaleen okupazioa, merkataritza eskaintzaren urritzea, ostalaritza eredu akumulatibo eta esplotatzailearen ugaritzea… jasangaitz bihurtzen ari dira auzotarren bizimodua. Haur, gazte, heldu eta adinekoek denetariko oztopoak aurkitzen dituzten euren auzoan bizimodu arrunta eramana ahal izateko. Horregatik, asko izan dira kanporatuak azken urteetan.
Donostian dauden pisu turistikoek, atarietan bizilagunekin elkarbizitzan eragin ditzaketen molestiez gain, etxebizitzen prezioaren gorakada zuzena eragiten dute. Azken urteetan ireki diren hotel berriek ere, eraikin osoak hotel bilakatuz, esaterako, alokairuen prezioak igoarazi dituzte. Milaka donostiar hiritik kanporatzen dituen etxebizitza larrialdia sortzen duen turismo eredua jasangarria da? Donostiako Udalak, pisu turistikoekin egin zuen moduan, hotelekin beste partxe bat jarri du. Orain Donostiako zona batzuetan hotelak ezingo dira ireki, baina salbuespenak uzten dira eraikin motaren arabera. Gainera, kontuan izan behar da badaudela oraindik lizentzia duten baina irekitzera iritsi ez diren hotel mordoa. Horien inpaktua ere ikusteke dugu.
Aldaketa estrukturalik ezean hazkundearen bidetik jarraituko dute erakunde publikoek eta industriak. Donostia momentu kritiko batera iritsi da: zirt edo zart, aldaketa bat eman behar da hiri ereduan
Aurrekoak, gure hiriaren turistifikazioaren adibideak dira. Turismo jasangarriaren ideia salduz sortzen dituzten saihesbideak, hazkundearekin jarraitzeko. Aldaketa estrukturalik ezean hazkundearen bidetik jarraituko dute erakunde publikoek eta industriak. Donostia momentu kritiko batera iritsi da: zirt edo zart, aldaketa bat eman behar da hiri ereduan. Bizilagunekin plataformatik behin baino gehiagotan aldarrikatu dugu donostiarron bizi baldintzak erdigunean jarri eta desazkunde turistikoaren norabidean jarri behar dela hiria. Orain urrun dagoela dirudien arren, gure esku dago bizilagunen kontzientziazioa eta aldaketarako ahalmena.
Desazkunde turistikorako proposamenak egin ditugu azken urteetan. Pisu turistikoak progresiboki desagertu daitezen, besteak beste. Gainera, auzo bizitzaren ahultzeari eta auzotarrak Donostiatik kanpora joan beharrari erantzun behar zaio lehentasunez. Deszentralizazioa, desestazionalizazioa eta tasa turistikoa bezalako soluzioek ez digute balio. Turistifikazioa ez eteteko eta turismoaren hazkundearen atea zabalik mantentzeko aitzakiak dira; turismo jasangarria kontzeptu tranpatiaren azpian ezkutatzen dituztenak. Hazten jarraitzea ez da jasangarria.
Hiri eredua aldatzeko, donostiarrok asko dugu egiteko. Gure auzo eta hirian, eragile ezberdinek borrokak martxan dituzte. Hauek dira, gure hiriko erresistentzia guneak, guztia eraldatzeko. Borroka txiki hauek eraldatu daitekeela erakusten digute, erresistentziatik abiatu arren, alternatibak badaudela. Bestetik, borroka hauek berak auzo-kohesioa eta elkartasuna lantzeko ezinbesteko palankak dira.
Turistifikazio basatia geldiarazteko eta hiria desazkunde turistikoaren norabidean jartzeko zita garrantzitsua dugu hilaren 22an, igandean. Bizilagunekin aldarrikapenak ozenago entzuten direlako eta kalean elkar ikusteko ordua delako, ez hutsik egin!
Eihar Egaña, BiziLagunEkin plataformako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]