Aurreko artikuluan literatura bakardadearen ispilu eta bakardadearen sostengu zela kontatu genuen 2.818 alean. Oraingo honetan, komunitatea ere bakardadearen sostengu dela ikusaraziko dugu, literaturaren bidez. Bakardadea patriarkatuak zeharkatzen duen elementu bat da, emakumeak modu zehatzetan isolatu eta bakartzen dituena. Gizakia existitzen denetik existitzen da literatura, eta literatura existitzen denetik kontatu eta idatzi dute emakumeek gaiari buruz. Aukeratu ditugun liburuen artean haur literatura, komikiak, autobiografiak, saiakerak eta eleberriak daude bereziki. Badago ere besteen eskutik eta era kolektiboan bakardadea gainditzeko aukera izan duten emakumeen testigantzaren bat jasota. Komunitatearen balioa eta elkarrekin egoteko plazeraren boterea erakusten dute.
Tratu txarrak eragiten dituzen erasotzaileek, jo aurretik, biktimak nahastu, manipulatu eta isolatu egiten dituzte. Aski da eskuetara iritsi aurreko guztia tratu txar gisa identifikatzea. Nahikoa eta sobera. Horixe bera ikusten dugu Adela Turinek idatzi eta Nella Bosniak ilustratutako Arturo eta Klementina liburuan. Dortoka bikote ezkon-berriak pozik daude hasierako orrietan, baina Arturo lagunekin egotera doan denbora tartean Klementina bakar-bakarrik geratzen da etxe inguruan. Afizio guztiak baztertu eta dortoka pasibo izatera bultzatzen du Arturok Klementina, egiten dizkion opari ugari eta hutsalekin. Biolentzia sinbolikoa, psikologikoa eta emozionala oso agerikoak dira. Baina fisikoa ere badago, izan ere, oskol gainean lotzen dizkio opari guztiak, Klementina pisu handia eramatera behartu eta gorputzeko nekea zein mina eraginda. Oso liburu aproposa izan daiteke txikienekin irakurri eta biolentzia motak eta maitasun erromantikoaren tranpak zeintzuk diren identifikatzeko.
Rosalind B. Peinfold ezizenarekin sinatutako Dragonslippers: This is what an abusive relationship looks like (Ondo maita nazazu; Harper Press, 2006) komikia ere ildo beretik gomendatuko nuke. Tratu txarrak bizi izan zituen bitartean, marrazkiak egiten zituen nobela grafiko autobiografiko protagonista horrek. Bikote harremana utzi ahal izan zuen eta terapeutak gomendatuta marrazkiak berreskuratu, eta osatze prozesua egin ahal izateko tresna ziren irudiak ikusiko dira liburuan. Txuri-beltzean egindako irudiak dira guztiak. Ez dute estetikoki ederrak izatea bilatzen, baina oso eraginkorrak dira, eta askotan gordinak. Biolentziaren ñabardurak eta konplexutasunak erakusten dizkigu, emakume horrek bizi izan zuen isolamendu egoera bereziki azpimarratuta.
Azken urteotan bortxaketa, sexu abusu eta sexu erasoak jaso dituztenen hainbat liburu irakurri ditugu. Bortxaketaren kultura emakumeak beldurtu eta jasateko eraikita dago, eta primeran funtzionatzen du: biktima beldurtu, eraso egin, errua sentiarazi, lotsarazi eta mehatxatu ostean, isiltasuna erreakzio logikoa da, bereziki, hori onartu, bultzatu eta babesten duten jendarteetan. Hau da, ia gehienetan. Roxane Gay idazle eta editoreak Not That Bad: Dispatches from Rape Cultura (Ez da horrenbesterako; Harper Coliins, 2018) liburuaren koordinazio lana eta edizio lana egin zituen. Isiltasun horrekin amaitzeko aukera eskaini zien hainbat emakumeri, eta lehenengo pertsonan kontatutako testigantzetan oinarritzen da saiakera hau.
Kontakizun guztiek komunean duten esaldiak ematen dio izenburua liburuari: "Ez da horrenbesterako". Beraien buruari esaten zioten hori askok, eta beste kasu batzuetan inguruko pertsonek esaten zieten esaldia, garrantzia kenduz. Denek zuten sinetsita ez zutela beldurrik izan behar. Isiltasunak isolamendua sortzen du eta sinestarazten dio erasotuari berari bakarrik gertatu zaiola, eta inpunitatea ematen dio erasotzaileari. Bakardade handia sortzen dio erasoa bizi izan duen pertsonari.
Delphine de Viganen Rien ne s'oppose à la nuit (Ezer ez da gauaren aurka jartzen; JC Lattes, 2011) liburu autobiografiko bat da, autoreak historia familiarra arakatu ahala aurkitzen dituen gertakarien kontakizun. Bereziki interesgarria da trapu zikinak atera ahala familia bere kontra nola oldartzen den irakurtzea. Zenbat eta sekretu gehiago ezagutu, orduan eta gogorragoa bihurtzen da familiaren erantzuna. Emakumeoi “dagokigun” isiltasuna haustera ausartzea gehiegi da familia horrentzat eta patriarkatuarentzat. Isiltasunera kondenatu nahi duten arren, ez dute lortzen, bidean hainbat aliatu aurkitzen dituelako.
Osasun faltak ere pertsonaren isolamendu zein bakartzea ekar dezake. Gaixorik egoteak bakardade sentipena handitu dezake, bereziki dependentzia egoera batean egonez gero. Katakrak argitaletxeak gaztelaniara ekarri duen On Our Own (Gure erara; 1979) liburuak oso ondo erakusten du eromenaren diskurtso mediku instituzionalak nola indartzen duen isolamendua, bakardadea eta eragiten duen gaixotasuna –liburua itzuli zutenei elkarrizketa interesgarria egin zien ARGIAk–. Orgullo loco mugimendutik datorkigu abisua kasu horretan. Eroak besteak direla pentsatzea gustatzen zaigu, baina patriarkatu jaunarentzat emakume guztiak gara "eroak". Carme Valls Llobetek bere ikerketa zein lan esperientzian oinarrituta zera jartzen du mahai gainean: alde batetik osasun sisteman emakumeak ez direla gizonak bezala artatzen, eta azkarrago ematen zaizkiela osasun mentalarekin lotutako diagnostikoak (adibidez, psikofarmakoen %70 emakumeei agintzen zaizkie). Beste alde batetik ez dagoela ikerketa diferentzialik, eta beraz, gizonen neurrira eta beraien sintomekin prestatutako diagnostikoak egiten direla, heriotzak eragiteraino. Eta beste adibide bat jartzearren: gutxitan hartzen dira kontuan faktore soziokulturalak, tratu txarrak, bortxaketak, generoetan oinarritutako rol banaketak eta abar. Osasun fisiko zein mentalean izan ditzaketen eraginak ez dira aintzat hartzen.
Isiltasun eta desinformazio medikuak bakardade handia eragiten dute emakumeen bizitzetan. Gogoratu ezazue bestela Edo!k euskaraz argitaratu zuen Charlotte Perkin Gillmanen Hormako paper horia. Erditze ondorengo depresioa izan zitekeena medikua den senarrak nola diagnostikatu eta tratatzen duen ikustea besterik ez dago: bakardadea, isiltasuna, pasibotasuna eta isolamendua dira errezetak. Txalapartak euskarara lehen aldiz ekarri duen Sylvia Plathen Beirazko Kanpaia liburuan nola erakusten diren krudelkeria, hoztasuna eta bestea ulertu ezina protagonistarengan hutsunea eta bakardadea utzita. Adibide batzuk besterik ez dira.
Alor kulturalera salto egin eta gurera gerturatuta, Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia (Pamiela, 2016) autobiografia eta Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik (Susa, 2019) liburuek argi uzten dute alarde parekidea lortzeko borrokan zein bertsolaritzan ezinbestekoak izan direla emakumeen arteko sinergia eta elkartasuna. Egoera aldatzeko egoera politizatu eta kolektibizatu egin behar izan dute, ez jazarpen, biolentzia eta isiltasunik gabe. Baina mugimendu feministak babestu ditu beraien bideetan, eta mugimendu feministan babestu dira beraiek ere. Tuntuna dirudi proposamenak, baina besteekin elkartzea errezeta paregabea da bakardadea transformatzeko.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]