Etorri dira ume eta gaztetxoak. Eskola baten irudi aseptikoa ez duen espazioan sartu dira, non etxean bezalako mahaiak dauden, hainbat tamaina eta koloretako aulkiak, lasai egoteko sofa modukoak, landareak, lanparak, egur oneko apalategiak, usain gozoa, aldizkariak, musika entzungailua, ordenagailuak, jolasak, liburuak, afitxak. Etxean topatu dezakeguna baino zabalagoa da eskolak egiten digun eskaintza, liburu gehiago, jakintza-esparru handiagoa, edota harreman sare aberatsagoa. Baina gainerakoan, etxe handi bat da eskola, non behar dugun guztia egin eta aurki dezakegun. Denaren gainetik, bizitoki bat da.
Hantxe topatu gara, zenbait adinetakoak, haur ttipi, mutiko eta neskatila koskor, nerabe eta gaztetxo, gu, helduok. Elkarrekin gaude, nahasi, handiagoengandik imitazioz ikasteko gogoz txikienak, eta oraindik hain autonomo ez diren horien zaintzan trebatzen, helduxeagoak. Komunitate naturala osatzen dugu, non ez goazen adina galdetzen ikaskideak edo lagunak egiteko momentuan. Egin nahi dugun zerbaitekiko interes partekatuak elkartzen gaitu batzuetan, gertakari batek besteetan, auskalo. Beti, komunitate bereko partaide izatearen loturak, afektuak.
09:00ak dira, eta asanbladan elkartu gara. Elkar topatzeko unea da; nola gauden, zer umore dugun, dena ongi doakigun. Eguna antolatuko dugu oraintxe, zer egin nahi lukeen bakoitzak, edo zer behar duen, nola bateratu daitekeen hori egin beharreko proiektuekin, hartutako konpromisoekin. Txikienak hor egongo dira, kasik entzule huts gisa, begira, ez luzaroan adi. Handiagoak, ordea, aztoratu samar daude gaur. Bezperako gertakari gatazkatsu bat ekarri dute mahai gainera, elkarbizitza alderen batean erregulatu beharra sentiarazi diena. Uste dut luze joko duela gaurkoak, denak lasai gelditu arte, arau berria formulatu arte, hausturak ekarriko duen ondorioa adostu arte. Gaurko akta egitea Juneri dagokio, eta hor ari da, denok ulertzeko moduan idazteko ahaleginean. Kultura demokratikoa jorratzen dugu.
Eguna antolatuko dugu oraintxe, zer egin nahi lukeen bakoitzak, edo zer behar duen, nola bateratu daitekeen hori egin beharreko proiektuekin, hartutako konpromisoekin
Altxatu eta badoa bakoitza bere lanera, bere eginkizunetara, hilabete honetarako hautatu duten proiektuan lan egitera. Txiki gehienak kanpora doaz, korrika eta salto, hondarrera, iturrira, naturan jostatzera. Beste batzuk etzan egin dira, goxoan, helduengandik hurbil, ipuinen baten kontakizuna entzutera. Talde handi samar bat antzerki obra lantzera, jantzien diseinu eta joskintza, hain zuzen, Iker bidelagunak horretan duen trebezia baliatuta. Eta beste bikote bat flauta ikastaroa prestatzen ari da, datorren asteko tailerrean gainerakoei eskaintzeko.
Handienen kasuan, eguneko bazkaria prestatzeaz arduratuko da boskote bat, beren txanda da-eta, eta pazko astean egingo duten bidaiaren prestaketan dihardu beste talde batek. Menuak pentsatuz, dirua zaintzen ikasiz, finantziazioa lortzeko kudeaketak eginez, eta rutak diseinatuz ikasten baitira geografia, matematika, hizkuntza eta biologia. Norberak diseinatzen du bere curriculuma, bizitza naturalean bezala.
Badira hurrengo urtean unibertsitatera joan nahi duten bi gaztetxo, eta proba prestatzen ari dira Itziar bidelagunaren laguntzarekin batera. Udaneri, azkenik, interes handia piztu zaio hizkuntza-taldekoekin batzeko, udan lagun estatubatuarra egin baitu. Ingelesa ikasi nahi du.
Goiza halaxe pasa ondoren, iritsi da garbiketaren momentua. Erabilitakoa bere tokian eta egoera onean utzita, komunak, tailerrak eta sukaldea pixka bat sakonkiago garbitzen dugu denon artean, txandaka. Ez dugu garbitzailerik behar, noski.
Eta besterik gabe, agur, arratsalde ona pasa, bihar arte!
(Bai, ametsa da, baina ez ameskeria).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]