Ertzetan egiten den musikak badu lekurik gurean. Argi eta garbi geratu da Kaiola Festibalaren zazpigarren edizioan. Ez soilik festibal honen ibilbide luze eta oparoagatik, baita Euskal Herriko bateko eta besteko puntuetatik bertara hurbildu ginen askotariko jendeagatik ere. Torrezabal Kultur Etxeko auditorioa dotore eta ilun atondu zen antolatzaileek prestatuta zuten menuaz gozatu ahal izateko.
Festibala nahiko puntual hasi zen eta hori eskertzekoa da. Maria W Horn-ek eman zion hasiera eta hiru ordu laurdenez gure pertzepzioekin jolasean ibili zen. Sintetizadoreak lanabes gisa erabilita, espazio soniko ederrak sortu zituen eta horietan murgildu gintuen. Bolumena topera zegoenez ezinezkoa zen suediarraren armiarma saretik ihes egitea. Ezta beharrik ere, han barruan sentsazioak, bai fisiko bai mentalak, gozamen handia baitziren.
Bigarren proposamena digeritzeko zailagoa bazen ere, publikoak Mette Rasmussen saxofoilariaren emanaldiarekin gozatu zuen. Free Jazz dosi ederra eskaini zigun eta aho bete hortz utzi gintuen instrumentuaren eta espazioaren menperatze mailarekin. Berarentzat ere ez du erraza izan behar saxoaren laguntzarekin soilik taularatzea eta bere proposamena defendatzea, baina aise gainditu zuen froga.
Zeozer azkarra afaltzeko denborarik eman gabe hasi zen Hackedepicciottoren kontzertua. Berlinetik etorritako bikotea eskarmentu handikoa da. Danielle de Picciotto artista aski ezaguna da eta Alexander Hacke gaztetatik hasi zen Einstürzende Neubauten taldean jotzen. Bien artean proposamen ederra eratu dute: paisaia onirikoak, psikodelikoak eta indar handikoak eraikitzen dituzte abesti bakoitzarekin.
Sarah Davachi taularen atzeko partean kokatu zen organoarekin, izkina batean. Bere proposamen minimalistarekin bat zetorren hautua izan zen eta asmatu egin zuela uste dut. Nota bakarra jo eta horren gainean jolasten eta sortzen ibili zen, gu guztiok trantze egoeran sartuta. Inkontzientearen barneko bidaiaren soinu banda baino, erritu gidatua izan zen kanadarraren emankizuna.
Festibalari bukaera emateko Attila Csihar aukeratu zuten antolatzaileek. Mayhem taldeko kide ohia izateak erakargarritasun nahikoa zuen egia esan. Ikusmin handia sortu zen aurkeztu behar zuen Void Ov Voices proiektuaren inguruan, zeinak erritu baten antza duen. Liturgia okultista honen lehenengo minutuak interesgarriak izan ziren ere, bereziki ahots jokoarekin sortu zuenak deitu zuen arreta, baina azkenean errepikakorra eta aspergarria egin zen. Proposamen artistikoa baino, zentzugabeko performance parodiko baten antza handiagoa hartu baitzuen. Pena, bukatzeko aho zapore gazi-gozoarekin utzi baikintuen.
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.