Biolentzia obstetrikoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lesbiana naizen galdetu didate askotan ginekologoaren kontsultan. Ez dakit kontsultara doan edozeini egiten dioten galdera hori edo pazientearen itxuraren arabera egiten den. Hasieran, ilusioarekin hartzen nuen; oh, ikusgarritasuna! Baina denak dauka prezio bat, eta baiezkoaren aurrean, arreta diferentea izan daiteke, heteroak ez garenon osasunaren kaltetan.

Lesbianen sexuari dagokionez, errealitateari egokitzen ez zaion iruditegi oso bat egon daiteke ginekologoaren buruan, eta iruditegi horrek gure osasuna baldintzatu dezake. Adibidez, 25 urterekin, umetoki lepoko minbizi-froga egiteko gutuna heldu zitzaidanean, gutuna irakurri, egingo nuela erabaki eta froga egiteko hitzordua hartu nuen. Kontsultara heltzean, galdera: lesbiana zara? Baietz erantzun nuen. Berehala, froga ez egiteko aukera eman zidan emaginak, lesbiana izanda minbizia izateko probabilitatea txikiagoa delako. Ez zidan galdetu norekin edo zenbatekin oheratzen nintzen, zer egiten nuen, babesari buruzko ezer… identitatea izan zen nire osasuna neurtzeko izan zuen adierazle bakarra, gaixotasunak identitatearen bitartez transmitituko balira bezala, eta ez praktikaren bitartez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude