Argi dago etorkizunean ez dugula bakoitzak gure autoa ukanen. Beribila luxu bilakatuko da, eskaeraren biderkatzeak kilowattaren prezioak gora haiatuko dituelako. Nuklearrak ez ditu premia guztiak aseko, zentralak zaharkituak dira eta 70eko urteetan salatzen ziren atomoaren kutsadura arriskuak hor daude. Egoerak gure mugikortasunak berrikustera behartuko gaitu.
Badut kusina bat “gaixoa xu, beti oinez!” penatuaz agurtzen nauena, buhame pobre haietatik bat banintz bezala, kotxea erosteko sosik aski ez dudala uste duelako. Momentuan, ikusten da, garraio kolektiboetan diru-baliabide gutxiko jendea dabilela, mugaren alde honetan bederen, Hegoaldean ezberdina delako. Orokorrean, auto indibidualaren dolua egitekoa dugu.
Gogoeta hauek egin ditut Euskal Elkargoak plazaratu duen Txik-Txak aplikazioari beha; autorik gabe ez gara gehiago gure denboraren jabe, ibilbidea eta jargia-kidea ez dugu hautatzen... lekutik lekura goaz kirola zapatak oinetan, tabletak ahurretan eta motxilak bizkarrean, aldi berean likido eta uher, karakoil abiadurako nomaden gisara...
Maite dut jada datorkigun garai hau.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.