Nola geldiarazi haserrea?” Hori da aste honetako Le un hebdo aldizkari frantsesaren izenburu nagusia. Hain zuzen ere, Frantzian gertatu azken gertakariei so egiten badiegu, ohargarri da jendarte osoa pil-pilean dagoela. Ez bakarrik hiritarrak ados ez direlako gobernuak eta lehendakariak hartu erabakiekin, baina bereziki frogatzen dutelako ez dela solastatzeko espaziorik goi mailako agintarien eta populuaren artean. Manatzaileek deliberatzen dute herritarren beharren eta arranguren axolarik gabe, edo berdin haien kontra. Xeheak bere asea, kezka eta oinazea oihuka dezake, klima, etorkinak, erretreta, lan baldintzak, edozein gaiz, elkor daude ttattardun nagusiak.
Egia erran, halere, ez hain elkor: adierazpen askatasunaren berme dira, giza eskubideen herrian, eta beren eginbeharra da, preseski, dena belarri egotea, oinarrizko libertate absolutu horren zaintzeko.
Eta hara non Hezkuntza Nazionaleko buruek hitz “larri” eta “bortitzak” azpimarratu dituzten bi irakasle funtzionarioren kontu sozialetan. Biak filosofiako irakasleak dira lizeotan. Ez diete lizunkeriarik igorri adin txikiko ikasleei, ez dute irain publikorik zabaldu, ez. Behin eta berriz errepikatu dituzte ideia lanjerosak, ahoan bilorik gabe. Batak, Franklin Nyamsik, salatu du Françafrique edo Frantziaren politika Afrikan, azpimarratuz horretan bustiak diren eliteen ustelkeria. Delitu izugarri horrengatik, martxoaren 14tik aitzina, hiru hilabetez debekatua izan zaio irakastea, eta hilabete saria eskuratzea. Ironikoena da, Jeune Afrique webguneko kazetariek dioten bezala, erroak Senegalen dituen Pap Ndiaye ministroak duela zigorra bultzatu.
Zintzotasuna eta egiaren bilaketa irakasten dutenak baztertzen diren herrian, ez daiteke demokrazia eta askatasunik izan, ez minoritateentzat, ez gehiengoarentzat
Bigarren filosofiako irakaslea René Chiche da. Sindikatuta ere bada, Action et démocratie-n. Hark ere ele jasangaitzak izan omen ditu: gobernuaren osasun politika gaitzetsi du eta bereziki agerian ezarri du irakaskuntza egoeraren gainbehera ikastetxeetan (irakasle gero eta gehiagok bere buruaz beste egiten duela, langileak ez direla seguritatean ari lanean, ikasleek ez dituztela erdiesten merezi luketen jakitatea eta hausnartzeko tresna intelektualak...). Historiako irakasle izana den Ndiaye ministroak deklaratu du, René Chiche aipatzean, horrelako erranak ez daitezkeela nehondik ere adierazpen askatasunaren baitan sar. Baieztatu du hiru hilabetez irakastea debekatua izanen zaiola Chicheri, apiril erditsutik goiti, eta epe horretan ez duela hilabete saririk hunkituko.
Zigor harrigarri horiek 2016ko Blanquer legearen lehen artikuluan oinarrituak dira, zoinek eskatzen dien agente publikoei eredugarri izan daitezen, besteak beste, isilduz irakaskuntza erakundeko barne ibilmoldeak.
Zintzotasuna eta egiaren bilaketa irakasten dutenak baztertzen diren herrian –haien ikasleak klaserik gabe utziz urte hondarreko azterketen bezperan!–, ez daiteke demokrazia eta askatasunik izan, ez minoritateentzat, ez gehiengoarentzat. Hara irakaskuntza publikoaren funtsa bera zalantzan ezarria dela denen bistan, langileei mututasuna inposatua zaien ber.
Hortaz, guk gure herri heinean segi dezagun mintza guneak antolatzen. Joan den maiatzaren 4an, Joseba Sarrionandia gonbidatua zuen Baigorriko irakurle taldeak, eta etorkizunerako helburu gisa hori du borobildu: akort ala –sustut!– ez akort, eta epaiketa moralizatzaileetatik at, eleketa hartzeko espazioak gara ditzagun, jendarte sanoa eraikitzeko eta belaunaldi gazteak errespetuz hezteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]