Zea Maysen kantu ezagunaren bertsio bat doinutu dut neure kolkorako. Martxoa joan da ta jarri diot izena, originaletik gutxi duela badakidan arren. Heldu da apirila, eta zin dagizuet, benetan, nik ez nuela honi buruz hitz egin nahi. Martxo moretuak gainkarga dakarkigu zenbaitzuri. Beste batzuek, akaso, betekada eta indigestioa izango dituzte albo-kaltetzat. Bihotzerrea.
Zorionez, martxoak ez dit irudimena erabat hutseratu. Aurrez esandakoak errepikatzera nator, hala ere, askotariko doinu eta neurrietan esan izan direnak. Amancay Gaztañagak iazko azaroan aldizkari honetan bertan idatzitakoak erreskatatu nahi izan ditut aurrena. Hala dio aktoreak, hitzez hitz, Zorionekoak gu izeneko testuan: “Martxoa edo azarotik kanpo gure sorkuntzek tokirik ez dutela pentsatzea indarkeria da. Gure lana data mugatu horietara murriztea, emakumeak garelako, indarkeria da”. Onintza Enbeitak, berriz, Ines Osinagak sareetan botatako amuari heldu zion Berriako Hotelak iritzi-zutabean: “Asko dakien lagun batek esan dit martxoan eta azaroan tarifa bikoiztu egin beharko genukeela emakume sortzaileek: hotelek udaran bezala”.
Mila esker, bihotzez, martxoko antolatzaile feministei. Behar zaituztegu. Kontua da martxotik kanpora ere beharrezko zaizkigula bozgorailuak, plazak eta ogia
Ezin zuen bestela izan, eta Beatriz Egizabalekin egon nintzen azken aldia ere martxoan egokitu zen. Magma mia bakarrizketa saioarekin ari da herriz herri, eta pozez baina arduraz kontatu zidan urtarrileko eta otsaileko basamortuaren ondoren martxoko egun guztiak –bai, guzti-guztiak, astelehen eta astearteak barne– okupatuta zituela. Galdera bat jaurti zidan gero, irribarrez: “Zuk uste gizon sortzaileek martxoan ere lan egiten dutela?”. Nik ezer esaterako erantzun zion berak bere buruari: “Nik errezeloa daukat baietz. Berdin-berdin, normal-normal”.
Honezkero badakigu jakin udaberrian berez egiten duela kultur eskaintzak gora, normal-normal. Guretzako sosak, baina, ez datoz Kulturaren zakutik edo, nahi bada, Euskararenetik –beti ere argi utzita zaku horiek ere zuloz josiak izan ohi direla–. Berdintasun Sailetatik deitzen digute guri, Emakumeen Etxeetatik eta Jabekuntza Eskoletatik. Badirudi gureak ez duela bere horretan balio; beti behar duela aitzakia edo arrazoi konkreturen bat.
Mila esker, bihotzez, martxoko antolatzaile feministei. Behar zaituztegu. Kontua da martxotik kanpora ere beharrezko zaizkigula bozgorailuak, plazak eta ogia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]