Hitz esana ikusi ostean, kronika horrela idaztea pentsatu dut. Pentsatu dut, Zergatik [pausa] errezitatu [pausa] behar [pausa] dira [pausa] poemak [pausa] horrela? Nik ere esan diet lagunei banoa poesia-errezitaldi batera. Eta haiek ere esan didate uf, ez dut ulertzen poesia. Txakrak eta begiak eta ez direnak zabaldu dizkidate eta asko pentsatu dut futbolariek estadioak betetzeko duten gaitasunaz. Pentsatu dut, edo hobe esanda, pentsarazi didate nik eta nire metro laurogeiak molestatzen dugula metro hirurogeikoa kontzertuetan, baina ni ere jartzen naizela beti altuenaren alboan. Pajak egiten dituzten musikariak imajinatu ditut, eta etxez aldatzen ari denaren azalean jarri naiz. Ikeako armairu bat, Ikeako ohe bat, Ikeako lanpara bat, Ikeako estorea eta Ikeako beste txorakeria pila bat ditudan honek touché pentsatu du. Eta haserre irakurtzea ere normala dela 10, 9, 8, 7, 6 urteko haurrari egindako abusua 5, 4, 3, txin-txin 2, 1… irakurri duenean. Nik ere bilatu dut looperraren izena Interneten zeren ze ostia da looper bat eta ikusi dut ahotsarekin jolasteko erabili dutena dela. Odoleztatuta dagoen Agate Deunari buruz ari zirenean pentsatu dut zein ausarta izan behar den hau egiteko, poesia egiteagatik bakarrik ez, poesia horrela egiteagatik. Ni ere ez naiz tarot zalea, fededuna, sineskerietan ibiltzekoa, eta sinetsi nahi nuke baina ez dakit zertan. Eta katurik ere ez dut, baina pentsatu dut agian beharko nukeela bat, hutsune horiek betetzeko eta kontrolatzeko norbait izan dezadan. Sabrina Spellmanekin oroitzapenak desblokeatu dizkidate eta nor da nire Sabrina pentsatu dut, nor ezagutu nahi nuke? Nor izango zen erabateko dezepzio bat nire erreferenteen artean? Pasaiako badiatik ikusten diren auto guztiak ez dira kabitzen begirada batean, ezta 2.000 karaktere hauetan ere pentsatu dudan guztia. Eta berriz touché, parent(h)esiak erabili zalea izan naizelako ni ere, baina tira, denok egin dugu. Etorkizuneko haurrarengan pentsatu dut, ikusi beharko baitu munduan badela jende zitala, bolleroa, zerria, kanibala, perfektua eta beste ehunka motatakoa. Pum egin dit zerbaitek barruan, ez baitago gauzak egiteko modu bakarra. Mesedez, segi #PoetryToThePeople egiten eta josten. Horrelako gehiago behar dira.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]