Duela gutxi Confebaskek esan du 400.000 langile beharko direla –edo dituela– datozen 30 urteetan gaurko oparotasunari eutsi ahal izateko. Eta immigrazioan jarri du fokua oraingoan. Esku lanaren premia asetzeko bada eta “atzerritartasun legeak” hirugarren mailako langile egiten dituela ziurtatuz, posiblea ez ezik, beharrezkoa izango omen da mugak irekitzea.
Adierazgarria da datorren urtean ekonomiarekin zer gertatuko den jakiterik ez dagoela esaten digun berberak, 30 urte barru zenbat enplegu egongo den zalantzarik gabe iragartzeko gai izatea
Adierazgarria da datorren urtean ekonomiarekin zer gertatuko den jakiterik ez dagoela esaten digun berberak, 30 urte barru zenbat enplegu egongo den zalantzarik gabe iragartzeko gai izatea. Digitalizazioa, deskarbonizazio prozesua, energia krisiak dakartzan gatazkak eta nazioarteko komertzioan zuzenean eragiten duten mundu mailako tentsioak, lanaldiaren iraupena eta antolaketa, aldaketak demografikoak sortuko dituen errealitate berriak… Horiek eta gehiago dira gaur bizi-bizi dauden prozesuak. Zer, zenbat eta nola ekoizten den Euskal Herrian birplanteatzea, zaintzak ziurtatzeko sistema oso bat antolatzea, produktibitate mailak ahalbidetzen duen lanaldiaren murrizketa sakona, bizi kalitatea hobetzeko funtsezkoa den lanaldiaren berrantolaketa… Horiek, besteak beste, martxan diren eta lan merkatuan eragingo duten borrokak.
Confebaskek argi du jubilatzeko adinera iritsiko garela asko eta asko. Izan dadila pentsio duin batekin! Eta aditzera ematen du bere aurreikuspenak 30 urte barru balio izango duela ez garelako gai izango sistema hau aldatzeko. Hori ikusteko dago, garrantzitsuena ekuaziotik kanpo utzi baitu: ez dugula etorkizunik gaurko oparotasunari eutsiz gero.
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean... [+]
Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura igortzen dabiltzan laborariak. Artzainen artean ere, uda bortuko etxolan pasako duenik... [+]
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen 2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zena, hainbat paramilitarri ordainketak egiteagatik. 2020an 67 eguneko etxeko atxiloaldia bete zuen auzi berarengatik, eta orain Bogotako Auzitegi Nagusiak ebatziko du Kolonbiako lehen... [+]
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]