Kaos tabernan egon gara kontzertu aurretik zerbait hartzen. Han, urduri ikusi dut Igotz, eta lasai, berriz, Markos. Txupitoak hartu dituzte azken horren omenez, karteletan beti ezabatzen dutela salatzen du.
Gerturatu gara Cavasera, eta jurruren bat edo beste badago, Garazi taberna itxita ez dagoen arren. Hofek kontzertua du etxean, lagunartean.
Hofe eta 4:40
NOIZ: Maiatzak 27
NON: Cavas (Iruñea)
Jatariren pintxadak bete du taberna (edo aretotxoa, ez dut oso argi zer den), eta hasi behar zuenetik ordubete pasatxora hartu du mikroa 4:40k pare bat kantu botatzeko. Aurkezpena egin dio aurkezpenik behar ez duen lehendakari gazteari.
Fuerte hasi da kontzertua, argi gorriek, flash kolpeek eta baseek bat egiten dute eta barruraino sartzen dira. Nik ez dakizkit kantak osorik baina jendeak hasi eta buka jarraitzen dio, eta dantza eta oihu artean joan da oro har kontzertua. Erdialdera Dani laguna zena oroitu dute, eta justizia sistema gogor kritikatu.
Handia kanta Iruñean bakarrik joko duela jakinarazi du, tristeegia dela. Horregatik, gero dantza eta jarana bakarrik agindu ditu. Eta kendu dituzte kamisetak, bai kontzertua ematen ari direnek bai publikoan dabiltzanetako batzuek. Ez dakit, beti txirriatu izan dit horrek, eroso sentituko dira horrela, beroari aurre egiteko, baina ez da kasualitatea nork kentzen duen.
Eta etorri da Kiliki. Hiruzpalau pula-pula-pula egin dituzte, amorrua ematen duten horietakoak. Zarata nahi du Hofek bere primikoarentzat. Txistuak, txaloak eta oihuak egin ditugu beraz.
Hasi dira azkenean ongi ezagutzen ditudan bi kantuetako bat kantatzen: 2 esku 2 laban. Besteak, Kurosawa, barran nengoenean harrapatu nau. Lehendakariaren abestiarekin amaitu du, eta ez du bisetarako aukerarik eman. Jatarik ekin dio berriz diskoak biratzeari. Jo, motz egin zaigu.
Ikusia neukan bere kontzertu bat lehenago ere, baina etxean askoz hobea iruditu zait. Bide batez, zenbat erreferentzia sartzen dira kontzertu batean? Eta zenbat "Qué pasa, peña"?
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.