Lehenengo aldia Barrikan izan zen, hondartzatik bueltan bere lagunek esaten zutena ulertu ezin izan zuenean. Euren ahoetatik ateratzen ziren hitzek ez zuten zentzurik Nagorerentzat. Errealitatetik kanpo egongo balitz bezala zen. Bere lagunen ezpainak mugitzen ziren eta soinuak ahoskatzen zituzten, baina ulertezinak egiten zitzaizkion. Horrela ematen dio hasiera Nagore Gartzia Fernandez-ek (Sopela, 1984) bere Colapso (Las Hedonistas, 2021) liburuari.
'Colapso' liburuaren aurkezpena
NOIZ: Martxoak 1
NON: Louise Michel
liburu-denda (Bilbo)
“Zure oinak zeruan eta burua lurrean” abesten zuen Pixies taldeak Where is my mind? abestian. Antzera sentitzen zen Nagore, bere munduak, tarte txikietan bazen ere, zentzurik izango ez balu bezala. Nahasmendu egoera horrek larritu zuen, are gehiago gertaera hori errepikakorra bihurtu zenean. Orduan hasi zuen amaigabea zirudien bidaia. Kontsulta batetik bestera ibili zen frogak eta mediku desberdinen aurpegiak pilatuz, diagnosi zuzena noiz lortu zain.
Nagore bere historia kontatzera animatu da, lehenengo idatziz eta gero jende aurreko aurkezpenak eginez Mari Luz Esteban antropologoaren konpainian. William S. Burroughs idazle estatubatuarrak hizkuntza birus estralurtar bat dela eta sortzen duen gaixotasunaz libratu ahal izateko erremedio bakarra idaztea dela adierazi zuen, soilik hitza gorputzetik atera eta gorpuztuz osatuko ginela. Badirudi Nagorek Burroughs-en gomendioa jarraitu duela. Bere izaera ikertzaile eta etnografikoa txikitatik datorkion idazketarako grinarekin uztartu ditu bere gaixotasunari buruz ez ezik, honek ekarri dion bidaia gogorrari buruz ere idazteko.
Sintomak argiak ziren: hitzak ulertzeko gaitasuna galtzen zuen denbora tarte txikietan, noizbehinka, baina gero eta sarriago. Osasun sistema goitik behera bisitatu behar izan zuen diagnosi zehatz bat lortu arte: bere gaitza epilepsia mota baten ondorioa zen. Baina Nagoreren kontakizunean, kontakizun guztietan bezala, garrantzitsuena ez da helburua –kasu honetan diagnosia– bidea baizik. Biopolitikak gugan duen eragina ikuspuntu pertsonal batetik deskribatu eta aztertu du idazleak. Medikuntzaren eta sendagaien indarkeria eta diziplinamendua ditu jomugan, besteak beste. Bere kolapso pertsonala ez da liburuaren izenburuaren atzean dagoen bakarra, sopeloztarrak osasun sistemaren kolapsoaz eta beste hainbatez hitz egin baitu: kapitalismo berantiarraren kolapsoaz eta gure osasunarengan duen eraginaz; hirien kolapsoaz, hauek ezin bizikoak bihurtu baitira, biztanleak kanporatzeraino. Lagunak ere presente ditu Nagorek bere kontakizunean, beldurra eta ezjakintasunaren aurrean babestu eta lagundu dutenez mintzo da sarri. Babes sare eta komunitate indartsu batez inguratzeak inoiz baino garrantzi handiagoa baitu kolapso garaietan.
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]
Biogipuzkoa ikerketa zentroak kimioterapia formula berri bat aurkitu du. Jesus Bañalesek, Biogipuzkoa ikerketa zentroko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradun eta ikertzaileak, xehetasun gehiago eman ditu.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Eskolak gero eta arazo psiko-sozial eta emozional gehiago antzematen dituen garaiotan, zein dira ikasleek azaleratzen dituzten korapilo nagusiak? Nola kudeatzen dute hezitzaileek hori guztia eta noraino iristen da eskola? “Hainbat kasuk gainezka egiten digu, baina ezin... [+]
Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen... [+]
2023an Osakidetzan basektomia ebakuntza egiteko izapideak hasi zituen Ibon Urizar Oleagak. Ebakuntza “azkar” egingo ziotela agindu bazioten ere, bi urtera jaso zuen deia. Zerbitzua “bertan behera” geratu dela eta oraindik basektomia egin nahi izatekotan,... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]
Frantzian, ofizialki bermatua da haurdunaldiaren borondatez eteteko eskubidea (HBE) —baita 2024aren hastapeneko konstituzio inskripziotik ere—, baina gertakarietan sarbideak ahula eta desberdina izaten jarraitzen du, lurraldeen arabera, Desberdintasun horien... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.