Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte. Antza, beste 13.000 lokal ere hutsik daude, hiriko 80.000 merkataritza-lokalen %17.
Iragan azaroaren 30ean hil ziren familiako lau kideak, goizaldean, haiek jakin gabe ere azken bizitokia izango zutena suteak irentsi zuenean. Ikerketak zabalik jarraitzen du, baina hipotesi nagusiaren arabera, kandela batek eragin zuen sua. Agintariek bazekiten aldez aurretik eraikinaren egoeraz, eta halakoetan bizi diren pertsonentzat arriskutsuak diren okupazioen zerrendak biltzen dituen Esquadra Mossoen txostenean agertzen zen.
"Milaka pertsona inolako babes barik uzten dituen Atzerritarren Lege arrazista eta baztertzaileari esker,
ez zuten ez bizileku,
ez lan baimenik"
Zerrenda hori duela urtebete hasi zen osatzen, Badalonako eraikin bat suntsitu eta beste hiru pertsona hil zirenean. Horrez gain, bizi-baldintza ezin eskasagoak biltzen zituen leku hartan bizi ziren beste hamarnaka migratzaile ere etxerik gabe geratu ziren. Antzerako egoerak arazo kroniko bihurtu dira Bartzelonako Metropoli-eremuan eta, Kataluniako hiriburuko udalak aitortu duenez, 384 lagun –53 adingabeak– bizi diren 86 kokaleku lokalizatuak ditu; beste 105 lokaletan 481 pertsona bizi dira, haietatik 156 adinez txikiak.
Kasurik onenean, horietako hainbat familiak udalaren gizarte zerbitzuetako laguntzak jasotzen ditu: janaria, seme-alabak eskolatzeko aukera eta osasun egoeraren jarraipena. Alabaina, bada zerbait haietako gehiengo handiaren egoera errotik baldintzatzen duena: ez dute Atzerritarraren Nortasun Zenbakirik. Praktikan, horrek esan nahi du ofizialki ez direla existitzen Espainiako Estatuarentzat, nahiz eta jatorrizko herrialdeetako agiri denak txukun-txukun izan.
Horixe zen zendutako familia honen egoera. Pakistaneko herritartasuna zuen aitak, eta amak Errumaniakoa. Milaka pertsona inolako babes barik uzten dituen Atzerritarren Lege arrazista eta baztertzaileari esker, ez zuten ez bizileku, ez lan baimenik. Legeztatu bako egoera horrekin, bikoteak ezin zuen izenik eman Bartzelonako etxebizitza eskaeren zerrendan; ezta herritartasun errenta edo bizitzeko gutxieneko errenta eskatzeko aukera ere. Horrexegatik, diru-sarrerak lortzeko txatarra biltzen zuten eta okupazioa zen sabaia izateko modua.
Sasi-etxebizitza hauetako askotan ez dago argi-indarrik, eta sua da ikusteko edo hotza datorrenean berotzeko bide bakarra. Badatoz Gabonak eta, gure kontsumo neurrigabea akuilatzeko kalean argiek dir-dir egiten duten honetan, ezin ditut burutik kendu argia emateko kandela bat besterik ez duten pertsona horiek. Tetuan plazako heriotzak ez dira istripua, argi-indar enpresen, bankuen eta higiezinen hilketa bat gehiago dira; txiroen aurkako gerran, urtez urte hala ematen diete amaiera iluntasunean utzi nahi gaituen sistema kapitalistarentzat inongo balorerik ez duten bizitzei.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]