Animalia batzuk dira. Hor buka daiteke kronika. Joseba Irazoki eta bere lagunak, JIEL bilakatu dira, eta sasoiko daude. Lagunak, jakina da, Ibai Gogortza gitarran, Jaime Nieto baxuan eta Felix Buff (bufffff) baterian dira. Aspaldi ikusi gabe laukotea, eta distortsioa zein garbi astintzen duten, dedio!
Haien lan berrian, sample eta midi batzuk prestatu dituzte zuzenekorako, egia esateko, asko eskaintzen ez dutenak. Nahikoa dute euren indar propioarekin. Soinu dotorea ateratzen dute den-denek, eta aski bete kantaren frekuentzia guztiak.
Joseba Irazoki eta lagunak
Noiz: abenduak 12
Non: Usurbilgo Sutegi aretoa
Lan berriko errepertorio osoa eman dute, Etorkizuneko nostalgia, Gizaki dependientea, Oro eta Egia eta gezurra (hemen bai, sample eta bestelakoek kolorea gehitu dute). Aurreko lana bezain leherkorra ez den arren, abiadura eta txinpartak mugitzen dituzte kanta guztiek. Eta jackiek dio “kanta lasaienak” ere, mugitzen zaitu barru-barruan.
Sicarioa afterrean dantzarako aproposa dela ziurtatu du Irazokik. Pelax taldearen Arerio etorri zait gogora, erdi broken beat horrekin. Eserita egotea zaila izan da Olimporentzat –Usurbilgo pertsonaia ezagun horietako bat– eta, inbidia apur batekin ikusi dugu bere eromen puntua, zutitu eta dantzan jarri denean “zinbuluka, zanbulu”.
Klimaxa bilatzeari ekin diote, eta etorri ere, etorri da Zigorra profetikoan: “Arauak onartu beharra da zigorra / ez isuna, ez kartzela / Burua makurtzea, arrazoia ematea / Men eta men egitea eta amen esatea. / Normaltasuna da zigorra”.
Gogortzak eta Irazokik partekatu dute solo luze eta disonante bat, eta amaierako zati instrumentalean denek eman dute dena. Irazokiri kableak eutsi dio, urrunera zihoan bestela, bere trantzean, “Joseba Irazoki Eta” akronimoa duen gitarra dotoreari konta ezinezko soinu eta zarata koloreak ateratzen.
Ibilbide luzeko taldeek badute erosotasunaren arrisku puntu bat. Taldekideak beste mila saltsatan dabiltzala eta, izan zitekeen sormen lasaiago baterako aitzakia. Inondik inora ere ez. Mugetaraino eramaten dituzte kantak, elektrizitateari sua ateratzen. Lisabö-koei entzuna diet, ez direla inoiz izango Euskal Herriko talde gogokoenen zerrendan. Baina kontuz, Zappak zioen moduan: “Zure musikari gogokoenaren musikari gogokoenak dira”. Normaltasunari ostikoka beti.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.