Inoiz ez nuen pentsatuko kubismo moduan ezaguna den mugimendu artistikoa, erlatibitatearen teoria eta literatura-korronte modernistaren artean lotura egitea; gutxiago, lotura hori zenbakitzen saiatzea. Donostiako Nazioarteko Fisika Zentroan lanean dabilen Schwartz ikertzailearen lana irakurtzeko parada izan dut berriki, eta planteamendu zinez interesgarria mahaigaineratu du: diziplinen arteko jakintza modu bateratuan aztertzearen garrantzia. Honetarako, aski ezagunak diren Picasso, Einstein eta Joyce hartzen ditu erreferentziatzat; hain justuki, momentu historiko bera partekatu zuten hirurek, eta aurretik zetozkien tradizioekin eten zuten mugimenduen parte izan ziren. Baliteke jakintza alor bakoitzetik garaian zeuden erronka amankomunei erantzun nahi izatea, nolabait, jokamolde kolektibo baten pean egon izan balira bezala.
Autoreak Wikipediako datu-basea oinarri hartuta sareen zientzia erabili du analisirako, hots, hiru autoreak erlazionatzen dituzten artikuluen mapa moduko bat sortu du, zeinak nodulu bitartez irudikatzen diren. Honela, autoreetako baten inguruan pilatutako noduluek, alor horretan sortutako jakintzaren dentsitatea adierazten dute, eta autoreen arteko espazio horretan kokatzen diren noduluen bitartez uztartzen dira hiru diziplinak amaraun itxurako mapa bat sortuz. Hiru mugimenduen esteka nabaria dela ikusten bada ere, alor artistiko eta literarioaren arteko lotura nagusitzen da irudian.
"Espezializazioak ekarpen handiak ekarri baditu ere, jakintza konpartimentalizatu egiten duela esatea ez da zentzugabekeria"
Ikerlana irakurtzearekin batera, ezinbestean, gure herriko historia hurbilean uztar genitzakeen mugimenduak etorri zitzaizkidan burura. Gurasoek hainbatetan azaldutako eta Frankoren diktadurapean sortutako hamaika ekimen, esaterako. Kontra-indar hauek askotarikoak izan ziren: euskal kultura sustatu nahi zutenak, literaturan oinarritutako beste hainbeste, eskultura eta pinturari loturikoak ere bai, langileen mugimenduak, musika, feminismotik egindako ekarpenak, gizarte ekonomiaren sustapena, eta, nola ez, hizkuntza biziberritzekoak ere ezin ahaztu. Hala ere, Schwartzen artikuluan sumatzen den gisan, aurrez aipaturiko mugimenduei zientzia esperimental deritzenetan dauden askotariko alorretako erreferentziak lortzea nekeza egin zitzaidan. Eta egon, badaude.
Oro har, gurean definituta ditugun diziplinek malgutasunerako tarte txikia uzten dute. Besteak beste, unibertsitatean ere irakaskuntza eta ikerkuntza modu zurrunean egin ohi dira, fakultateetako hormak muga izango bailiran. Espezializazioak ekarpen handiak ekarri baditu ere, jakintza konpartimentalizatu egiten duela esatea ez da zentzugabekeria. Hainbatetan pentsatu dut akademiaren sorrera hartan eratu ziren diziplinen logikan; geometria, musika, astronomia, matematikak edota filosofia bera elkarri lotutako ikasketa moduan planteatu ziren garaietan, alegia.
Jakintza une zehatz batean dauden arazo edo zailtasunei aurre egiteko egin beharreko galderei erantzunez sortuko da. Garaiak aldatuz doazen heinean, galdera berriak sortuko dira, eta nahitaez, aurretik zegoen jakintza sustraitu egingo da, edota eraldatu. Herri bezala aurrean ditugun erronka global eta lokalek askotariko ertzak dituzte, eta ezinbestekoa izango da guzti horiei diziplina anitzetatik erantzun bateratua ematen saiatzea, ez baitago bat bera ere soberan.
Jakitun naiz, gure herrian, gutariko asko, leku txiki askotatik, gauza txiki asko egiten ari garela. Eta batuz gero, Galeanok esan zuen moduan, gure mundu txikia eraldatzeko aukera izan dezakegu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]