Bilboko Podemoseko kide batek, euskal identitatearen aldarria “supremacismoarekin” lotu zuen, burgesiarekin, talde pribilegiatua garela, alegia. Eta pribilegiatu garen aldetik, mehatxutzat ikusten omen ditugu, emakumeen ahalduntzea, etorkinek dakarten hizkuntza aniztasuna edota askatasun sexuala. Jakina, munduko herritar horrek (ez txiroa, ez etorkina, ez emakumea eta binarioa) ez du arazorik bere identitatearekin. Ez du bizipen negatiborik egunerokoan berak ohi duen hizkuntzan aritzeko.Baina euskaldunon arazoak ez daude identitateari lotuta, jarduteari lotuta baizik. Hau da, arazoak euskaldun moduan jokatu nahi dugunean sortzen zaizkigu, bizipenei lotuta. Horretan berdintzen gara gu periferiako talde edo kolektiboekin.
"Arazoak euskaldun moduan jokatu nahi dugunean sortzen zaizkigu, bizipenei lotuta. Horretan berdintzen gara gu periferiako talde edo kolektiboekin"
Emakumeek, adibidez, edozein enpresatan lan egiteko aukera dute. Arazoa sortzen da gizonezkoen moduan jokatzeko eskubidea aldarrikatzen dutenean, gizonezkoek burutzen dituzten postu eta baldintzetan aritu nahi dutenean.
Pertsona ez binarioek ezkontzeko eskubidea eskuratu dute, baina oraindik ere askori gogorra egiten zaie familiaren edo lagunen aurrean diren modukoak agertzea. Eta leku askotan arriskutsua izan daiteke bikoteari muxu eman edo eskutik helduta ibiltzea. Bizipenak.
Pertsona transexualek onartuta dituzte izen aldaketa edota genitalen ebakuntza. Arazoa dute gizartean ezarritako arau hegemonikoez gaindi, diren moduan libre agertu eta horrela jokatu nahi dutenean. Ez dira gutxi pasatu behar dituzten egoerak, medikuarenean, eskolan, lantokian, aisialdian...
Euskaldunok eskubidea dugu administraziorekin euskaraz aritzeko, baina mozal legera ezartzerainokoak paira ditzakegu poliziari euskaraz artatzeko eskatuz gero. Edozein enpresatan edo administraziotan lan egiteko eskubidea dugu, eta gure erabiltzaile edo bezero batekin euskaraz aritu beharra dagoenean, hortxe gaude gu horretarako. Arazoak sortzen dira, ordea, nagusiekin edo departamentuko bilera batean euskaraz aritu nahi dugunean. Aukera dugu kultura kontsumitzeko, baina zinemen karteldegian pelikulen %1 baino ez dugu topatzen. Inguru askotan lagun-taldean, gaztelaniaz hitz egiteko arau hegemonikoaren aurrean “vas de guay” entzun behar izatea ere ez da erraza izan behar.
Izan ere, hegemonikoa dena ez da euskaraz bizitzea, gaztelaniaz baizik. Baina periferiko izate hori errebelde izateko pribilegio moduan baliatuko bagenu, sinergiak bilatuko bagenitu... Etorkinen hizkuntzak balioan jarriko bagenitu...Garai bateko indarra berreskuratzeko urratsak emango genituzke euskalgintzan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]