6.000 lagunetik gora elkartu dira Lurraman "lur elikatzailea" defendatzeko

  • Urriaren 24an 6.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Arbonan, "lur elikatzailea defendatzeko". Izan ere, urtero elikagaietarako 650 hektarea lur desagertzen direla nabarmendu dute antolatzaileek. 120 egunez lurrak ez saltzeko egindako borrokari Lurrama festara etorritako herritarren babesarekin eman diote amaiera.


2021eko urriaren 26an - 06:08
Azken eguneraketa: 08:22
Argazkia: Lurrama.

Lurramako antolakuntza taldeak plazaratu duen balorazioan azaldu duenez, "goizeko 10etatik goiti jende anitz hurbildu da Berroeta bidera. Leku horretan 120 egunez laborantza munduak lurraren inguruan dituen kezkak adiezi dira, elikatzeko baliatu behar genukeen lurra etengabean laborantzatik eskapatzen dira".

Iñaki Berhocoirigoin lehendakariak oroitarazi duenez, urtero elikagaietarako 650 hektarea lur desagertzen dira (SAFERen xifreen arabera) jendea elikatzeko sekulan baliatzen ahalko direnak. Horietan 250 hektarea artifizializatuak dira, besteak edo sasitzen edo aisialdirako baliatuak.

Lurramak eta EHLGko arduradunek, lurraren problematikan "aterabide iraunkor bat plantan ezartzeko presa" oroitarazi diete hautetsieri. "Lurra behin saldua, betiko galdua" erran zaharrak oihartzun handia izan zuen egunean zehar.

Egitarau oparoa gozatu dute bertaratutako familiek: baratzea, kabala eta jokoak izan dira goizean eta arratsalde guzian kontzertuak, festibal giroan. Antolakuntzak partaide guztiak eskertu ditu komunikabideetara igorritako oharrean, "izan pribatuak publikoak bezala, eta partikulazki, hain fite mobilizatu diren 500 laguntzaileak".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurrama
2023-11-10 | Euskal Irratiak
Ostiralean ireki ditu ateak Lurramak, Iparraldeko laborantza iraunkorraren saloiak

Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.


2023-07-11 | Enbata
Emazte laborariak argitan

Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin.


2023-07-06 | Euskal Irratiak
Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman

"Emazte Laborariak Argitan"  izanen da aurtengo Lurramaren leloa. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien rolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan.


2022-11-11 | Euskal Irratiak
"Mendiaren erabilpena lehen baino gehiago kudeatu behar da"

Lurrama, laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. "Mendiguneak bizirik!" hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira.


Aurtengo Lurramak mendiaz gogoetatzeko aukera eskainiko du azaroaren 10, 11 eta 12an

Miarritzeko Irati aretoan iraganen da laborantza herrikoiaren besta. Besta eta hausnarketa uztartuko dituzte hiru egunez, laborantza industrialaren parean garaturiko eredu herrikoia ezagutarazteko xedez.


Eguneraketa berriak daude