Maita-belarrak harrapatuko zaitu

  • Laharraren ezkontzarena azaldu nuen hemen aspaldi. Aiako Etxeta baserriko Inaxio zenak kontatzen zuen bere grazia eta piper bereziarekin. Laharra (Rubus fruticosus) bakarrik sentitzen omen zen eta inguruko landareei ezkontzeko baimena eskatu zien. Haiek ukatu. Lahar andereak bazekien ukoaren arrazoia: zurtoin batean zutitzen ziren beste landareek laharra, sasia izaki, leinu apalagokoa, azpikoa, mendekoa bezala zuten. Eta laharrak mendekua bere egin zuen betiko; honela erantzun zien: nire aldamenean igarotzen den guztiari heldu egingo diot. Eta arantza oker zorrotzez jantzi zen. Arantzekin aldamenean harrapatzen duen edozein landareren gainera igoko da, azpian hartuko du. Eta guk? Argi laharra madarikatu; arantzarekin heltzen dizunean beretzako nahi zaitu, ezkontidetzat hartu zaitu, maite zaitu.


2021eko uztailaren 01ean - 06:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maite gaituen landare ugari dago. Benetan maite gaituzte, hau da, gure maitasunaren zentzurik zorrotzenean: behar gaituztenean maite gaituzte eta gero hor konpon Marianton! Bere haziak zabaldu ditzagun, kakotxoen bidez fruituak eransten dizkigute. Maita-belar, maite-belar eta baten batek baita maitasun-belar ere esaten diete landare bati baino gehiagori. Horrek gure izendegiari eta izandegiari nahasmen handia erantsi dio, lapatu edo tinkatu dio. Nahasmenari eutsiko diot...

Animalion ilean edo arropan lapatzen da, adibidez lapa-belarra (Arctium lappa). Fruitua kako txikiz janzten du guk batetik bestera heda dezagun. Maita-belarra esaten zaio. Bere eraginkortasunaz jabetzeko, pentsa: belkroaren sorreran dago kakotza hori. Izen zientifikoko lappa horren jatorria grekoko lambanô da, kakotu edo lapatu esan nahi du. Horren izenak eta lapaitzenak (Rumex spp.) maiz nahasten dira: lapaitza eta lapa-belar berak, lapatina, uztai-belar, uztaua... Baina horri inork ez dio maita-belarra esaten.

Maita-belar ezagunena baratzeetan izaten dugu, ziabelar latza (Galium aparine). Maita-belar bezalaxe “lapaitza” ere esaten zaiola jaso zuen Pedro Antonio Añibarro areatzarrak 1800 urte inguruan osatutako Voces Bascongadas liburuan. Nire ustez, nahaste beraren ondorio da izen hori. Maita-belarra bai, bada; fruituetan soilik ez, baizik eta landare osoan dituen kakoekin helduko dizu; baratzezainek ezaguna izango dute. Belar xumea da, baina maitagarria. Gazteleraz “amor de hortelano” esaten diote; frantsesez "gaillet accrochant" eta "herbe collante". Izen zientifikoko aparine grekoko ?πα?ρω hitzetik dator eta “harrapatzen duena” dio.

Maurice Harriet haltsuarrak XIX. mendearen amaiera aldeko Euskara-frantsesa hiztegia eskuizkribuan maita-belar izenarekin jaso zuen Reseda odorata ezaguna, usain ederreko lore zuriak ematen dituen sendabelarra eta lurrinetarako gai dena, horika-belarraren Reseda luteola eta herezearen Reseda lutea generokoa. Beste bat saltsarako...

Nork maite gaituen eta nork ez jakitea komeni al zaigu? Belarren artean bada ere. Saltsa argitzeko maita-edaria edan dezagun, belar sendagarriekin egindakoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-14 | Jakoba Errekondo
Akainen eta eulien erasoak

Ekainak akainak ekarri ditu: uda iritsi da. Udaberriko egun beroetan hasten dira akainak ehizean, udako ehizaldi nagusirako hankak prestatzen. Garo arruntaren (Pteridium aquilinum) garomenetan izaten da batez ere, bide ertzera zintzilik diren orri muturretan kulunka, gustuko... [+]


Xilokopa: meatzari hegalaria

Tarteka bada ere, inoiz ikusiko zenuten hego beltzeko “erle erraldoi” eta potolo bat zuen inguruan hegan. Hala bada, ziur izan intsektuen artean ikusgarrienetako bat ikusi duzuela. Eta ziur izan, baita ere, ez duzuela inongo arriskurik, itxura itzeleko erlastar honek... [+]


“Zazpi sendabelar ukendua”-ri zor dioguna

Ukenduak egiten dituen orok solstizio bueltako data hauetan zeruari begiratu dio: bateko beroa eta besteko ekaitzak, sendabelarrak noiz bildu erabakitzen komeriak izan dira. Ikusten denez, San Joan eguna ez da edozein egun, indar eta sinbolismo bereziko eguna dugu. Edozein... [+]


2025-07-07 | Jakoba Errekondo
Joan deneko usain bete ekain

Eguna mozten hasten den hilabetea, ekaina. Festa aparretan gabiltza baina xorro-xorro, hau esku artean duzunerako dagoeneko hamalau minutu moztu da egun argia. Gu gure eroan, batzuek bere txoroan, ez gara jabetzen baina landareak bai ederki asko! Eguna mozten hasi da eta ez dio... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-07-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegoaldeko suge leuna: ehiztari bat ilunpean

Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]


Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


Eguneraketa berriak daude