Zein Photocall aukeratu behar duzu?”. Ohikoa duen irribarre bihurriarekin bota zidan lagunak. Egun hartan hiru erakusketa ikustera joateko aukera zegoen Bilbo Zaharrean eta Alde Zaharrean. Hiru aukera 700 metrotan. Ohikoa zuen irribarre bihurriarekin bota zidan lagunak, askotan arte erakusketak 24 orduko Instagrameko istorio efimeroak sortzeko aitzakia baitira hiri honetan, checkpoint bat balira bezala, bisitatu beharreko mugarri bat bezala. Han egon izanaren marka uzteko beharra dute batzuek. Hiruetara joango nintzela erantzun nion lagunari. Erakusketak ikusteko benetako gogoa nuen arren “kronika idatzi behar dut-eta” bota nion irribarrez. Eta horrekin guztiarekin, nire lagunarekin eta maskara azpiko irribarre zinikoarekin Bilbo Art & Fashion Evening moduan izenda litekeen ibilbideari ekin genion.
Lehen geldiunea Goienkaleko Bully arropa dendan izan zen. Orain dela gutxi ireki du bigarren eskuko arropa denda honek eta marka gorenetako produktuak eskaintzeaz gain erakusketak egiten hasi dira. Mikel Erkiagaren Untitled ala ez erakusketa osatzen duten olio margolanen paisaia koloretsuak izan dira Bullyren hormak konkistatu dituzten lehen artelanak.
Jendez gainezka zegoen Bully-tik urrundu, ibaia gurutzatu eta Okela sormen lantegira joan ginen jarraian. San Frantzisko kaleko gune artistikoak bere 25. Artisten Meeting Point-a zuen erakusgai, GAILUA izenburupean Pepo Salazarren eta Nadia Bakarteren obrekin osatua. Azken honek aerosolez egindako irudi ilun eta durduzagarriak ikusteko birritan barneratu ginen Okelako labirintoan, gunean gu geu bakarrik egotearen pizgarriak lagunduta. Bakarteren irudien iluntasunak horma aseptiko zuriekin sortzen zuten kontrasteak eta irudiei zerien magnetikotasunak fenomeno parapsikologiko baten antza ematen zieten.
Azken checkpoint-a Cortes kaleko SC Gallery izan zen. Amaya Suberviola, Ekta, Nuria Mora, Isaac Cordal, Pablo Merchante eta Sebas Velasco-ren talde erakusketa zegoen bertan. Hainbeste artisten lana gela berdinean batzeak nahiko emaitza irregularra sortu zuen. Erreklamorik handiena Sebas Velascoren margolan errealista izan zen. Bere irudi hiritarrek gaur egungo alienazio eta bakardadea zein sistemaren kolapso egoera ondo baino hobeto islatzen dute. Oihal txikian egindako obra bakarrak margotu dituen horma-irudiekin alderatuta ikusgarritasuna galtzen duen arren, emaitza guztiz dotorea da.
Irribarre zinikoa agortuta, photocall giroaz aspertuta eta artelan batzuekin beste batzuekin baino gehiago gozatu ondoren, influentzia eremutik urruntzea erabaki genuen beste giro baten bila.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]