Mundu orain hiletan bizi izan ziren arbaso orain hilen umeak gara. Orobat ondorengo umeen biharko arbaso hil oraindik biziak. Jakina, kiribila ez ezik, mundua bezain biribila ere bada gizaldien ibilia. Jaio, egin, egon, hil. Bizien berezko hantustetxoak besterik pentsarazi arren, ez gara bereziak. Itxaro Bordak biribil esplikatua du bere Abaro-ko Being Telluric poeman (artikulu honetarako atrebentzia handiz prosara ekarrita): “Neanderthalen umeak gara, ez gara sobera aldatu. (…) Mundua aldatzeko sortuak ginela uste genuen, debaldetan naski”. Munduek, aroek eta haien mintzoek beti dute zerbait berdin: hil eta hil ari direla aspergabe. Eta, usuenik, mutu: ehorzketatik puska batera antzeman ohi zaio argiro amaiaren lur- eta huts-urrinari.
Bakanki, ordea, azkenak bere burua nabarmentzen du. Urtero azaltzen da hedabideren bateko orri-bazterren batean goiburua: auskalo nongo auskalo zer hizkuntzaren azken hiztuna hil dela. Eta, gero, artikuluak kontatuko du, noiz tremulu noiz morboso, zazpi urte lehenago hil zela azken-bigarren hiztuna, eta beraz zazpi urte igaro dituela azken-azkenak bere guraso-hizkuntza bakarrizketarako eta ikertzaileen akuri-saioetarako baino ezin ahoratuta.
"Munduek, aroek eta haien mintzoek beti dute zerbait berdin: hil eta hil ari direla aspergabe. Eta, usuenik, mutu"
Pentsa zer izan behar duen: hizkuntza oso bat, bere historia, bere adierazi eta bere hiztun iragan guztien oihartzun eta guzti, hizkuntza oro den itsaso zabal hori, norbere eta soilik norbere barruan osorik gotortua, barrunbe guztiak sagailoz blaitzen. Itsaso bat mukuru erraietan. Azken hiztunaren heriotza uhate bat da, alimaleko uhate ireki bat: braust isuriko da ur mendetsua noragabe, eta hantxe ezereztuko betiko. Hortik aurrerakoa, nostalgia, arkeologia eta, asko jota, autopsia. Bordaren hitzak berriro: “Eraiki dugun etxetik ez da deus geldituko, gure mintzoak ulertzen ez dituztenak baizik ez direlako gutaz oroituko”. Itsasoan arbolak aldatzen ibiltzearen pareko memoria, ia-ia.
Zenbait hizkuntzak eta haien hiztunek, aldiz, patu hurbil ez hain dramatikoa omen dute: itsaso batzuk salbu-edo dira oraingoz. Baina tantak, ttanttak eta tantonak, horiek hizkuntza guztiek galtzen dituzte: hitzak, esapideak, joskerak, bustidurak. Ez da noski itogin larria, bizilegea da, hizkuntzen lerradura naturala, are hizkuntzen osasunaren erakusgarria. Baina mundu hil-hurrenen hizkera hil-hurrenen hiztunen egonezinak umela behar du gero.
Sartu da andre edadetua kontsultara. Eseri da, poltsa magalean estu-estu, medikuarenera joaten den aldiro bezala kirioak dantzan. Sendagile gazteak esan dio test bat egin nahi diola bistako arazotxoa nola doan jakiteko: galdera batzuei erantzun, irudi batzuei behatu… “Erraza da, lasai”. Irudiak hurrenez hurren: baloi bat, errepide-seinale bat… behi bat. “Eta hemen? Zer ikusten duzu hemen?”. “Behi gorri bat”, andreak erantzun. Eta medikuari aho-ertza okertu zaio nahi gabe, ia-ia antzemanezin. Baina andreak, antzeman. Kontsultaratu baino are larrituago etxeratuko da egun horretan, bere begi oraindik sanoei egotziz hizkuntza-ttantta galdu-hurren baten inkomunikazioak sortutako arazoa. Jaio zen munduan bizikide zuen mintzoa baino gehiago irauten ari delako sentipen bitxi aztoragarria bor-bor, oharkabean.
Ez alferrik, “Ez dun nostalgia, garai hura ez zunan hobea” esaten dio andre espontaneo batek Maitane protagonistari Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena liburuko ipuinetako batean. “Zer da orduan”, Maitanek galde. “Nik zer zakinat ba, azkena geratzeko beldurra igual”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]