Euskadin bada lege bat (2016koa, uste dut) EAEko udal guztiei Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko betebeharra ezartzen diena, proiektu berri bati ekitean. Lege hori garatzen duen dekretu batek, bere aldetik, zera esaten du hitzez hitz: “Udalerriek ondoren zerrendatzen diren plan eta proiektuen hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko dute, bai eta horien funtsezko aldaketenak ere, baldin eta euskararen erabileran eragina izango badute”. Ebaluatu beharreko plan eta proiektu horien artean, proiektu turistikoak daude, noski, besteak beste.
"EAJk babestu nahi ditu herri txikietako hizkuntza usadioak (EAEn), baina Geroa Baik ez du (Nafarroan) halako irizpiderik erabiltzeko beharrik ikusten. Zer dela-eta?"
Nafarroan ez dago halako legerik; hortaz, Lekarozko biztanleria bikoiztuko duen Aroztegia proiektuak zer eragin linguistikoa edukiko duen Lekarozen –eta are Baztan osoan–, ez da ebaluatuko. Ezta beharrik ere, denok dakigu-eta eragina birrintzailea izango dela (euskararentzat, jakina).
Ez da erraz ulertzen. EAJk babestu nahi ditu herri txikietako hizkuntza usadioak (EAEn), baina Geroa Baik ez du (Nafarroan) halako irizpiderik erabiltzeko beharrik ikusten. Zer dela-eta? EAJ sozioberdeagoa da bere burua halakotzat duen Geroa Bai baino? EAJrentzat Nafarroa eta Iparralde nolabaiteko “atzeko patioa” baino ez dira, non euskal metropoliko eliteek atseden har dezaten edozer egitea libre baita? Bitartean, Etchebest Etxalde elkartekoak, prentsan, maiatzaren 3an: “Guk ezagutzen ez dugun mundu dirudun bat heldu da Ipar Euskal Herrira. Diru anitz dute eta, aldiz, bertakoek ez dute mozkin gehiago eta ezin dute hemen gelditu”. Hori bera da garapen eredu posible bakarra Baztanen?
Alferrik dira politikariei maribistarako hainbeste gustatzen zaizkien termino dotore horiek (“lurraldearen antolamendua”, “garapen jasangarria”, “eskualdeen arteko oreka”, “udal autonomia”…). Behin berriro ongi agerian geratu da Nafarroa elite ekonomiko batek Iruñetik zuzentzen duen kortijo bat dela. “Aldaketa” bakarra, orain beste batzuek lortu dutela sudurra sartzea lehen UPN eta PSNrena baino ez zen barrutian.
Norbaitek autobusak antolatu beharko lituzke, balizko etxe berrien balizko erosleak etor daitezen ikustera bertatik bertara etxeko sala eskobatuko dizkien lamiak eta kafesnea zerbitzatuko dien basajaunak, ea Dolores Redondok pintatu irudiarekin bat datozen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]