Artikulu honek udalgintza eraldatzailearen adibide positibo bat azaltzen du: Garesen energia berriztagarrietan egiten ari diren lanketa. Udalgintza eraldatzailea zer den jakiteko, Larrun aldizkariaren azken zenbakia irakur dezakegu.
Garesen tokiko garapenerako udal taldea sortu zuten 2014an. Hurrengo urtean bertako aditu gazte batzuk kontratatu zituzten ikerketa sozioekonomikoa egiteko. Oihan Mendo alkateak azaldu duenez, “guretzat garrantzitsua da ikerketa egingo dutenak bertakoak izatea, jasotako ezaguera hori zonaldetik joan ez dadin”. Ikerketa horretan ikusi zuten zeintzuk ziren herriko ahuleziak eta indarguneak: “Ikusi genuen energia berriztagarrien potentzial handia genuela gure herrian eta ildo hori lantzeari ekin genion udaletxean, 2015ean”.
Plangintza energetikoa egin zuten lehenik, eta udal kontratuak energiak berriztagarriak bermatzen zituzten enpresa etikoekin sinatu zituzten: “Udal kontsumoa ahalik txikiena nola egin aztertu genuen, eta hasi ginen eguzki plaka gutxi batzuk jartzen, adibidez haurreskolan”. Enpresa batekin lotu zuten konpromisoa, herritarrek oinez, korrika edo txirrindan egiten zuten kilometro bakoitzeko diru pixka bat jasotzeko: “Horri esker lortu genuen eguzki plakak haurreskolan jartzea. Guretzat oso garrantzitsua da jendea konprometitzea eta energiaren gaiarekiko duen distantzia murriztea. Herritarren eta udalaren arteko proiektua izan dadila”.
2018an frontoiaren estalkian eguzki plakak jartzeko proiektua egin zuten eta 2019an jarri zituzten martxan 40 kilowatioko eguzki plakak: “Euskal Herrian lehen aldia da autokontsumo banatua legez onartu dutena, hau da, ekoizpen eta kontsumo puntu bat izateaz gain, energia hori eramaten dugu sei udal azpiegituretara, eta horrela elektrizitate horrekin hornitzen ditugu udaletxea, ludoteka, kultur etxea, frontoia, pabilioia eta kaleko argia.
Herritarren kontzientzia piztu eta energiarekiko interesa elikatzeko, Izarkomen bidez udaletxe atarian telebista jarri dute eta bertan ematen dute frontoiko eguzki plaken proiektuari buruzko informazioa.
2018an Garesko Udalak eta zonalde horretako garapen agentziak prozesu partehartzailea jarri zuten martxan, herritarren artean talde motor bat sortzeko. Hortik sortu zen Gares Energia, eta herritarrek daramate proiektu honen lidergoa: energia komunitate bat sortuko dute, frontoiaren estalkiaren beste zatian. “Udalak frontoiko estalkiaren beste erdia herritarrei utzi nahi die, energia komunitate bat sortu dezaten eta bertan energia sortu ahal izan dezaten, gero beraien etxeetan kontsumitzeko”. Garesen garrantzia handia du autokontsumorako aukera hau zabaltzeak, “gure alde zaharraren ondarea oso babestuta baitago, Done Jakue bidea bertatik pasatzen delako eta beraz, ezin dira eguzki plakak jarri teilatuan”.
2020ko irailean prozesu parte-hartzailea hasi du Gares Energiak herri osoarekin, azalduz zer den transformazio energetiko jasangarri bat, zer eskatuko lukeen energia komunitatea sortzeak, nola kudeatuko den beraien artean entitate hori, juridikoki nola egituratu... 2021ean komunitate energetikoa eratzea espero dute.
1918tik 1983ra arte martxan egon zen herriko zentral hidroelektriko txikia berritu eta autokontsumorako berriz martxan jartzea da udalaren beste erronketako bat. 2021ean idatziko dute proiektua “eta dena ongi badoa 2022an zentrala berreskuratzea espero dugu” dio Mendok.
Horrez gain, autokontsumorako eguzki plakak jartzeko ordenantza egitea da udalaren hurrengo erronka, prozesu parte hartzaile bidez: “Ordenantzaren bidez erraztu nahi dugu enpresa txiki, tokiko komertzio eta herritarrek haien etxeetan eguzki plakak jarri ahal izatea”.
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]