GLDtarrak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

T.-k ez du egundaino ongi ulertu pankarta batean baino gehiagotan ikusi izan duen sintagma baten erabilera. Hiru hitzeko lelo bera izanagatik ere, estrategia ezberdinak begiztatu izan ditu horko eta hemengo manifestazioetan: batzuetan langileek “gure” hanpatu nahi izan dute; beste batzuetan, berriz, erdian ageri den “lanpostuen” hitzari eman zaio kapitaltasuna; eta,

"Nola liteke hainbesteko arrangura eta amorrua sortzen dituen egoera kolektiboan langileak (eta haien ingurukoak) mutu joatea?"

halako lan dolua iragartzen zuen afixa bat ikusi zuen hondarreko aldian, “defentsan” zen elementurik nabarmenena.

T.-k ez du egundaino ongi ulertu pankarta baten baino gehiagoren atzean entzun izan duen isiltasuna. Nola liteke hainbesteko arrangura eta amorrua sortzen dituen egoera kolektiboan langileak (eta haien ingurukoak) mutu joatea? Balirudike etsipena inplizituki adostua dela: oihuka aritzeak ez du deusetarako balio, eta besterik ezean jotzen da lan eskubideen aldeko aldarrikapenera.

T.-k ez du egundaino 3-Bko gizonarekin hitz egin, igogailuko elkarrizketak bazter utzita. Eta, gaurkoan ere, ez dute aparteko solasaldirik izan atarian elkarrekin topo egin dutenean: pegatina bat eman dio, modu maskulino-lakonikoan. GLD inizialak agerian.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude