Krisialdi larri baten ostean aldaketa sakonak burutzen omen dira jendartearen antolakuntzan, batik bat ekonomia ereduan. Aldaketa horiek jendartearen gehiengoaren hoberako izan dira batzuetan, okerrerako bestetan.
XIV eta XV. mendeetako izurrite beltzak Errenazimentua sustatu zuen, jendartean jauntxo feudalek zeukaten indarra errege absolutura igaro eta boterea zentralizatu zen, espantsio kolonizatzaileari bide emateko. XVII. mendeko izurritea Iraultza Industrialarekin lotu dezakegu. XX. mendeko gripe espainiarra I. Mundu Gerra ostean etorri zen eta izurritea gainditzearen garaiak “hogeigarren urte zoriontsuekin” bat egin zuen, non langileen eta aberatsen arteko arrakala ekonomikoa nabarmenki areagotu zen. Bide batez, jendarteko egonezina nabarmena zen Mark Blyth ekonomialari eskoziarrak dioen bezala, aplikatutako austeritate politikak nazismoari ateak ireki zizkiolako.
"W. Buffetek zioen: 'Egia da klase borroka badagoela, baina nire klasea, hau da, aberatsen klasea da gerra egiten duena, eta irabazten
ari gara'. Zinez egia"
Ondorengo aldaketa esanguratsua II. Mundu Gerraren amaiarekin eman zen. Gerrate ostean jendarteko arrakala ekonomikoa murrizten hasi zen eta 30 urtetako oparoaldia ezagutuko da Mendebaldeko ekonomietan. Alabaina, gerra aurretik Keynesek eta gerra garaian Beveridgek diseinatu zuten jendarteko ekonomia nola eratu. Horrela, gerra ondoren proposatutako politikak indarrean jarri ziren eta ongizate estatua garatu eta disfrutatzeko aukera izan zuen Mendebaldeko jendarteak. Beraz, lehen aldiz, krisialdi gogor eta sakon baten ostean jendartearen gehiengoa profitatu zen.
Gerora egon dira beste hainbat krisialdi ere. Nabarmenena 2008an hasi zen Uzkurdura Handia dugu, non finantza erakundeek porrot egin zuten eta estatuak horiek babestera eta sostengua ematera joan ziren. Jendarte arrakala ekonomikoa ikertu dute hainbat ekonomialarik, hala nola Pikettyk edo Stiglitzek. Ondorioztatu dutenez, jendarteko aberatsenen % 1en edo % 10en sarrerek etengabe gora egin dute eta anartean populazioaren % 50 txiroenei sarrerak apaldu zaizkie. AEBtako lar-milioidun batek, W. Buffetek, zioen: “Egia da klase borroka badagoela, baina nire klasea, hau da, aberatsen klasea da gerra egiten duena, eta irabazten ari gara”. Zinez egia.
Orain, COVID-19ko garai hauetara helduta, hainbat pentsalarik eta politikarik aitortuko digute izurrite honen biharamuna diferentea izango dela, eta langile klasea zein jendarte txiroena indartuta eta egoera hobeagoan irtengo dela. Alabaina, eskarmentuak beste zerbait adierazten digu, tamalez. Estu eta larri gabiltzanean, agintariei ele samurrak irteten zaizkie jendartean itxaropen hutsalak sortze aldera, baina izurriteak sasi-normaltzera egin duenean, hor agertu zaizkigu langileen kaleratzeak, alokairu murriztapenen proposamenak…
Halaber, egoera berri honek oraindik gehiago gizenduko ditu kapitalistak, aberatsenak, gobernuek berauen interesak defendatzen dituztelako. Izan ere, soldatak murriztuko zaizkie milaka langileri edo langabeziara joango dira, eta anartean pandemiarekin muga gabe aberasten jarraitu duten enpresei ez zaie inolako eskakizunik zuzenduko, ezin baitzaie zerga garaiagorik eskatu, ezta dibidenduak banatzea galarazi ere. Beti bezala, sistemak mozkinak ematen jarraitu behar du, ezer gertatu ez balitz bezala. Horretan ari dira Iberdrola, hipermerkatuak eta zer esanik ez enpresa teknologiko erraldoiak: Microsoft, Google...
Beraz, jendartearen gehiengoa antolatu eta indartu ezean, kapitalak irabazten jarraituko du.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]