Kazetaritza, txanpon baten truke

  • Venezia, 1563. Errepublikaren eta otomandarren arteko laugarren gerra ofizialki zazpi urte geroago piztu arren, turkiarren eta veneziarren arteko harremanak gatazkatsuak ziren ordurako, eta errepublikako gobernua Notizie Scritte (albiste idatziak) izeneko berripaperak banatzen hasi zen herritarren artean, sultanarekin une horretan zegoen krisi diplomatikoaren berri izan zezaten.

XVI. mendeko Veneziako Errepublikako 2 soldiko txanpon 
honek jarri zion izena kazetaritzari.(arg.: Classical Numismatic Group)
XVI. mendeko Veneziako Errepublikako 2 soldiko txanpon honek jarri zion izena kazetaritzari.(arg.: Classical Numismatic Group)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berripaperok eskuz idatzitako kopiak izaten ziren; inprenta dagoeneko hedatua egon arren, aurrerago hasiko ziren albisteak makinetan kopiatzen.  8-16 orrialde izan ohi zituzten eta asteroko maiztasunez kaleratzen zituen Veneziako gobernuak. Hasieran, esan bezala, gatazken, guduen eta tropen mugimenduen berri ematen zuten bereziki, baina irakurle nagusiak merkatariak izaki, berehala hasi ziren albiste ekonomikoak ematen: salgaien prezioak, azoken nondik norakoak… eta salerosketa eskaintza batzuk ere agertu ziren tarteka, alegia, publizitate modukoak. Veneziarren eredua azkar zabaldu zen. Alemanian, esaterako, albisteen eskuizkribuak banatzen hasi zen Fugger bankua, eta Erresuma Batuan gorteko berriak ere modu berean banatzen hasi ziren. Agintari politiko eta ekonomikoek garbi ikusi zuten informazioa beren interesen alde erabiltzea komeni zitzaiela.

Ez ziren lehenak izan. Julio Zesarrek K.a. 69an agindu zuen Senatuaren jardunaren albisteak (acta diurna, commentaria Senatus) publiko egitea eta acta diurna horiek jotzen dira historiako lehen egunkaritzat. Baina erromatarren egunkari horiek ez ziren paperean idazten, metalean edo harrian baizik –gero eskribauek papiroan kopiak egin eta banatzen zituzten arren–. Eta gainera erromatarrek ez zuten informazio hori jasotzeagatik ordaindu behar. Veneziarrek, ordea, 2 soldi ordaindu behar zituzten Notizie Scritte eskuratzeko eta, beraz, Venezian bihurtu ziren albisteak salgai.

Lehen aldizkari horiek ez zuten bide gehiegi ematen kazetaritza jarduera garatzeko; inprimatzeko makinak emango zuen aukera handiagoa albisteak hobeto landu eta idazteko, eskuz kopiatzeak prozesuaren zatirik handiena hartzeari utzi ziolako.

Beraz, veneziar berripaperak ez zion kazetaritzari izaera eman; izena bai, ordea. Veneziako Errepublikan garai hartan erabiltzen zen 2 soldiko txanponari “gaxeta” esaten zioten Venetoko dialektoan eta, horixe zenez astekariaren prezioa, berripaperari hala esaten hasi zitzaizkion hirian. Gerora Italia osora zabaldu zen izena, “gazzetta” bihurtuta. Eta aurrerago, besteak beste, gurera, “kazeta” moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Momifikazioa berridazten

Luzaroan momifikzioa antzinako Egiptorekin lotu izan da eta zibilizazio hura jotzen zen momien jatorritzat. Azken urteetako aurkikuntza eta ikerketek aldiz, momifikazioaren historia astindu dute. 2022an duela 8.000 urteko momia bat aurkitu zuten Portugalen, eta, berriki, 12.000... [+]


Santu izateko gida praktikoa

Hungaria, 1038. Eztebe I.a erregea, erresumaren fundatzailea hil zen. Handik mende erdi eskasera, 1083an abiatu zen haren kanonizazio prozesua, eta, hala, historiako familia santuenaren historia ere abiatu zen; guztira, Hungariako errege-familiako hamar kide izendatu zituzten... [+]


Alexandrorik krudelena Gazan

Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]


Endogmia Ebroren bailaran

Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.

Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


'Blitz'-aren azpian, Churchillen gainetik

Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]


Vikingoak eta musulmanak tratuan

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Ötzik hitz egiten jarraitzen du

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Eguneraketa berriak daude